Edo gure buletinean izena eman:
wikimedia.eus/ikusgela/buletina/
Basque Wikipedia
The Basque Wikipedia (Basque: Euskarazko Wikipedia or Euskal Wikipedia) is the Basque language edition of Wikipedia. Founded on 6 December 2001, although its main page was created in November 2003, it reached 58,124 articles by 19 August 2010, making it the 45th-largest Wikipedia. As of November 2026, it has 926 active contributors, of which 12 are administrators, and has about 501,000 articles. More on Wikipedia
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
Hemen jarraitu gaitzakezu:
🔗Telegram t.me/ikusgela
🔗Mastodon mastodon.eus/@Ikusgela
🔗Instagram www.instagram.com/ikusgela/
🔗TikTok www.tiktok.com/@ikusgela -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
"Komunikatzeko modu berri bat"
Hurrengo egunotan Euskarazko Wikipediak X-en eta Facebooken dituen kanalak itxiko ditu. Blog sarrera honetan azaltzen dugu erabakiaren arrazoia:
wikimedia.eus/2025/02/komunikatzeko-modu-berri-bat/ -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1932an Finlandian lege lehorra indargabetu zen erreferendum nazional baten ondoren, non % 70ak indargabetzearen alde bozkatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Lege_lehor
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Vajrayāna edo tantra budismoa, Budismoaren hirugarren eskola nagusia da, Hinayana eta Mahāyānaren ondoren. Indian eta inguruko lurraldeetan, Tibeten batez ere, zabaldu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Vajrayāna
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tenpera pintura azkar lehortzen den margolaritza teknika iraunkorra da. Uretan disolbatzen den aglutinatzaile baten bidez lortzen da, gehienetan arrautzen gorringoa. eu.wikipedia.org/wiki/Tenpera_pintura
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 110 urte Simon Arrieta Arostegi margolari gipuzkoarra jaio zen. Hamabost urte zituela hasi zen margotzen. Madrilen eta Parisen ibili bazen ere, Bergaran bizi eta lan egin zuen gehien. eu.wikipedia.org/wiki/Simon_Arrieta
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1904an Indar japoniarrek ezusteko eraso bat egin zuten errusiarrek kontrolatutako Port Arthurren aurka, gerra errusiar-japoniarrari hasiera emanez. eu.wikipedia.org/wiki/Errusia-Japonia_Gerra
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Goporra katilua baino ontzi zapal eta txikiagoa da, kirtenik gabekoa eta zopak hartzeko erabiltzen dena. eu.wikipedia.org/wiki/Gopor
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ardagai horia Polyporaceae familiako onddo espezie bat da. Europan eta Ipar Amerikan hazten den erlaitzeko onddo bat da (zuhaitzetan hazten diren onddoak). Euskal Herrian ere aurki daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Ardagai_hori
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Sebastião Salgado brasildar argazkilariak 81 urte betetzen ditu da. Zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua dena. 1998an, Arteetako Asturiasko Printzearen saria eman zioten. eu.wikipedia.org/wiki/Sebastião_Salgado
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 85 urte Walt Disneyren Pinocchio filma estreinatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Pinocchio_(1940ko_filma)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Aso Kujū Parke Nazionala Japoniako Kyushu uhartearen mendebaldean dagoen Parke Nazionala da. 1934an ezarri zen Aso Parke Nazionala eta 1986an izandako zabalkuntzarengatik Aso Kujū Parke Nazionala bihurtu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Aso_Kujū_Parke_Nazionala
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kabuxa garroduna Blenniidae familiako arraina da, ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Mediterraneon eta Itsaso Beltzan bizi dena. 15 zentimetroko luzera du. eu.wikipedia.org/wiki/Kabuxa_garrodun
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1812an Charles Dickens idazle ingeles ezaguna jaio zen. Haren lanen artean ezagunenak dira Oliver Twist, Eguberri kanta eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada. eu.wikipedia.org/wiki/Charles_Dickens
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1959an Texas Instruments-eko Jack Kilbyk zirkuitu integratu baten lehen patentea erregistratu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Txip
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pretty Good Privacy (PGP) informazioa zifratzeko eta deszifratzeko programa informatiko bat da, konfidentzialtasun kriptografikoa eta kautotasuna bermatzen dituena informazio trukean. eu.wikipedia.org/wiki/PGP
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Feldberg Alemaniako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Alpeetatik kanpo herrialdeko altuena dena 1.493 metrorekin. eu.wikipedia.org/wiki/Feldberg
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1871n Adelina Méndez de la Torre maistra, pedagogoa eta intelektual asturiarra jaio zen. Bilboko hezkuntzaren antolaketan eragin handia izan zuen. 1918an egin zen Eusko Ikaskuntzaren lehen batzarrean parte hartu zuen emakume bakarra izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Adelina_Méndez_de_la_Torre
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1887an "Otelo" Giuseppe Verdiren musika eta Arrigo Boitoren libretoa duen opera estreinatu zen Milango La Scala antzokian. eu.wikipedia.org/wiki/Otelo_(Verdi)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Vulkano erromatar mitologian sua eta metalen jainkoa zen, Jupiter eta Junonen semea, Venusen senarra eta Kakoren aita. Suaren eta sumendien jainkoa zen, burdinaren forjaria, eta jainko eta heroientzako, arte, arma eta armaduren sortzailea. eu.wikipedia.org/wiki/Vulkano_(mitologia)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sukar tifoidea Salmonellaren serotipo batzuek eragindako gaixotasun kutsakorra da. Gaitz honen gordailua gizakia da, hauek milioika bakterio patogeno iraizten dituzte gorotzekin eta gorotz hauetaz kutsatutako ur eta janariak dira gaitz honen iturburua. eu.wikipedia.org/wiki/Sukar_tifoide
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1872an Selma Riza Feraceli Turkiako lehen emakume kazetaria jaio zen. Halaber, herrialdeko lehen eleberrigileetako bat ere izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Selma_Rıza_Feraceli
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 80 urte Bigarren Mundu Gerrako Aliatu nagusien arteko batzarra hasi zen SESBeko Jalta hirian. Roosevelt, Churchill eta Stalin izan ziren negoziaketen buruak. eu.wikipedia.org/wiki/Jaltako_Batzarra
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Amerizioa elementu kimiko sintetiko bat da, Am ikurra eta 95 zenbaki atomikoa dituena. Elementu metaliko erradioaktibo hau 1944an sintetizatu zen lehen aldiz, plutonioa neutroiekin bonbardatuz, eta aurkitu zen laugarren elementu transuranidoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Amerizio
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Microcebus ravelobensis Microcebus familiako espezieetako bat da. Madagaskarren bakarrik bizi dira. Primate guztien artean txikienetako bat da, 40-70 gramo arteko pisua dute. eu.wikipedia.org/wiki/Microcebus_ravelobensis
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
GURE ARBASOAK
👉 Cro-Magnonen ondorengo al gara?
🔵 Youtube: youtu.be/MSUgmiCAbec
🔵 Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Cro-Magnon -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Iñake Irastorza Zulaika aktore gipuzkoarrak 70 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Iñake_Irastorza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1522an Gaztelako Komuneroen Iraultza amaitu zen Toledoko matxinadaren porrotarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Komuneroen_1522ko_otsailaren_3ko_ma…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Óscar Terol Goikoetxea (Donostia, 1969 - ) euskal umorista, aktore eta telebista aurkezlea da. Euskal Herrian arrakasta izan ondoren, Madrilera joan zen bere karrera jarraitzeko. Azken urteotan COVID-19aren mezu negazionistak barreiatzen aritu da.
eu.wikipedia.org/wiki/Oscar_Terol -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sumendi-lepoa edo tapoi bolkanikoa (ingelesez neck) jatorri bolkanikoko erliebe forma bitxia da, laba zain baten barruan, kolada batean edo sumendi aktibo baten kraterrean gogortzen denean sortzen dena. eu.wikipedia.org/wiki/Sumendi-lepo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1918an Isobel Moira Dunbar eskoziar-kanadar glaziologo eta Artikoko izotzen ikerlaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Moira_Dunbar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1709an Alexander Selkirk itsasgizona uharte huts batetik erreskatatu zuten, Daniel Defoeren Robinson Crusoe abentura-liburua inspiratuz. eu.wikipedia.org/wiki/Alexander_Selkirk
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
"Nola osatu dugun Austria bot batek lagunduta"
Sarrera berria blogean, Galder Gonzalez wikilariaren eskutik.
wikimedia.eus/2025/02/nola-osatu-dugun-austria-bot-batek-… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Calaisko burgesak 1347an, eta Ehun Urteetako Gerraren harira, Ingalaterrak setiatutako Frantziako Calais hiriko biztanleen biziak salbatzeko euren burua Eduardo III.a Ingalaterrakoari eskaini zioten sei burgesen omenezko eskultura da. eu.wikipedia.org/wiki/Calaisko_burgesak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Palmas Atea Espainiako Badajoz hiriko atea zen eta, egun, monumentu ezagunetariko bat da. Guadiana gainean dagoen Palmasko zubiaren aurrean dago. Inguruko harresiak bota egin ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Palmas_atea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko kideak 55 urte betetzen ditu.
eu.wikipedia.org/wiki/Aitor_Gorosabel -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 454.000 artikuluen muga gainditu du gaur "Opaon varicolor" artikuluarekin, Kolonbian bizi den matxinsalto espezie bat.
eu.wikipedia.org/wiki/Opaon_varicolor -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1896an La bohème Giacomo Pucciniren musika eta Luigi Illica eta Giuseppe Giacosaren libretoa duen opera estreinatu zen Turingo Teatro Region. eu.wikipedia.org/wiki/La_bohème
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Eñaut Aiartzaguena Bravo iurretar artistak
Maria Dolores Arbila maistraren ilustrazioa egin du @euwikipedia|rako.
@irribarrez
eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Dolores_Arbilla -
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Lorena Perosanz ermuar artistak Hipolita Ibaibarriaga erreketistaren ilustrazioa egin du @euwikipedia|rako
eu.wikipedia.org/wiki/Hipolita_Ibaibarriaga -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Beaufort gazta Savoia inguruko bailaretan behi esne gordinarekin egiten den gazta mota bat da. 1968. urtean Europako jatorri izendapena lortu zuen. Gruyere familiako gazta mota bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Beaufort_gazta
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kedarrezko grabatua intaglio motako grabatu prozesu bat da. Tonuen bitartez erabilitako lehendabiziko metodoa da eta horri esker marrak edo puntuak erabili gabe erdi tonuak sor daitezke. eu.wikipedia.org/wiki/Kedarrezko_grabatu_(mezzotint)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Erramun Martikorena abeslari eta artzainak 82 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Erramun_Martikorena
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1953an Ipar Itsasoko uholde batek 1.800 hildako baino gehiago eragin zituen Herbehereetan eta 300 baino gehiago Erresuma Batuan. eu.wikipedia.org/wiki/1953ko_Ipar_Itsasoko_uholdea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arku konopiala erdiko aldean zorroztuta eta erpina gorantza duen arku mota da. Lau arkuz osatuta dago; zirkunferentzia laurdeneko bi arku konkaboz eta beste bi ganbilez. Bere itxura mekanografiko giltza ( { ) figuraren antzekoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Arku_konopial
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Corporate Europe Observatory (CEO) irabazi asmorik gabeko ikerketa talde bat da. Lobbyek Europar Batasunaren politika publikoetan dituzten eragin eta ondorioak argitaratzea du helburu. Bruselan du egoitza. eu.wikipedia.org/wiki/Corporate_Europe_Observatory
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur duela 90 urte Kenzaburō Ōe idazlea jaio zen. Japoniako literatura garaikideko pertsona garrantzitsua izan zen. Bere eleberri, ipuin labur eta saiakerek gai politiko, sozial eta filosofikoak lantzen dituzte. 1994an Literaturako Nobel Saria lortu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Kenzaburō_Ōe
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1999an GARA egunkariaren lehen alea kaleratu zen, Baltasar Garzón epaileak Egin egunkaria itxi eta 6 hilabetera. eu.wikipedia.org/wiki/Gara_(egunkaria)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Baso Apolinarrak Vicarelloko termetan, Erromatik gertu, 1962an aurkitutako lau zilarrezko baso dira. Miliario formakoak, uste denez, lakuko uretan osasunaren bila ari zen cadiztar baten exbotuak dira. Iturri geografiko eta historiko paregabea dira. eu.wikipedia.org/wiki/Baso_Apolinar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dipoloa irrati-maiztasuneko uhinak transmititzeko edo jasotzeko erabiltzen den antena da. Ikuspuntu teorikotik, antena hauek sinpleenak dira. eu.wikipedia.org/wiki/Dipolo_(antena)
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
LITERATURA UNIBERTSALA
👉 Emily Brontë: Gailur ekaiztsuak
⚪️ Youtube youtu.be/kUHxsZTasZ0
⚪️ Wikipedia w.wiki/CtFc -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 74 urte betetzen ditu Phil Collins antzezle, abeslari eta konposatzaile ingelesak. Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen, eta 2000an jatorrizko abesti onenaren Oscar saria jaso zuen Tarzanen "You'll be in my heart" abestiagatik. eu.wikipedia.org/wiki/Phil_Collins
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1845ean Edgar Allan Poeren «Belea» olerkia argitaratu zen New Yorkeko The Evening Mirror-en. Euskaraz ezagutzen den lehenbiziko itzulpena 1950ean Jon Miranderen Euzko-gogoa aldizkarian «Bela» izenburuarekin argitaratutakoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Belea_(olerkia)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Astaputz ubelska (Scleroderma verrucosum) Sclerodermataceae familiako onddo espezie bat da. Ez du balio gastronomikorik. Arrunta da Euskal Herrian. eu.wikipedia.org/wiki/Astaputz_ubelska
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 452.000 artikuluen muga gainditu berri du Adalberto Metzekoa artikuluarekin, Hatoniar leinuko karolingiar noblea.
eu.wikipedia.org/wiki/Adalberto_Metzekoa -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ruten liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da, zaharrenetakoa. Grekozko eta latinezko itzulpenek Epaileen liburuaren ondoren dakarte, liburuaren hasieran daukan aipamenagatik. Liburuko pertsonaietako baten izena darama: Rut emakume atzerritarra. eu.wikipedia.org/wiki/Ruten_Liburua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1902an Jule Gabilondo idazle bizkaitarra jaio zen. Eguna egunkarian sarri idazten zuen "Maite" izenordeaz, abertzaletasunaren alde zein gudarien alde. Emakumezkoek gizartean eta aberrigintzan zuten eginkizunaz ere maiz idazten zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Julia_Klaudia_Gabilondo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urtarrilaren 25ean UEUren Markeskua jauregian egin genuen wikilarion topaketa. EWKEren bileraz gain, tailerrak, hitzaldiak eta elkarrekin egoteko aukera izan genuen. Egun osoko egitaraua, batera ikasi eta euskarazko Wikipedia hobetzeko.
wikimedia.eus/2025/01/euskal-wikilarien-topaketa-egin-dug… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1986an Challenger espazio anezkaren istripua izan zen. Aireratu eta handik 73 segundora suntsitu zen eta bidaian zihoazen 7 kideak hil egin ziren. Espazio-ontzia Ozeano Atlantikoaren gainean suntsitu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Challenger_espazio_anezkaren_istripua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Griffithen esperimentuak, Frederick Griffith britainiar mikrobiologoak 1928an egindakoa, bakterioek informazio genetikoa transferitu zezaketela agerian jarri zuen lehenengoz, eta transformazio genetikoaren lehenengo zantzuak ere eman zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Griffithen_esperimentua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bordeleko urpeko ontzi basea alemanek II. Mundu Gerran Atlantikoko kostalde frantsesean eraikitako bost urpeko ontzi baseetako bat da. 1941 eta 1943 artean eraikia, Italiako eta Alemaniako itsaspekoak hartu zituen. Gaur egun, hainbat kultura-gune ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Bordeleko_urpeko_ontzi_basea
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
💫 Nork agintzen du Interneten?
🔵 Youtube www.youtube.com/watch?v=2AJNKdWp0_M
🔵 Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/Internet -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
FILOSOFIA
Enpirismoa ulertzeko gakoak
👉 Ideia jakin batzuk barneratuta jaiotzen gara?
▶️ Youtube: youtu.be/i4fqB-UH8qc
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Enpirismo -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 39 urte betetzen ditu Jessica Ennis-Hill heptatloian nabarmendu zen britainiar atleta ohiak. Britainiar Inperioko Ordena jaso zuen eta horrekin Dame titulua eskuratu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Jessica_Ennis-Hill
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 80 urte Sobietar armada Auschwitz konzentrazio esparrura iritsi zen. eu.wikipedia.org/wiki/Auschwitz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Greziar mitologian Kalipso Atlas titanaren alaba eder bat zen, Ogigiako uhartean erregina zena. Odiseo, itsasontzia urperatu ondoren uharte hartara heldu zenean, Kalipsok bere kobazuloan hartu eta ahogozagarriak, edariak eta bere ohea eman zizkion. eu.wikipedia.org/wiki/Kalipso
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ituren eta Zubietako inauteriak urtarrilaren azken asteburuaren osteko astelehenean eta asteartean ospatzen dira. Euskal Herriko inauteri tradizional ospetsuenetakoak dira. eu.wikipedia.org/wiki/Ituren_eta_Zubietako_inauteriak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1921ean Donna Reed aktore estatubatuarra jaio zen. Bere ibilbideak 40 urte baino gehiago iraun zuen eta 40 film baino gehiagotan lan egin zuen. 1953 Oscar Saria irabazi zuen From Here to Eternity filmean egindako lanagatik. eu.wikipedia.org/wiki/Donna_Reed
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1699an Karlowitzeko Ituna sinatu zen, zeinaren arabera Otomandar Inperioak Europan zituen lurralde gehienak galdu zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Karlowitzeko_Ituna
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Oxirrinkoko Papiroak arkeologoek Egiptoko Oxirrinko (egungo El-Bahnasa) hiritik gertu dagoen antzinako gune batean aurkitutako eskuizkribu talde bat da. Grezieraz eta latinez idatzitako milaka dokumentu, gutun eta lan literario daude euren artean. eu.wikipedia.org/wiki/Oxirrinkoko_Papiroak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Diplopia edo ikusmen bikoitza ikusmenaren akatsa da, begiko muskulu motorren koordinazioa behar bezala egiten ez delako objektuak bikoitz ikusarazten dituena. eu.wikipedia.org/wiki/Diplopia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Paul Newman aktore eta zinema zuzendari estatubatuarra jaio zen. 1986ko The Color of Money filmean burututako antzezpenari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Paul_Newman
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1909an Elektra, Richard Straussen musika eta Hugo von Hofmannsthalen libretoa duen opera estreinatu zen Dresdengo Königliches Opernhausen. eu.wikipedia.org/wiki/Elektra_(opera)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Saqqarako txoria basapiku zuhaitzaren egurrez egindako objektua da. 1891an Pa-di-Imenen hilobian aurkitua izan zen, Sakkarako nekropoli egipziarrean. eu.wikipedia.org/wiki/Saqqarako_txoria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Stonehenge historiaurreko Neolito garaiko monumentua da, harrespil motakoa. Brontze Aroan eraikia, Amesburytik 3,2 km mendebalderantz dago, Wiltshire konderrian, Britainia Handian. eu.wikipedia.org/wiki/Stonehenge
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Gontzal Mendibil Bengoetxea abeslari bizkaitarrak 69 urte betetzen ditu. Berak idatzi ditu kantatu dituen letra asko eta asko, baina euskal poeta garaikide askoren olerkiak ere musikatu ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Gontzal_Mendibil
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko gauez 1977an Madrilgo Atocha kalean 5 abokatu laboralista hil zituzten eskuin muturreko kideek. eu.wikipedia.org/wiki/Atochako_sarraskia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Itoiz musika taldea izan zen, 1978an Mutriku eta Ondarroa inguruan sortutakoa, eta hainbat estilo landu zituzten, hala nola, folk, pop, rock progresiboa.
eu.wikipedia.org/wiki/Itoiz -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Esmeraldazko Taula testu Hermetiko kriptiko konpaktu bat da. Islamdar eta europar alkimisten artean euren artearen testu fundatzailetzat hartzen zen. eu.wikipedia.org/wiki/Esmeraldazko_Taula
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Andreu Buenafuente Moreno kataluniar umorista, aurkezle eta ekoizleak 60 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Andreu_Buenafuente
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 30 urte ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako zinegotzia hil zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Gregorio_Ordóñez
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Abisiniako ponia, edo Oromo zaldia, Etiopiako iparraldeko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik, arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da. Hala ere hainbat adituek ponia baino zaldi txiki bat dela diote. eu.wikipedia.org/wiki/Abisiniako_poni
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
La Défense Arkua Frantziako Paris hiriburutik hurbil dagoen Puteaux udalerrian kokatzen den monumentu bat da, hain zuzen ere, La Défense barrutian kokatzen da. Otto von Spreckelsen daniar arkitektoak diseinatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/La_Défense_Arkua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1783an Henry Beyle frantziar idazlea jaio zen. Stendhal goitizena erabiltzen zuen eta artelan baten izugarrizko edertasunak eragin dezakeen Stendhal sindromeak beregatik du izen hori. eu.wikipedia.org/wiki/Stendhal
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1879an Zulu Erresuman tropa britainiarren eta gerlari zuluen artean Isandlwanako gudua gertatu zen, herrialde horren kontrolagatik. eu.wikipedia.org/wiki/Isandlwanako_gudua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kecak Baliko dantza da. Dantza honek gudu bat antzezten du eta, orain gutxi arte gizonezkoek dantzatzen zuten arren, 2006an emakumezko talde bat sortu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Kecak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Deep Purple 1968an Hertford-en Jon Lord-ek sortutako hard rock musika taldea. Heavy metaleko aitzindaritzat jo ohi dira, nahiz eta haiek ez duten inoiz bere burua heavy metal taldetzat hartu. eu.wikipedia.org/wiki/Deep_Purple
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Fanny Bullock Workman geografo, kartografo, esploratzaile, bidaia idazle eta mendizalea hil zen. Lehenengotariko emakumezko alpinista profesionala izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Fanny_Bullock_Workman
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1910ean Parisko Uholde Handia gertatu zen. Sena ibaiak, bere ibaiadarren neguko euriaz kargatua, Paris eta inguruko hainbat komunitate urez bete zituen. Urtarrilaren 28an urak altuera gorena hartu zuen: 8,62 m, maila normaletik 6 metro gorago eu.wikipedia.org/wiki/1910eko_Parisko_Uholde_Handia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sehaska (Le berceau, frantsesez) Berthe Morisot margolari inpresionistaren margolan ospetsua da. 1872an egina, familia giroko eszena jasotzen du. Morisotek lan honetan bere arreba Edna Portillon haren alaba Blancheren loa zaintzen erakusten du. eu.wikipedia.org/wiki/Sehaska_(Berthe_Morisot)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Maafe kakahuetez eginiko saltsa da, mendebaldeko eta erdialdeko Afrikan oso ezaguna. Maafe hitza saltsa honekin eginiko plater osoa izendatzeko ere erabil daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Maafe
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
GURE ARBASOAK
👉 Denok gara Eneko Aristaren ondorengo
🔵 Youtube: youtu.be/XLtnmsaB2Wg
🔵 Wikipedia: w.wiki/CNph -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 130 urte Cristobal Balentziaga Eizagirre jostun eta moda diseinatzaile getariarra jaio zen. Balenciaga moda-etxearen sortzailea, goi-joskintzako izen garrantzitsua, ondorengo diseinatzaileengan eragin handia izan du. eu.wikipedia.org/wiki/Cristobal_Balentziaga
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 90 urte Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen. 19 bertsolarik hartu zuten parte. Donostiako Kursaaleko Poxpolin Antzokian jokatu zen eta Inazio Eizmendi "Basarri"k irabazi zuen. eu.wikipedia.org/wiki/1935eko_Bertsolari_Txapelketa_Nagusia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Khaju zubia Iran erdialdeko Isfahan hirian dagoen zubi bat da, Zayandeh ibaia zeharkatzen du eta hiriko Kamal Ismail kalearen amaieran dago. eu.wikipedia.org/wiki/Khaju_zubia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bandoneona haize instrumentua da, eskusoinuaren antzekoa. Eskuineko eskurako, hogeita zortzi tekla ditu, eta ezkerreko eskurako, hogeita hiru. Argentinako tangoak jotzeko erabiltzen da batez ere, eta bertako musika tresna garrantzizkoena da. eu.wikipedia.org/wiki/Bandoneon
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pasa den gauerditik hasita, danbor hotsak nagusi dira gaur egun osoan zehar Donostian. eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Danborrada
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1853an Trobalaria Giuseppe Verdiren musika eta Salvadore Cammarano eta Leone Emanuele Badareren libretoa duen opera estreinatu zen Erromako Apollo Antzokian. eu.wikipedia.org/wiki/Il_trovatore
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
"Bandera altxatzen Muga Hirukoitzean" 1945eko apirilaren 27an egindako argazki historiko bat da. Finlandian Bigarren Mundu Gerraren azken egunean egin zen. eu.wikipedia.org/wiki/Bandera_altxatzen_Muga_Hirukoitzean
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Taupada-markagailua bihotzeko taupadak modu irregularrean sortzen direnean, edota bihotzaren barruko eroapen elektrikoan blokeoren bat gertatzen denean, erritmo kardiakoa bere onera ekartzen duen gailua da. eu.wikipedia.org/wiki/Taupada-markagailu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tipometroa erregela mota bat da, prentsa idatziaren eta arte grafikoen maketazioan erabili ohi zena. XX. mendearen amaierako auto-edizio tresnekin eta informatizazioarekin, tipometroen premia desagertu egin da. eu.wikipedia.org/wiki/Tipometro
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Borgen Danimarkan egindako telesaila politikoa da. Daniar politikaren barne intrigak agerian uzten ditu eta horretarako emakume politikari zentrista baten figuraz baliatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Borgen_(telesaila)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Porpita porpita knidarioen filumeko eta Hydrozooen klaseko polipo txikien kolonia bat da. Ur tropikal eta azpitropikaletan aurkitzen da, Ozeano Bare, Atlantiko eta Indikoan, bai eta Mediterraneo itsasoan eta Arabiako itsasoan ere. eu.wikipedia.org/wiki/Porpita_porpita
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1871n Ramon Carmona Urrutia eskultore marmolista jaio zen. Besteak beste, Iruñeko hilerrian egindako Pablo Sarasate Navascues biolinistaren mausoleoa eta hiriko lanak egin zituen, ekimen publikokoak zein pribatukoak. eu.wikipedia.org/wiki/Ramon_Carmona_Urrutia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1788an Britainia Handitik Australiara 736 konbiktu garraiatzen zituen Lehen Flotaren lehen itsasontzia iritsi zen Botany Bayra. eu.wikipedia.org/wiki/Lehenengo_Flota
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Maser mikrouhinen anplifikatzailea eta oszilatzailea da. Laserraren antzeko ezaugarriak eta oinarrizko printzipioak ditu. Lehen maserra Charles Hard Townes Estatu Batuetako fisikariak egin zuen 1954. urtean, lehen laserra baino sei urte lehenago. eu.wikipedia.org/wiki/Maser
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Proboszide bat animalia baten buruan egon daitekeen apendize luze eta tubularra da. Bere erabilera jatea edo edatea izan ohi da. Hala izaten da tximeletatan, Trichopteran edo harretan. Ugaztunen artean badaude ere proboszidea dutenak, hala nola elefanteak. eu.wikipedia.org/wiki/Proboszide
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Apoxiomeno antzinako Greziako eskulturagintzako gai gogokoenetako bat da; atleta gazte bat irudikatzen du, kirola egin ondoren marruska erabiliz hautsa, izerdia eta ukendua garbitzen ari dena. eu.wikipedia.org/wiki/Apoxiomeno
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Musketa zenbait animaliaren guruinek jariatzen duten gai usaintsua da. Perfumeak egiteko erabiltzen zen XIX. mendera arte, musketa sintetikoa asmatu zen arte. eu.wikipedia.org/wiki/Musketa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mao Zedong buruzagiaren aipuak Txinako Alderdi Komunistako lehendakari ohiaren hitzaldi eta idazkietako adierazpenak jasotzen dituen liburua da, 1964tik gutxi gorabehera 1976 arte argitaratua. Euskaraz, ezagunagoa da Maoren liburu gorria izenburuarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Mao_Zedong_buruzagiaren_aipuak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Aitana Bonmatí Conca kataluniar futbolariak 27 urte betetzen ditu. Bartzelona futbol klubean jokatzen du eta Urrezko Baloia jaso zuen 2023 eta 2024an. eu.wikipedia.org/wiki/Aitana_Bonmatí
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 500 urte Petri Balantza Nafarroako Errege Kontseiluko kidea Iruñetik abiatu zen Zaraitzu eta Erronkarira Nafarroako lehen sorgin ehizari hasiera emateko. eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroako_sorgin_ehiza_(1525)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Heltze-aroa edo itxarote-denbora logistikan erabiltzen den parametro bat da. Bezeroak eskaera egiten duenetik produktua sortu eta bezeroarengana iritsi arteko denborari heltze-aroa deritzo. eu.wikipedia.org/wiki/Heltze-aro
-
Euskarazko Wikipedia reposted
TOKIKOM.eus (Kontu artxibatua)
@toki_kom
TOKIKOMek tkm.eus sortu du, #mastodon sareko instantzia. Bide batez, hau da X eta Facebooken egingo dugun azken argitalpena. Aurrerantzean Mastodonen topatuko gaituzue,
tokikom.eus/2025/01/tkm-eus-tokiko-informazioa-jarraitzek…
#saresozialak #hedabideak #goazenlagunok #fedibertsoa -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Vulpecula edo Azeria zeruko ipar hemisferioko konstelazio bat da. Udako hirukiaren erdian dago, Sagitta eta Delphinus konstelazioen iparraldean. XVII. mendean J. Hevelius astronomoak definitu eta Vulpecula cum Anser (Azeria antzararekin) izendatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Vulpecula_(konstelazioa)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Meroera K.a. 300 eta k.o. 400 inguruan Meroen eta Sudanen hitz egindako hizkuntza izan zen. Meroerazko alfabetoan idatzia, elebidun testurik apenas ez daudenez, ez da guztiz ulertua. eu.wikipedia.org/wiki/Meroera
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
LITERATURA UNIBERTSALA
👉 Shakespeare: intxaur oskol batetik unibertso mugagabera
⚪️ Youtube youtu.be/PQqi-WSSOb4
⚪️ Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/William_Shakespeare -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ZORTZIKO TXIKIAN
👉 Gaztaren gaineko zortzi datu.
🟢 Youtube www.youtube.com/shorts/TQlZqwGOnHQ?cbrd=1&ucbcb=1
🟢 Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/GaztaThis media couldn't be displayed. See it on the original post. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Atzo David Lynch zinema zuzendari estatubatuarra hil zen, 78 urterekin. Haren lanak ezagunak dira surrealismo, amets moduko sekuentzia, irudi bitxi eta soinu zainduarengatik. eu.wikipedia.org/wiki/David_Lynch
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arroka igneoak magma edo laba likidoa hoztean sortutako arrokak dira. Hiru arroka motetako bat da, besteak arroka sedimentarioak eta metamorfikoak izanik. Planeta baten mantuan edo azalean dauden arroken fusio partzialetik etor daiteke magma. eu.wikipedia.org/wiki/Arroka_igneo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 90 urte Antonio Valverde Casas margolaria jaio zen. Ezizenez Ayalde, margolaria izateaz gain, grabatzailea, publizista, industrialaria eta idazlea ere izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Antonio_Valverde
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1219an San Martzeloren uholdea gertatu zen, Martzelo I.a aita santuaren jaiaren ospakizun-egunean. Bereziki kaltegarria izan zen, sagailo zikloniko bat sortu zelako eta horrek zenbait dike apurtu zituelako. 36 000 pertsona inguru ito ziren. eu.wikipedia.org/wiki/1219ko_San_Martzeloren_uholdea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Shwedagon pagoda Myanmarreko antzinako hiriburua den Yangonen dagoen multzo erlijioso bat da. Shwedagon Pagoda estupa bikainak presiditzen du, tenpluz inguratua. Estupak 100 metroko altuera du, eta urre bainu batekin estalia dago. eu.wikipedia.org/wiki/Shwedagon_pagoda
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Akustika arkitektonikoa arkitekturari lotutako akustikaren adarra da; edozein motatako eraikinen akustika era kontrolatu batean menderatzea du helburu, bai etxebizitzetan isolamendu akustiko egokia lortzeko bai lokalen egokitzapen akustikoa hobetzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Akustika_arkitektoniko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Banfora Burkina Fasoko hego-mendebaldeko hiria da, Comoé probintziako hiriburua. Azukre kainabera industriaren baitan hazi den hiria da. Gaur egun turismoak ere garrantzia hartu zu Karfiguélako ur-jauziak eta Tengrela aintzira dela eta. eu.wikipedia.org/wiki/Banfora
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bra-ket notazioa, Diracen notazioa izenaz ere ezaguna, mekanika kuantikoan egoera kuantikoak deskribatzeko notazio estandarra da. Horrez gain, matematikan ere erabil daiteke bektore abstraktuak eta funtzional linealak denotatzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Bra-ket_notazio
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Itsas zaldi muturmotza ur gaziko arrain bat da eta Ozeano atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi da. @txikipedia-n ere badugu berari buruzko artikulua: eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Itsas_zaldi_muturmotz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1911n Roger Lapébie lapurtar txirrindularia jaio zen. 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Roger_Lapébie
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Inaki Irazabalbeitia
@inakiXabier
Gaur hedabideetan PFAS izenekoak hizpide ditugula hara zer dion wikipediak. @berria @euwikipedia
eu.wikipedia.org/wiki/Konposatu_per_eta_polifluoroalkilatuak -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1911ean Euskalerriaren alde aldizkaria sortu zen, sortzaile eta arduradun nagusi Gregorio Muxika zuela. eu.wikipedia.org/wiki/Euskalerriaren_alde
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Espageti kodea informatikan erabiltzen den termino gutxiesgarri bat da, kontrol-egitura konplexu eta ulertezinak dituzten programak deskribatzeko. Izen hori darama espageti plater baten antza duelako; hari korapilatsu eta nahasi multzo baten itxura. eu.wikipedia.org/wiki/Espageti_kode
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Psikoneuroimmunologia immunitate-sistema eta nerbio-sistemaren arteko lotura aztertzen duen zientzia gaztea da, hitza 1975. urtean estreinakoz agertu baitzen. eu.wikipedia.org/wiki/Psikoneuroimmunologia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Antropologian, patrilokalitatea bikote ezkondu bat senarraren gurasoen etxean edo haiengandik gertu bizi deneko gizarte-sistema da. Euskal Herriko baserrietan XX. mendearen bukaerara arte gehienetan nagusitu den sistema izan da. eu.wikipedia.org/wiki/Patrilokalitate
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Druzoak komunitate erlijioso monoteista bateko kideak dira, batez ere Siria, Libano, Israel eta Jordanian bizi direnak. Talde hori XI. mendean sortu zen, ismailismotik bereizita. eu.wikipedia.org/wiki/Druzo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Egiptoko ihesa Giotto di Bondone margolari italiarrak sortutako margolan Gotikoa da, Scrovegni kaperan (Padua, Italia) dagoena. 1305 eta 1306 urteetan margotu zen. 2 metroko luzera eta 185cm-ko zabalera ditu eszena honek. eu.wikipedia.org/wiki/Egiptoko_ihesa_(Giotto)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1846an Frances Benjamin Johnston estatubatuar argazkilari eta argazki-kazetaria jaio zen. Ofizio horretan aritu zen lehen emakumeetako bat izan zen eta Etxe Zurian argazkilari ofiziala izan zen bost presidenteren administrazioan. eu.wikipedia.org/wiki/Frances_Benjamin_Johnston
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ordenagailuko pegatina ikusi al duzue? Ba al dakizue nor zen Armand David? eu.wikipedia.org/wiki/Armand_David
Ikusgela
@ikusgela
GURE ARBASOAK
👉 Eskaileratik zuhaitzera
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/0znjunZT9wI
▶️ Wikipedia: w.wiki/CiXC -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1887an Argentinako Aconcagua mendia igo zuten lehenengoz. Matthias Zurbriggen mendi-gidari suitzarra izan zen gailurrera iristen lehenbizikoa. eu.wikipedia.org/wiki/Aconcagua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hirigintza-zuzenbidea lurzoruaren antolamenduaz, urbanizazioaz, partzelazioaz eta eraikuntzaz arduratzen den zuzenbide administratiboaren atala da. eu.wikipedia.org/wiki/Hirigintza-zuzenbide
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kaymak esneki bat da, esne-gain harrotuaren antzekoa, Turkian, Balkanetan, Ekialde Ertaineko herrialdeetan, Iranen, Afganistanen eta Indian egina. Bufalo edo behi esnearekin egiten da. eu.wikipedia.org/wiki/Kaymak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sha-Amun-en-su Antzinako Egiptoko emakume apaiza eta abeslaria izan zen. Amon jainkoaren omenezko Karnakeko Tenpluko Konplexuan zeremonia eta erritualak egiteko arduradun nagusia zen eta Amonen omenezko ereserkiak abesten zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Sha-Amun-en-su
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
OXO, 1952an Sandy Douglas britainiar konputazio zientzietako irakasleak garatutako bideojoko bat da eta hiruko artzain-jokoa emulatzen du. Bideojokoen hastapenaren historian garatutako lehenbiziko jokoetako bat izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/OXO
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
GURE ARBASOAK
👉 Eskaileratik zuhaitzera
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/0znjunZT9wI
▶️ Wikipedia: w.wiki/CiXC -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
'Patafisika Frantzian XX. mendearen bigarren erdian sortutako kultura mugimendu bat da, surrealismoari estuki lotua. Izena Alfred Jarry idazlearen liburu batetik hartua izan zen: Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien. eu.wikipedia.org/wiki/'Patafisika
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Yukio Mishima idazle, poeta, aktore eta zinema zuzendari japoniarra jaio zen. Abangoardiazko haren lanak estetika tradizionala eta modernoa nahasten ditu, kultura arteko mugak hautsita. eu.wikipedia.org/wiki/Yukio_Mishima
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1969an The Beatles taldeak Yellow Submarine albuma argitaratu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Yellow_Submarine
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Analektak Konfuzio pentsalariaren ezagutzen den liburu bakarra da. Haren irakaspenak liburuan bildu ziren bera hil eta urte andana igaro zirenean. Konfuziok bere ikasleei eman zizkien hitzaldi batzuen bertsio idatzia da. eu.wikipedia.org/wiki/Analektak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zoladura iragazkorrak ura pasatzen uzten duten zoladura motak dira, jarraituak edo modularrak izan daitezkeenak. Hauen gainazalak material porotsuz eginda daude, eta horri esker euri-urak bertatik zehar jario daitezke, edo bloke ez-porotsuetan, zulo artean eu.wikipedia.org/wiki/Zoladura_iragazkor
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Clarín Buenos Airesen argitaratzen den informazio orokorreko argentinar egunkaria da. Roberto Noblek sortu zuen 1945eko abuztuaren 28an.
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
"Dantza. Baso sakratuan" Gabriel Deluc margolari lapurtarraren lan ospetsua da, 1910ean egina. Olioa mihise gaineko teknika erabili zuen. Gaur egun Léon Bonnat museoan erakusten da. eu.wikipedia.org/wiki/Dantza._Baso_sakratuan
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
17 Hippies, 1995ean Berlinen sortutako folk musika talde handi bat da. Musika tresna ugarirekin egiten dute musika eta musikari profesionalak eta amateurrak biltzen ditu taldeak. eu.wikipedia.org/wiki/17_Hippies
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Lyndie Tchaptchet Defo Bera Berako eskubaloi jokalariak 20 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Lyndie_Tchaptchet
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1970ean Biafrako jeneral independentista errenditu zen Nigeriako gobernuaren aurrean, eta 1967an hasitako gerra bukatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Nigeriako_Gerra_Zibila
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Faisal meskita Pakistango Islamabad hiriburuan dagoen meskita da. Munduko seigarren meskita handiena da eta Asia hegoaldeko handiena. 1986 eta 1993 artean Munduko handiena izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Faisal_meskita
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kimioterapia minbiziaren aurkako botika bat edo gehiago erregimen estandar batean erabiltzen dituen tratamendu-mota da, sendatzeko asmoarekin eman daitekeena edo helburu bakartzat bizitza luzatzea edo sintomak arintzea izan dezakeena. eu.wikipedia.org/wiki/Kimioterapia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zigilua, zeinu bat estanpatzeko tresna, eskuz eusten den mahaigaineko tresna bat da, alde batean zigilu-egiaztagiria edo zeinua daraman argizari edo berun puska duena. eu.wikipedia.org/wiki/Zigilu_(estanpazio_tresna)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
La Usurpadora Salvador Mejia Alejandrek ekoiztutako Mexikoko drama erromantiko telenovela da eta 1998an otsailaren 9tik uztailaren 24ra emititu zuen Canal de las Estrellas katean. eu.wikipedia.org/wiki/La_usurpadora
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Polarizatzaile bat polarimetroen osagai bat da, argi polarizatua sortzen duena eta optikoki aktibo den likido baten bidez edo optikoki aktibo den substantzia baten disoluzio baten bidez analizatzailera bidaltzen duena. eu.wikipedia.org/wiki/Polarizatzaile
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Jesus Mari Satrustegi Errealeko aurrelari izandakoak 71 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Mari_Satrustegi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 90 urte Amelia Earhart Hawaiitik Kaliforniara bakarka hegan egin zuen lehen pertsona bihurtu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Amelia_Earhart
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erloju atomikoak bere kontagailua martxan mantentzeko erresonantzia atomiko arrunteko frekuentzia erabiltzen duen erloju mota bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Erloju_atomiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arandoia hegazti, krokodilo eta hainbat narrastiren, gastropodoren, zizareren, krustazeoren eta arrainen urdailaren zati gihartsua da. Bere funtzioa janaria txikitzea da, batzuetan harritxoen laguntzarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Arandoi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erta Ale Etiopia iparraldean dagoen sumendi aktiboa da, Danakil basamortuan. 1967. urtean hasi eta jarraian erupzioan izan dela kontsideratzen da, labazko aintzira bat baitu kraterrean etengabe. eu.wikipedia.org/wiki/Erta_Ale
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hermès moda etxe frantziarra da, larruzko osagarrietan espezializatua. Zaldi batekin egindako zalgurdiaren bere logotipoagatik ezaguna da. Bere produktuak bere establezimenduetan eta Interneteko webgunearen bidez soilik saltzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Hermès
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Diadokoak Alexandro Handiaren jeneralak izan ziren, hura hil ondoren (K.a. 323) elkarren kontra borrokatu zirenak inperioaren kontrola lortzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Diadoko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1901ean Kwon Ki-ok jaio zen, Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria. Txinan erbesteratua zegoela atera zuen titulua eta, ondoren, Hego Koreako aireko armadaren sorreran parte hartu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Kwon_Ki-ok
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1863an Londresko metroa inauguratu zen, munduko lehenengoa. eu.wikipedia.org/wiki/Londresko_metroa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zor gorrotagarria agintariek jakinaren gainean estatuaren edo herrialdeko herritarren interesen kontra egindako zorra da. Alexander Nahum Sack finantza zuzenbideko irakasle errusiarrak definitu zuen kontzeptu juridiko hori 1927an. eu.wikipedia.org/wiki/Zor_gorrotagarri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dysonen esfera megaegitura hipotetiko bat da. Forma esferikoa duen estalki bat da, dimentsio astronomikoak dituena, izar baten inguruan kokatzen dena, horrela, izarrak emandako argi eta bero-energia ahalik eta kopuru handienean aprobetxatzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Dysonen_esfera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Aste honetan 23.000 emakumeren biografien muga gainditu dugu, eta ederki gainditu ere. Euskarazko Wikipedian ditugun biografia guztien artean %32,26 emakumezkoak dira, eta hazten jarraitzen dugu.
Zuk ere lagundu dezakezu!
eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:30.000_emakume -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Leet speak edo leet (1337 5p34k leet idazkeran) karaktere alfanumerikoz osatutako idazketa-mota bat da, zenbait komunitatek eta Interneteko hainbat baliabideren erabiltzaileek erabiltzen dutena. eu.wikipedia.org/wiki/Leet_idazkera
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Idoia Torregarai
@bootxo
Ikusgai duzue @ttapaldizkaria ren azken alea :)
-
Euskarazko Wikipedia reposted
gaztelumendi 🍉
@iPatxi
Jesus Loroño txirrindularia jaio zen duela 100 urte Larrabetzun.
🌐 eu.m.wikipedia.org/wiki/Jesús_Loroño
📝 @euwikipedia -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ZORTZIKO TXIKIAN
👉 Greziar mitologiaren gaineko zortzi datu.
🟢 Youtube www.youtube.com/shorts/MWJRfZ9ck88?cbrd=1&ucbcb=1
🟢 Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/Greziar_mitologiaThis media couldn't be displayed. See it on the original post. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Wuxia (literalki txineraz, "borroka-heroiak") Txinerazko literaturako genero bat da, abentura eta akzioa protagonista dituena, borroka-arteak eta antzinako Txina nahastuz. eu.wikipedia.org/wiki/Wuxia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Metotrexatoa azido folikoaren analogo estruktural gisa garatutako farmako bat da. Minbizia eta gaixotasun autoimmuneak tratatzeko erabiltzen dute, hala nola artritis erreumatoidea eta psoriasia tratatzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Metotrexato
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1898an Katharine Burr Blodgett fisikari eta asmatzailea jaio zen. Aitzindaria izan zen gainazaleko ingeniaritzan eta kimikan, eta 1926an Cambridgeko Unibertsitatean Fisikan doktoratu zen lehen emakumea izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Katharine_Burr_Blodgett
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur euskarazko Wikipediak 451.000 artikuluen muga gainditu du, "Putin khuilo!" artikuluarekin, Ukrainan maiz erabiltzen den esaldia, eta "Putin astazakil" moduko itzulpena duena.
eu.wikipedia.org/wiki/Putin_khuilo! -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1816an Humphry Davyk meatzarientzako bere segurtasun-lanpara probatu zuen lehen aldiz Hebburn Collieryn. Linterna honen bertsio moderno bat erabiltzen da su olinpikoa eramateko. eu.wikipedia.org/wiki/Davy_lanpara
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kondekua etxea Zumaiako Oikia auzoan dagoen XVIII. mendeko etxe bat da. Urola ibaiaren ertzean kokaturik dago, Oikiaren azpialdean. eu.wikipedia.org/wiki/Kondekua_etxea_(Oikia)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pistoia, barne-errekuntzako motor baten oinarrizko elementuetako bat da. Zilindro baten hormen barnera, segmentu edo eraztun deituriko uztai malgu batzuen bidez egokitzen den enbolo bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Pistoi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ifrane Marokoko hiri bat da eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. Atlas Ertainean kokaturik dago, 1.665 metrotako altueran. Eski estazioa du eta mendiko trekking ibilbideek turismogune garrantzitsua bihurtu dute. eu.wikipedia.org/wiki/Ifrane
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Japoniako kulturan, hatsuyume urte berrian egiten den lehen ametsa da, honen edukiak ameslariaren zoria iragartzeko aukera emango du, urte berriari lotuta. Fuji mendia, belatz bat edo alberjinia bat agertzen badira, zorte bereziki ona izango dela esaten da eu.wikipedia.org/wiki/Hatsuyume
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ERRONKA DIGITALAK
👉 Eduki libreak: noiz eta nola erabili
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/3DKPqMWgfwI
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Eduki_aske
Ikusgela 🤝 @badalab_eus -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Plagionotus arcuatus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean zabaldurik dago. baita Euskal Herrian ere. eu.wikipedia.org/wiki/Plagionotus_arcuatus
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1844an Julian Gaiarre opera abeslaria eta tenorra jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Julian_Gaiarre
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1912an Afrikako Kongresu Nazionala sortu zen (African National Congress edo ANC), South African Native National Congress (SANNC) izenarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Afrikako_Kongresu_Nazionala
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
TeX Donald E. Knuth-ek idatzitako tipografia-sistema bat da, oso ezaguna ingurune akademikoan, batez ere matematikari, fisikari eta informatikarien artean. Neurri handi batean Unix-erako Troff tipografia-programa ordezkatzea lortu du. eu.wikipedia.org/wiki/TeX
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dislexiak etimologikoki hizkuntzaren zailtasuna esan nahi du. Gaur egun, irakurtzean ager daitekeen arazotzat hartzen da eta ez du arrazoi intelektual, kultural edota emozionalekin inongo zerikusirik. eu.wikipedia.org/wiki/Dislexia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bakailao irla XVI. mendeko mapetan irudikatutako uharte mamua da, Ipar Atlantikoko mendebaldeko sektorean, Ternuatik gertu. eu.wikipedia.org/wiki/Bakailao_irla
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Matematika diskretua multzo zenbakigarriak aztertzen dituen matematikaren adarra da, adibidez, zenbaki osoak. Balore separatuak lantzen ditu (ez jarraituak) eta konputazioaren zientzietarako ezinbestekoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Matematika_diskretu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Grisaila kolore grisak soilik erabiltzen dituen pintatzeko teknika da, askotan irudiari eskulturaren itxura ematen diona. XV. mendean van Eycks anaia flandiarrek erabili zuten lehen aldiz. eu.wikipedia.org/wiki/Grisaila
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 90 urte Elvis Presley rock abeslaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Elvis_Presley
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte haurren greba hasi zen Bartzelonan. 9 eta 12 urte arteko haur langileak lan-baldintza gogorren aurka mobilizatu ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Haurren_greba_(1925)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K. a. 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. eu.wikipedia.org/wiki/Hammurabiren_Kodea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ogi-katilua katilu bezala erabiltzen den ogi biribila da. Erdialdeko Europako eta Balkanetako hainbat herrialdetako gastronomian agertzen da. Ogia erregosiaz edo zopaz beteta zerbitzatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Ogi-katilu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Nama taldea Namibia hegoaldeko Nama haranean aurkitzen den aztarnategi bat da. 125.000 km2-ko azalera hartzen du eta Ediacararreko biotari dagozkion fosilak aurkitu dira bertan. eu.wikipedia.org/wiki/Nama_taldea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Orfismoa Antzinako Greziako misteriozko erlijioa da, Orfeori buruzko elezaharretan oinarri harturik sortu bide zena. Orfismoaren jarraitzaileek arimaren jainkozko izaeran eta metenpsikosian sinesten zuten, eta heriotza askapen gisa hartzen zuten. eu.wikipedia.org/wiki/Orfismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hamartia Aristotelesen Poetikan erabilitako termino bat da, normalean "errore tragiko", "zorigaiztoko errore", akats, huts edo bekatu bezala itzultzen dena. "Heroi tragikoak" egiten duen zorigaiztoko akatsa da. eu.wikipedia.org/wiki/Hamartia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1782an Martin Larralde Iturbide lapurtar baserritar eta bertsolaria jaio zen. Bordaxuri edo Galerianoa ezizenez ere ezaguna. eu.wikipedia.org/wiki/Martin_Larralde
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak beste aurrerapauso nabarmena eman du Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen sakonera rankingean. Abenduan egindako lanari esker alemanera gainditu dugu, eta 13. hizkuntzarik onena gara jada ranking horretan. meta.wikimedia.org/wiki/List_of_Wikipedias_by_sample_of_a…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1878an Nafarroako Euskal Elkargoa lehen aldiz batzartu zen, euskara, euskal literatura eta historia zaintzeko eta hedatzeko asmoarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroako_Euskal_Elkargoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Filosofian, nominalismoa pentsaera anitzeko eskola filosofikoa da, unibertsalak eta objektu abstraktuak existitzen direnik ukatzen duena. eu.wikipedia.org/wiki/Nominalismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ofiolitak, lurrazal eta litosfera ozeanikoetan aurki daitezkeen arroka mota batzuk dira. Mota ezberdinetakoak izan daitezke; ultramafikoak, mafikoak eta mafiko bolkanikoak. eu.wikipedia.org/wiki/Ofiolita
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
SwissLeaks ustez HSBC multinazional britainiarrak Suitzako subsidiarioa den HSBC Private Banken bidez emandako baimen eta ezagutzarekin operatutako zerga ihes erraldoi baten kazetaritza ikerketa baten izena da. eu.wikipedia.org/wiki/SwissLeaks
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Half-Life zientzia fikziozko lehen pertsonako tiroko bideo-jokoa da, Valve-k garatua eta 1998an Sierra Studios-ek argitaratua Microsoft Windowsentzako. eu.wikipedia.org/wiki/Half-Life
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
The Hu Mongoliako musika talde bat da, "Hunnu Rock" estiloan jotzen duena, hots, Mongoliako musika tresna tradizionalak eztarri bidezko kanta tradizionala erabiliz heavy metal musika egiten duena. eu.wikipedia.org/wiki/The_Hu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur La Basu Etxebarriko rap abeslariak 42 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/La_Basu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1953an Samuel Becketten "Godoten esperoan" antzezlana estreinatu zen Parisen eu.wikipedia.org/wiki/Godoten_esperoan
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arto-gurutzeak edo Arto-kristoak arto-orez egindako Jesu Kristoren irudikapenak dira, artoaren kanaberaren muina erabiliz. Artoaren kanaberarekin orea Mesoamerikako zenbait eremutan egiten zen, batez ere Mexikoko Michoacan estatuan eta Guatemalan. eu.wikipedia.org/wiki/Arto-gurutzeak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hemograma odoleko zelula-elementuen kopurua edota kontzentrazioa adierazten dituen analisia da. Hainbat hemograma-mota erabiltzen dira medikuntzan. eu.wikipedia.org/wiki/Hemograma
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gambiako estatu osoan Dalasia da diru ofizial bakarra, 1994az geroztik. 1971. urtean sortu zen, Gambiako libera ordezteko. eu.wikipedia.org/wiki/Dalasi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1884an Fabian Society elkartea sortu zen Erresuma Batuan, sozialismoa pixkanaka ekartzearen aldeko elkartea. Geroago sortuko zen Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren oinarriak jarri zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Fabian_Society
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sare ainguraketa haririk gabeko gailua sareko beste gailuentzako Internet-atebide modura erabiltzeko prozedurari esaten zaio. Zentzu horretan, gailuak modem edo bideragailu lana betetzen du. eu.wikipedia.org/wiki/Sare_ainguraketa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bilgor guruinak, erdiko dermisean dauden guruinak dira. Guruin hau bilgorra sintetizatzen duelako bereizten da, funtzio bezala, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa dena. eu.wikipedia.org/wiki/Bilgor_guruin
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lehiazko jatea edo jate lehiaketa bereziki Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian ospatzen diren ikuskizunak dira, non parte hartzaileek epe labur batean ahalik eta janari gehien irensten duten. eu.wikipedia.org/wiki/Lehiazko_jate
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Irarritako irri edo barreak ikusleen barre itxurak egiten dituen soinu-baliabidea dira, zuzeneko erreakzioak direla sinetsarazteko. Telebistako saio bateko une komikoak nabarmentzeko sartu ohi dute, eta sitcometan erabiltzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Irarritako_barre
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Karibeko Komunitatea (CARICOM) Karibeko eskualdeko harremanak sendotzeko nazioarteko erakundea da; Georgetownen (Guyana) du egoitza. eu.wikipedia.org/wiki/Karibeko_Komunitatea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1643an Isaac Newton zientzialaria, alkimista, filosofoa eta matematikaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Isaac_Newton
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 20 urte ETB2 katean El conquistador del fin del mundo saioa aireratzen hasi zen. eu.wikipedia.org/wiki/El_conquistador_del_fin_del_mundo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ekonomian, erosahalmena edo erosteko ahalmena pertsona eta familiek euren errentarekin eros ditzaketen ondasun eta zerbitzuen multzo generiko eta zehaztu gabekoa da, horien uneko prezioetan. eu.wikipedia.org/wiki/Erosteko_ahalmen
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Distantzia kosmikoen eskailera gero eta urrunago dauden objektuekiko distantzia neurtzeko metodo ezberdinen segidari ematen zaion izena da. eu.wikipedia.org/wiki/Distantzia_kosmikoen_eskailera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kornubiera Kornubia konderriko berezko hizkuntza da. Usadiozko azken hiztuna XIX. mendearen bukaeran hil zen arren, XX. mendean berpiztu zuten. Gaur egun, zailtasunik gabe hitz egin dezaketenak 3.000 inguru dira. eu.wikipedia.org/wiki/Kornubiera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Magnhild Kennedy, Damselfrau izenarekin ezagunagoa, Londresen bizi den artista norvegiarra da. Janzteko artea sortzen du, batez ere maskarak eta bitxiak. MØ, Beyoncé eta Daphne Guinness bezalako artistentzako maskarak egin izan ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Damselfrau
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Estratigrafia arroka sedimentario estratifikatuen ikerketa eta interpretazioa egiten duen zientzia da. Euren identifikazio, deskripzio, sekuentzia bertikal zein horizontala, kartografia eta gorputz ezberdinen arteko korrelazioa ikertzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Estratigrafia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1810ean Anton Abadia Urrustoi geografoa, astronomoa eta euskal kulturaren eragilea jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Anton_Abadia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1963an Ap Baceko gudu garrantzitsua irabazi zuen Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Fronteak (edo Viet Congek) AEBetako eta Hego Vietnamgo armaden aurka. eu.wikipedia.org/wiki/Ap_Baceko_gudua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Maskaroia obra arkitektonikoko apaingarri bat da. Aurpegi itxura duen harrizko edo beste material bateko apaingarria da; iturrietan eta taulamendu azpian jartzen da, baita balkoiko beheko aldean, arkupeetako giltzarrietan eta kobazuloen irekiduretan ere. eu.wikipedia.org/wiki/Maskaroi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Koloreen Teoria Johann Wolfgang von Goetheren liburu bat da, koloreen izaerari eta gizakiok hauek hautemateko dugun moduari buruz hitz egiten duena. Alemanez argitaratu zen 1810ean eta ingelesez 1840an. eu.wikipedia.org/wiki/Koloreen_teoria_(Goethe)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Patina kolore-geruza mehea da, harriaren edo metalezko azaletan sortzen dena. Horren adibidea da kupritsa, kobrezko eta brontzezko gainazaletan eratzen dena. Batzuetan artifizialki ematen da, objektuak zaharkitu itxura izan dezan. eu.wikipedia.org/wiki/Patina
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dolly kamera filmaketa zinematografikoko eta telebistako produkzioko ekipoaren tresna espezializatua da, mugimendu jariakorrak egiteko diseinatua. Kamera dolly-aren gainean muntatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Dolly_(zinema)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iknofosilak organismoen bizitzaren arrasto fosilizatuak dira, hala nola haiek eraikitako gordelekuak, egindako ibilbideak, oinatzak eta gorotzak, betiere organismo horiexen gorputz edo egiturarik azaltzen ez dutenak. eu.wikipedia.org/wiki/Iknofosil
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Nerea Alias telebista aurkezle gipuzkoarrak 40 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Nerea_Alias
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Egon zaitezke sofan, botata, zer afaldu ere jakin gabe, hemen irakurtzen nola jendeak iraintzen duen norbait bere fisikoarengatik...
Edo egon zaitezke euskarazko Wikipedia editatzen, guztiontzat eduki hobea sortzen.
Bai, gaur da eguna. -
Euskarazko Wikipedia reposted
Mikel 🍉
@mikelarroiabe
Munduaren bira ederra osatu du @euwikipedia|k 👏👏👏
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pago Pagon bizi dira #2025on esango duten azken biztanleak. Ez da munduko azken ordu-eremua, baina Amerikar Samoaren parte hau oraintxe sartu da urte berrian.
eu.wikipedia.org/wiki/Pago_Pago -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kitto! Urtarrilaren 1 da mundu osoan oraintxe. Horregatik, gaur Domeinu Publikoaren Eguna ospatzen dugu. Aurten Domeinu Publikoan sartu dira "Gela bat norberarena" edo Tintin eta Popeye jatorrizko pertsonaiak.
Gehiago jakin nahi? web.law.duke.edu/cspd/publicdomainday/2025/ -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gambier uhartetik gertu daude Markesak, Frantziako lurralde ere direnak. Bere ordu eremu propioa du ere, UTC-09:30. #2025on bertan bizi diren guztiei! eu.wikipedia.org/wiki/Markesak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pago Pagon bizi dira #2025on esango duten azken biztanleak. Ez da munduko azken ordu-eremua, baina Amerikar Samoaren parte hau oraintxe sartu da urte berrian.
eu.wikipedia.org/wiki/Pago_Pago -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urtea hasi da Dezepzioaren uharteetan. Polinesia Frantsesaren parte dira ere, eta Magallaes-Elkano espedizioak ikusi zituen. Urik ez zegoela eta, Zorte gabeko Uharteak deitu zituzten. "Dezepzioa" izena John Byronek jarri zion, bertakoak oldarkor zirelako.
eu.wikipedia.org/wiki/Dezepzioaren_uharteak -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#2025on hasi da Gambier uhartean, James Gambier almirantearen omenez izendatuta. Gambierrek gudu askotan hartu zuen parte, baina Euskaldunen Arradako Guduan izandako jarreragatik koldarkeria salaketak jaso zituen.
eu.wikipedia.org/wiki/Euskaldunen_Arradako_Gudua -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ongi etorri Tijuanara dio abestiak, eta orain ematen dio ongi etorria 2025ari hiriak. Kalifornia Behereko hiririk handiena da eta Mexiko osoko 6.a. Mugaren beste aldean San Diego hiria dago, metropoli zabala eratuz.
eu.wikipedia.org/wiki/Tijuana -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da #2025on esateko unea Boisen dagoen euskal komunitateari. Bertan ospatuko da aurten Jaialdi izeneko jarduera ospetsua, munduko euskal etxeen bilgunea dena.
eu.wikipedia.org/wiki/Boise -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ekuadorren baino beranduago ematen diote urte berriari hasiera Galapagoetan, Ozeano Barean dagoen uhartedi nabarmena. Bertako naturak inspiratu zuen Darwin eboluzioaren teoria garatzen. #2025on bertako fauna guztiari!
eu.wikipedia.org/wiki/Galapagoak -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Times Square da New Yorken #2025on esateko epizentroa. 1904tik bertan ospatu dute newyorktarrek urte berria, New York Times egunkariak asmatu zuen ospakizuna (eta plazari izena ematen diona).
eu.wikipedia.org/wiki/Times_Square -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da #2025on Bermudetara. Erresuma Batuko lurraldea izatez gain, paraka motz bati eta hiruki misteriotsu bati ere izena ematen dio. Berez, ez du naufragio eta desagerpen kopuru esanguratsurik, baina konspirazio iturria da.
eu.wikipedia.org/wiki/Bermudako_Hirukia -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
L'Anse-au-Clair Ternua eta Labradorreko herri bat da, Kanadan, Labrador hegoaldean dagoena, hau da, probintziaren alde kontinentalean. Ternuako ordutegia du, Labradorrena beharrean, uhartearen aurrez aurre baitago. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/L'Anse-au-Clair -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urte berria da Rio de Janeiron. Bertan dago "Biharko Egunaren Museoa", Calatravak diseinatutako etorkizunari eta zientziari buruzko museo berria. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Biharko_Egunaren_Museoa -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da 2025 Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichetara. Erresuma Batuaren lurralde hau Antarktikatik gertu daude, eta Argentinak aldarrikatzen du bereak direla, Falkland-Malvinak kasuan bezala.
eu.wikipedia.org/wiki/Hegoaldeko_Georgiak_eta_Hegoaldeko_… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da 2025 Azoreetara. Bertan dago Rabo de Peixe izeneko herria, izen bereko telesail famatu bat inspiratu duena. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Rabo_de_Peixe -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Denboraren Irlandako Museoa Waterforden dago, 600 erloju inguru ditu bilduman, eta Irlandako denborari buruzko erakusketa bat du. Oraintxe ariko dira bertako erloju guztiak gauerdia jotzen. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Denboraren_Irlandako_Museoa -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zorionak eta #2025on guztioi!
2025 lehenengo bederatzi zenbaki osoen kuboen batura da:
1³ + 2³ + 3³ + 4³ + 5³ + 6³ + 7³ + 8³ + 9³ = 2025.
Era berean, lehen bederatzi zenbaki osoen baturaren karratua da:
(1+2+3+4+5+6+7+8+9)² = 2025 -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urte berria hasi da Rafah hirian. Urtea hasi zenean 170.000 biztanle inguru zituen hiriak, baina Israelek egindako bonbardaketaren ondorioz Egiptorekin muga egiten duen hiria guztiz suntsituta dago. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Rafah -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#2025on Istanbulen bizi diren 15 milioi pertsonei. Istanbul, lehenago Bizantzio edo Konstantinopla, bi kontinentetan dagoen munduko hiriburu bakarra da.
eu.wikipedia.org/wiki/Istanbul -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#2025on Teheranen bizi diren guztiei. Teheran Irango hiriburua da, 9 milioi biztanle baino gehiago ditu, 16 milioi inguru metropolian. Uda beroak baditu ere, neguak hotzak izaten dira, eta maiz egiten du elurra.
eu.wikipedia.org/wiki/Teheran -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urte berrian sartu da Georgia. Kaukasoko gainontzeko herrialde eta eskualdeek bezala, 2024 konplexua izan dute, tentsio handiko uneekin. Georgiak 3.700.000 biztanle ditu, Euskal Herriak baino pixka bat gehiago. eu.wikipedia.org/wiki/Georgia
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Heldu gara Gabonzahar egunerako jarritako helburura.
Erronkaz erronka, txiri-txiri, hasi ginenetik 8.000 emakume ekarri ditugu @euwikipedia-ra
Ezina ekinez egina.
Euskal #wikiemakunñmeok aurrera. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
2025 hasi berri da Afganistanen. Afganistan eta Txina arteko muga Wakhan korridorean egiten da, eta munduan ordu diferentzia handiena duen nazioarteko muga da, 3,5 orduko aldearekin. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Afganistan-Txina_muga -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hasi da 2025 Batken eskualde osoan. Kirgizistango eremua orain ordubete sartu bada ere, Uzbekistanek eta Tajikistanek sei barrendegi dituzte bertan, eta urte berria ordubete beranduago dute. #2025on beraz bertakoentzat!
eu.wikipedia.org/wiki/Batken_eskualdea -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#2025on Sri Lankan bizi diren guztiei. Indiarekin batera partekatzen du UTC+05:30 ordu-eremua, munduko bigarren populatuena. Uhartearen gehiengoa zingalesak dira, baina tamilen komunitate nabarmena dago.
eu.wikipedia.org/wiki/Sri_Lanka -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arratsaldeko 19:15 dira Euskal Herrian, eta gauerdia da Annapurnan. Nepalen erdian dagoen mendi hau behin baino ez da igo neguan, eta orain gutxi saiatu da Alex Txikon balentria berdintzen. eu.wikipedia.org/wiki/Annapurna #2025on
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Txagos uhartedia Indiako Ozeanoren erdian dagoen hiru atoloiz osatutako eremua da. Erresuma Batuak okupatua, Ameriketako Estatu Batuei alokatuta dauka. Aurten Mauriziori itzultzeko asmoa adierazi dute. #2025 txagostar guztiei.
eu.wikipedia.org/wiki/Txagos_uhartedia -
Euskarazko Wikipedia reposted
Blanca Urgell
@b_urgell
Halere, artikulua irakurrita, argi dago ahoskera kontua dela. Ez dute-eta txistukaririk batere euren hizkuntzan. "Ti" bide da "s"-tik gertuen sumatzen dutena
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Myanmarreko hiririk ezagunena Yangon (Rangun) bada ere, bere hiriburua 2006an Naypyidawera mugitu zuten, gaur egun milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiri planifikatua. #2025on bertan bizi diren guztiei!
eu.wikipedia.org/wiki/Naypyidaw -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da urte berria Javara, Indonesiako uharte nagusia, eta munduko uharterik populatuena, 153,8 milioi biztanlerekin. Sumendiak, natura edo Jakarta bezalako metropoliak ditu barnean. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Java_(uhartea) -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da 2025 munduko ordu-eremurik populatuenera. Eta bertako hiririk populatuena Shanghai da, 24.870.895 biztanlerekin. #2025on bertan bizi diren guztiei!
eu.wikipedia.org/wiki/Shanghai -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur egun, bi Koreek ordu-eremu berbera partekatzen dute. Bi herrialdeen artean dagoen Koreako gune desmilitarizatua da elkarrekin hitz egiteko duten eremua, 4 kilometro zabal eta 238 kilometro luze den errenkada hesitua eta gogorki militarizatua. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Koreako_gune_desmilitarizatua -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Aṉangu Pitjantjatjara Yankunytjatjara Hegoaldeko Australiako ipar-mendebaldean dagoen eremu urrun bat da, Australiako aborigenek kudeatzen dutena. Oraintxe iritsi da urte berria bertara. #2025on!
eu.wikipedia.org/wiki/Aṉangu_Pitjantjatjara_Yankunytjatjara -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Juduen Probintzia Autonomoa Errusiako Ekialde Urrunean dagoen oblast autonomo bat da. Gaur egun juduen kopurua %0,6 baino ez da, baina yiddisha hizkuntza ofizialetako bat da bertan. Oraintxe esan ahal diegu #2025on!
eu.wikipedia.org/wiki/Juduen_Probintzia_Autonomoa -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da 2025 on Australiako Adelaide hirira. 1836an sortu zen hiria, kolono libreentzako hiriburu planifikatu gisa. Bere egitura eta diseinua ondare nazionala da. #2025on
eu.wikipedia.org/wiki/Adelaide -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#2025on Juzhno-Sakhalinsken bizi diren guztiei. 1905 eta 1946 artean Toyohara izena zuen eskualdea, Japoniak okupatu zuenean. Errusiaren parte da, baina Tokyotik 1.640 kilometrora eta Moskutik 6.375era dago.
eu.wikipedia.org/wiki/Juzhno-Sakhalinsk -
Euskarazko Wikipedia reposted
Mikel 🍉
@mikelarroiabe
Urte berri on beraz kiribatitarrei 🎉
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iritsi da 2025 Wallis eta Futunara, Frantziaren menpeko lurraldeen artean urte berria agurtzen duen lehenengoa. Literalki, munduaren beste aldean daude, ia 180º meridianotik gertu. #2025on!
eu.wikipedia.org/wiki/Wallis_eta_Futuna -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hegoburuan dagoen ikerketa basean ez da eguzkia sartzen gaur. Baina #2025on esan behar bazaie, orain da, UTC+12:00 orduan. Konbentzioz, hori da Hegoburuan erabiltzen den ordu eremua.
eu.wikipedia.org/wiki/Hegoburua -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Waitangi Chatham uharteetako gunerik populatuena da, Zeelanda Berrian. Ordu eremu oso berezia dute bertan, eta horregatik oraintxe esan ahal diegu #2025on bertako 200 biztanleei!
eu.wikipedia.org/wiki/Waitangi_(Chatham_Uharteak) -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Munduko lehenengo herrialdea #2025on esaten Kiribati da. Bertan dago Kiritimati uhartea, bertakoek "Christmas" idazteko duten modua. Bertako biztanleak jada 2025ean bizi dira.
eu.wikipedia.org/wiki/Kiritimati -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Bartzelonako lehen metropoli-trenbidea inauguratu zuten. eu.wikipedia.org/wiki/Bartzelonako_metroa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Deep Blue IBMk xakean joka zedin garaturiko ordenagailua izan zen. 1996ko otsailaren 10ean lehen partida irabazi zuen Gari Kasparoven aurka. Hala ere, sei partidatik bi bakarrik irabazi zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Deep_Blue
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Positroia edo antielektroia elektroiari dagokion antipartikula da. Beraz, honen masa berdina baina kontrako karga dauka. Ez dago, orokorrean, materia ezagutzen dugunaren barnean, baizik eta antimateria deitzen dugun talde baten barnean. eu.wikipedia.org/wiki/Positroi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urtea amaitzeko albiste bikaina dugu. Atzo gauean 450.000 artikuluen muga gainditu genuen.
450.000. artikulua "Erregeordetzako Kabinetea" izan zen, Espainian bihar 150 urte sortu zen gobernua, Borboien monarkia berrezarri ahal izateko.
eu.wikipedia.org/wiki/Erregeordetzako_Kabinetea -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Aletsch glaziarra Alpeetako glaziarra da. Suitzako Valais kantonamenduan dagoen glaziar hau mendilerroko handiena da. 117,6 km²-ko azalera du eta Jungfrau-Aletsch babestutako eremuan dago. eu.wikipedia.org/wiki/Aletsch_glaziarra
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Jolas-matematika joko eta buruhausgarriak matematika erabiliz ebazten dituen arloa da. Jolas-matematikak probabilitate, grafo-teoria, geometria, zenbaki-teoria eta aljebrako ebazkizun sortu eta ikerketa bide berriak zabaltzeko balio izan du historian zehar eu.wikipedia.org/wiki/Jolas-matematika
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
2024ean 74 bideo argitaratu ditugu guztira, zortzi sailetan banatuta. 348 minutu eduki.
Hemen hilabete bakoitzeko aukeraketa:
👇 -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Akuarela edo urmargoa uretan deseginiko koloreez paper gainean ontzen den margolana da. Txinatarrek papera asmatu zutenean sortu zen K.a. 110 inguruan. eu.wikipedia.org/wiki/Akuarela
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur LeBron James NBAko saskibaloi jokalari profesionalak 40 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/LeBron_James
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Aurten, euskal wikilariek 5.264 emakume eta 3.353 gizonezko gehitu dituzte euskarazko Wikipedian. Gure erronka da 30.000 emakumezko eta, gutxienez, biografia guztien herena emakumezkoak izatea. Lortzeko bidean gaude!
eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:30.000_emakume -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1996an Guatemalako gobernuak eta gerrilla iraultzaileak (Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionala, URNG) bake akordioa sinatu zuten, 36 urteko gatazkari amaiera emanez. eu.wikipedia.org/wiki/Guatemalako_Gerra_Zibila
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bilkari edo paper-biribilkia papiro, pergamino edo paperez eginiko idazki bat da, biribilki baten eran bildua. Liburuaren forma nagusi gisa, codexak ordezkatu zuen bilkaria Erdi Aroaren hasieran. eu.wikipedia.org/wiki/Bilkari_(idazkia)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sisu finlandiar kontzeptu eta eraikuntza kulturala da, estoizismoa, ausardia, nekaezintasuna, tinkotasuna, adorea, erresistentzia, pertseberantzia, borondatea eta erresilientzia bezalako terminoen konbinazioaren bidez deskribatzen dena. eu.wikipedia.org/wiki/Sisu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Juan-juan Asiako erdialdeko herri mongoliarren konfederazioa izan zen. Mantxuriatik Turkestanera zabaltzen zen inperio bat osatu zuen konfederazio honek V. mendearen hasieratik VI. mende erdialdera arte. eu.wikipedia.org/wiki/Juan-juan
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ikonoklasmoa nahita egindako ikur eta irudi erlijiosoen suntsipena da, arrazoi politiko eta erlijiosoengatik. Ikonoklasmoaren defendatzaileak ikonoklastak dira, ikonoklasta hitzak hedaduraz beste esanahi batzuk ere bereganatu dituen arren. eu.wikipedia.org/wiki/Ikonoklasmo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Paraliteratura herrialde bateko literatura nagusiaren alboan egiten diren zenbait testu ahozko nahiz idatzizkori deitzen zaio. Hizkuntzaren erakunde ofizialek ez dituzte literaturatzat hartzen. eu.wikipedia.org/wiki/Paraliteratura
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1788an Osaba Tomas jaio zen. Lehen Karlistaldian jeneral garrantzitsua izatera iritsi zen. Haren jaiotetxean, gaur egun haren omenezko Zumalakarregi Museoa dago. eu.wikipedia.org/wiki/Tomas_Zumalakarregi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1886an Josephine Cochranek bere asmakizunaren patentea jaso zuen, lehen ontzi-garbigailu funtzionala. eu.wikipedia.org/wiki/Josephine_Cochrane
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Epikureismoa Epikuro eta haren jarraitzaileen doktrina filosofikoa da. Doktrina horren arabera, zoriona oinazerik ezan, atseginean eta espirituaren lasaitasuna lortzean oinarritzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Epikureismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kofta haragi xehetuz modu askotara prestatutako plater bat da, Ekialde Hurbilean, Balkanetan eta Indian oso ohikoa dena. Mendebaldeko haragi-bolen antzekoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Kofta
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Grolier Kodexa Mexikoko Antropologia Museo Nazionalean dago eta ezagutzen den laugarren maia kodexa izan daiteke. Antza Chiapas inguruko kobazulo batean aurkitua izan zen, Palenquetik gertu. eu.wikipedia.org/wiki/Grolier_Kodexa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
La abadía del crimen (Krimenaren abadia) 1987an Opera Soft espainiar software enpresak merkaturatutako bideo-joko bat izan zen. Umberto Eco italiar idazlearen Larrosaren Izena eleberri ospetsuan oinarritua dago. eu.wikipedia.org/wiki/La_abadía_del_crimen
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Eslabiar dantzak Antonin Dvorak txekiar konposatzaileak 1878-1886 artean orkestrarentzat konposatutako 16 lanen sail bat da. Jatorrian lau eskura jotako pianoarentzat idatzia, Johannes Brahms alemaniar konposatzailearen hungariar dantzetan inspiratu ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Eslabiar_dantzak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Alaia Martin Etxebeste bertsolari gipuzkoarrak 37 urte betetzen ditu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurtengo irabazlea izan da. eu.wikipedia.org/wiki/Alaia_Martin_Etxebeste
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1911n «Jana Gana Mana», Indiako ereserki nazionala, lehen aldiz abestu zen Indiako Kongresu Nazionalaren Kalkutako Bilkuran. eu.wikipedia.org/wiki/Jana_Gana_Mana
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Palermoko harria diorita deritzan harri beltzezko lauza baten zatirik handiena da. Aro aurredinastikotik V. dinastiara arteko gertaera multzo bat grabatua du: zeremoniak, abere erroldak, Niloren hazkuntzaren urteroko maila, faraoiaren izena. eu.wikipedia.org/wiki/Palermoko_harria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Igarobide ekologikoa bereizita dauden basabizitzako populazioak lotzen dituen habitat eremu lineala da. Gizakien edo kausa naturalen (suteak, gaixotasunak...) eraginez toki batean galdu edo gutxitu diren populazioak berriz ezartzen laguntzen dute. eu.wikipedia.org/wiki/Igarobide_ekologiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Aotearoa-n Iwi esaten zaio maori kulturaren barruko gizarte-unitate handienari. Iwi hitzak «jendea» edo «herria» esan nahi du; tribu, leinu edo klan hitzen antzeko esanahia du, batzuetan zenbait triburen bildura izan badaiteke ere. eu.wikipedia.org/wiki/Iwi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
London Academy of Music and Dramatic Art (LAMDA) Londresen dagoen antzerki-eskola ezaguna da. Henry Wylde lehen presidenteak sortu zuen 1867an. Benedict Cumberbatch da egungo presidentea eta Peter James zuzendaria. eu.wikipedia.org/wiki/London_Academy_of_Music_and_Dramati…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fosforeszentzia fluoreszentziarekin erlazionatuta dagoen fotoluminiszentzia mota bat da. Fosforeszentzia izeneko fenomeno honetan sustantzia batzuek energia absorbatu eta metatu egiten dute, gero energia hau erradiazio moduan emitituz. eu.wikipedia.org/wiki/Fosforeszentzia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Sara Zozaya donostiar konposatzaile, musikari eta abeslariak 29 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Sara_Zozaya
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 20 urte Indiar Ozeanoko lurrikara eta ondorengo tsunamiak, Indonesia, Sri Lanka, India eta Thailandian 230.000 hildako eta milaka desagertu eragin zituen. eu.wikipedia.org/wiki/2004ko_Indiako_ozeanoko_lurrikara
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Telemetroa behatzailea dagoen tokitik puntu baterainoko distantzia neurtzeko tresna da, optikoa, akustikoa (ultrasonikoa) edo erradioelektrikoa (laser bidezkoa) izan daitekeena. eu.wikipedia.org/wiki/Telemetro
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Atximurra, imurtxia edo zimikoa eskuko bi hatzez azal zati bat hartu eta estutzea da, azalean tontor txiki bat eraginez. Medikuntzan, ohikoa da injekzio bat burutu edo atal bateko sentsibilitatea neurtzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Atximur
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zigilu idazkera Txinan Zhou dinastiaren eta Udaberri eta Udazkenen garaian garatu zen, K.a. lehen milurtean. Eta hurrengo dinastian, Qin delakoan, hedatu zen batik bat. eu.wikipedia.org/wiki/Zigilu_idazkera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Infoshowa gaurkotasun soziala eta bereziki politika umorearekin nahasten dituen telebista formatua da. Gertaera sozialen eta harreman pertsonalen inguruko gaiak jorratzeko joera izan ohi dute horrelako programek. eu.wikipedia.org/wiki/Infoshow
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
ACT UP ("gaizki portatu") AIDS Coalition to Unleash Power (Boterea askatzeko hiesaren koalizioa) taldearen akronimoa da. 1987an sortu zen eta ekintza zuzena darabil hiesaren pandemiari eta hura pairatzen duen jendeari buruzko arreta erakartzeko. eu.wikipedia.org/wiki/ACT_UP
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Patricia Urrutia Urieta aktore eta antzerkigile bizkaitarrak 47 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Patricia_Urrutia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1914an Alemaniako Inperioaren soldaduek eta britaniar soldaduek Gabonetako su-eten ez ofiziala egin zuten Lehen Mundu Gerran. Batzuk besteen lubakietara joan ziren, elkarrekin jateko, edateko edo kartetan eta xakean jokatzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Gabonetako_su-etena
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ekonomian, aurrezkia pertsona edo erakunde batek aldi batean jasotako diru sarreretatik gastatu ez eta gordetzen duen dirua da. Aurrezkia pertsonala edo familiarra izan daiteke, baina enpresek eta estatuak ere aurreztu dezakete. eu.wikipedia.org/wiki/Aurrezki
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Adipozitoa edo gantz zelula lipidoen metaketan espezializatutako zelula da. Lipido edo gantzak oso erreserba molekula egokiak dira, pisu gutxi eta bolumen txikiarekin energia kimiko asko gordetzen dutelako. eu.wikipedia.org/wiki/Adipozito
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ez badakizu nola egin, hau da Wikipediari dohaintza egiteko gunea: donate.wikimedia.org
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lera-jaitsiera lera baten gainean izotz-zirkuitu batean irristatzean datzan neguko kirola da; barnean hartzen ditu bobsleigha, lugea eta skeletona. Berez, oso kirol tradizionala elur asko dituen eskualde malkartsuetan. eu.wikipedia.org/wiki/Lera-jaitsiera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Abarka Pirinioen inguruko herrietan tradizionala den oinetako mota bat da. Lehen, txahal-larruz egiten ziren; eta artilezko lokarriak zituzten, galtzerdien gainetik lotzeko. Gaur egun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere badira. eu.wikipedia.org/wiki/Abarka
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erregolitoa orokorrean alteratutako eta kontsolidatu gabeko geruza izendatzeko erabiltzen da. Geruza hau alteratu gabeko arroka solidoaren gainean kokatzen da eta arroka zatiz, mineral pikorrez eta gainazaleko edozein sedimentuz osatua dago. eu.wikipedia.org/wiki/Erregolito
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1909an Karlos Santamaria Ansa matematikari, euskal kulturaren aldeko ekintzaile eta irakasle gipuzkoarra jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Karlos_Santamaria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1818an "Haurtxo maite" gabon kanta ezaguna estreinatu zen Austrian. Jatorrizko izena alemanaz "Stille Nacht, heilige Nacht" da, euskaraz "Bake gaua, maitasun gaua" esan nahi du. eu.wikipedia.org/wiki/Haurtxo_maite
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Eslovakiako Karpatoetako egurrezko elizak 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko eraikin multzoa da, Eslovakian zehar hedatuta. XV. eta XVIII. mendean artean eraikiak, bi eraikin katoliko, bi protestante eta hiru greziar katoliko dira. eu.wikipedia.org/wiki/Eslovakiako_Karpatoetako_egurrezko_…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zirkulu polar artikoa munduko bost paralelo nagusietakoa da, zehazki 66º 33' 38" Ipar latitudean dagoena. Paralelotik iparraldera jotzen badugu, Artikoa topatuko dugu; aldiz, hegoalderantz jotzen badugu, Iparraldeko ingurune natural epelera helduko gara. eu.wikipedia.org/wiki/Zirkulu_polar_artikoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ipar samiera bereziki Finlandia, Norvegia eta Suedia herrialdeetan hitz egiten den hizkuntza da. Hiztun gehien dituen sami hizkuntza da, 20.700 lagun inguru; Finlandian 2.000 hiztun daude eta Suedian 5.000-6.000. eu.wikipedia.org/wiki/Ipar_samiera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pixi Post eta opari-emaileak 2016. urtean eginiko marrazki bizidunetako euskal filma da. Barton Filmseko ekoiztua, Gorka Sesmak zuzendu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Pixi_Post_eta_opari-emaileak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Harrikatza, besterik gabe ikatza ere deitua, erregai fosil beltz eta gogorra da, gehienbat karbonoz osatua eta landare jatorri duena. eu.wikipedia.org/wiki/Harrikatz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1881ean Delfina Bunge de Gálvez idazle, olerkari eta filantropo argentinarra jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Delfina_Bunge
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 70 urte 20000 Leagues Under the Sea ("20.000 Legoa Itsas Azpitik") filma estreinatu zen, Richard Fleischerek zuzendu eta Kirk Douglas, James Mason, Peter Lorre eta Paul Lukas aktoreek antzeztu zutelarik. eu.wikipedia.org/wiki/20,000_Leagues_Under_the_Sea_(1954k…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pila bat (ingelesez stack) ordenatutako zerrenda bat edo datu-egitura bat da non haren elementuak atzitzeko moduari LIFO (ingelesez Last In First Out, "azkena sartzen lehenengoa irtetzen") deritzo eta datuak gordetzeko zein berreskuratzeko balio du. eu.wikipedia.org/wiki/Pila_(informatika)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
EPR paradoxa alegiazko saiakuntza bat da, Einstein, Podolski eta Rosek 1935ean proposatutakoa, mekanika kuantikoari bere "errealitate" ikuspegitik aurka eginez eta mekanika kuantikoa fisika teoria osotzat ezin dela hartu erakutsi nahian. eu.wikipedia.org/wiki/EPR_paradoxa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Qafzeh Jezreelgo haranean kokaturiko aztarnategi arkeologiko eta paleoantropologikoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Qafzeh_leizea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zirkulua koadratzea antzinako matematikako hiru problema klasikoetako bat da. Problema geometriko hau, erregela eta konpasa bakarrik erabiliz, zirkulu baten azalera bera duen karratu bat lortzean datza. eu.wikipedia.org/wiki/Zirkuluaren_koadratura
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Action painting 1952an Harold Rosemberg kritikoak asmatutako izena da New Yorkeko Eskolako zenbait margolarien artea deskribatzeko. Hauen artean Willem De Kooning, Jackson Pollock eta Franz Kline. eu.wikipedia.org/wiki/Action_painting
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1960an Iosu Expósito López Eskorbuto punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Iosu_Expósito
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1891n 323 Brucia asteroide aurkitu zuen Max Wolfek Heidelbergeko behatokitik. Astroargazkigintza bidez aurkitu zen lehen asteroidea izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/323_Brucia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Jaiotza agiria erregistro zibilean nahiz parrokian ezartzen den jaiotza baten idazpena eta agiri honen kopia da. Jurisdikzioaren arabera mediku edo beste laguntzaile baten hitzak jaso ditzake. eu.wikipedia.org/wiki/Jaiotza_agiri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Adimen-kozientea adimena neurtzeko erabiltzen diren test edo proba estandarren emaitzari deritzo. 1912 urtean erabili ziren lehen aldiz haurren adimen-adin eta adin kronologikoaren arteko zatiketa moduan. eu.wikipedia.org/wiki/Adimen-koziente
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Anomia gizarte batean pertsonek behar dituzten balioak eta arau moralak zabaldu eta transmititzen ez direnean gertatzen den egoera da. Kontzeptua Émile Durkheim frantses soziologoak sortu zuen 1897 urtean, Suicide lanean. eu.wikipedia.org/wiki/Anomia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dair al Bahri Egiptoko aztarnategi garrantzitsua da, Niloko ibaiaren eskuinaldean, Karnakeko hiriaren aurrean. Bertan dago Hatshepsut erreginak Senenmut arkitektoari eraikiarazi zion tenplua. eu.wikipedia.org/wiki/Dair_al_Bahri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bere adiera literarioan, heteronimoa autore batek bere produkzioaren zati bat emateko hartutako izen faltsua da. Aitzitik, autore errealaren izenari ortonimo deritzo. Heteronimoa ez da izengoitia edo izen artistikoarekin nahastu behar. eu.wikipedia.org/wiki/Heteronimo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Mikel Reparaz Extramiana kazetari nafarrak 49 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Reparaz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1913an Arthur Wynne kazetari ingelesak Word-cross izeneko joko berria argitaratu zuen New York World egunkarian. eu.wikipedia.org/wiki/Hitz_gurutzatuak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lingua ignota (euskaraz: «hizkuntza ezezaguna») XII. mendean Rupertsbergeko abadesa zen Hildegarda Bingengoak deskribatutako hizkuntza misteriotsua da. Idazteko, 23 letra erabili zituen, litterae ignotae bezala ezagutzen direnak. eu.wikipedia.org/wiki/Lingua_ignota
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Harissa Magrebeko gastronomian tipikoa den saltsa mina da. Errezetak lekuz leku aldatu egiten dira, baina ohiko osagaiak piper min gorriak, baratxuria, martorriko fruituak, txarpoila eta gatza dira, eho eta oliba olioarekin nahasten direlarik. eu.wikipedia.org/wiki/Harissa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Florin aragoiarra Aragoiko Erresuman erabilera legalekoa izan zen urrezko txanpona da, lehendabizikoz 1346an Petri IV.ak Florentziako izen bereko txapona imitatuz jaulkia. 3,35 gramo pisatzen zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Florin_aragoiar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Xiangqi (euskaraz: «elefantearen joko») taula baten gainean jolasten den estrategia mahai-jokoa da. Mahai-joko zabalduenetarikoa da Txinan. Jolasak bi armaden arteko borroka irudikatzen du eta helburua kontrako jokalariaren erregea harrapatzea da. eu.wikipedia.org/wiki/Xiangqi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Furusato Japoniako haur-kanta ospetsua da. Teiichi Okanok konposatu zuen 1914an; hitzak Tatsuyuki Takanok idatzi zituen. Japoniako gobernuak irakatsi beharreko abestien artean sartu zuen hezkuntza sistema publikoan. eu.wikipedia.org/wiki/Furusato
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 120 urte Dorotea Barnés González kimikari nafarra jaio zen. Espainiako aitzindarietako bat izan zen kimikan, bai ikerketan bai irakaskuntzan. eu.wikipedia.org/wiki/Dorotea_Barnés
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1917an Txeka sortu zen, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren isilpeko polizia zerbitzua. 1922ko otsailaren 6an desegin zen. eu.wikipedia.org/wiki/Txeka
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lammasua izaki mitiko bat da asiriar erlijioan. Giza burua, lehoi edo zezen gorputza eta arrano hegoak ditu. Hirietako ateak eta tenplua eta jauregia bere barnean hartzen zituzten hirietako gune gotortuak zaintzen zituzten, oro har, bikoteka. eu.wikipedia.org/wiki/Lammasu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Permakultura gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen. eu.wikipedia.org/wiki/Permakultura
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
2024ko azken WikiSaio presentziala
Erdu.
Durangoko @andragunea izango gara @euwikipedia elikartzen
Euskara bultzatzen eta andrak bistaratzen
#wikiemakumeok -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Luis Carrero Blancoren automobila ETAk zartatu zuen gaur 51 urte, Ogro operazioa esan zitzaion atentatuan. Espainian egindako Dodge 3700 GT beltz bat izan zen. 2007tik Espainiako Lurreko Armadaren Automobil Museoan ikusgai dago.
eu.wikipedia.org/wiki/Carrero_Blancoren_automobila -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Chhau dantza India ekialdeko dantza tradizionala da. Dantzarekin batera poema klasikoak errezitatzen dira. 20210etik Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren izendapena du. Dantza honen jatorria tokian-tokiko borroka-arte batzuetan egon daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Chhau_dantza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Oxidazio-zenbakia koordinazio-konposatu bateko atomo zentralak izango lukeen karga da, atomo zentralak partekatzen dituen elektroi-bikote guztiak erauztean estekatzaile guztiak ere erauziko balira. Konposatu ez-organikoen nomenklaturan erabiltzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Oxidazio-zenbaki
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1915ean Cecilia García Gilarte idazle eta kazetari tolosarra jaio zen. Hainbat hedabidetan kolaboratu zuen, nobelagilea zen eta Espainiako gerra zibila bukatu ondoren Mexikon erbesteratu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Cecilia_García_Gilarte
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 80 urte Le Monde egunkariko lehen alea kaleratu zen Frantzian. eu.wikipedia.org/wiki/Le_Monde
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bihurkin sonikoa BBC kateko Doctor Who zientzia-fikziozko telesailean agertzen den gailu bat da, Doktoreak hainbat funtziotarako erabiltzen duena: ateak irekitzeko, azterketa kimikoak eta medikoak egiteko, TARDISa kontrolatzeko... eu.wikipedia.org/wiki/Bihurkin_sonikoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Valsalvaren maniobra belarri-konpentsaziorako egin daitezkeen maniobretatik bat da. Arnas bideak itxita daudelarik, airea jaurtitzeko ahalegina egitean datza. eu.wikipedia.org/wiki/Valsalvaren_maniobra
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
Euskal kulturaren gaineko bideo-sorta itxi dugu.
Guztira 🔟bideo izan dira:
🟢 Youtube www.youtube.com/playlist?list=PLs5yjBIvuIiCLCD0DJ42odgrq4…
🟢 Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Ikusgela -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bakarkako eskalada librean eskalatzaileak igoera bakarka eta soka, uhal eta bestelako ekipamendua erabiltzeari uko eginez burutzen du. Hortaz, igoera eskalatzailearen indar fisikoa eta bere eskalada trebezian oinarritzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Bakarkako_eskalada_libre
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ikonoskopioa hasierako telebista-kamerek irudiak hartzeko zuten hodi katodikoa da. 1930eko eta 1940ko hamarraldietako telebista-kamaretan erabili zen. eu.wikipedia.org/wiki/Ikonoskopio
-
Euskarazko Wikipedia reposted
UEU
@ueu_orokorra
Jon Mentxakatorre Odriozola ere sartu dugu @euwikipedia n . Giza Zientzietan graduatua (Deustuko Unibertsitatea) da eta Filosofian (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) zein Euskal Filologian (UPV/EHU) doktorea. UEUko filosofia saileko arduraduna ere bada
eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Mentxakatorre_Odriozola -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ZORTZIKO TXIKIAN
👉 Euskal uharteen gaineko zortzi datu.
🟢 Youtube www.youtube.com/shorts/XDsTrQ0h4IU?cbrd=1&ucbcb=1
🟢 Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda:Euskal_Herriko_uharteakThis media couldn't be displayed. See it on the original post. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Manifestu futurista izen bereko mugimenduaren oinarriak osatu zituen manifestua izan zen. 1909an Filippo Tomasso Marinetti poeta italiarrak idatzi zuen. 11 zatitan banatutako manifestua zen eta garaiko Italiako gizartearen aldaketak agertzen zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Manifestu_futurista
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Itziar Aizpuru Sustaeta aktore gipuzkoarrak 85 urte betetzen ditu. Antzerkian, telebistan eta zineman lan egin du eta sari eta aitortza ugari jaso ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Itziar_Aizpuru
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1966an Richard L. Walkerrek Saturnoko Epimetheus ilargia aurkitu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Epimeteo_(satelitea)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Industria sortzailea edo ekonomia sortzailea, ideia eta ezagutzak sortzea bultzatzen duten ekonomiaren sektoreak dira. Kontzeptu honek industria kulturala barne hartzen du gehienbat. eu.wikipedia.org/wiki/Industria_sortzaile
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Orpoa, halaber aztala, oinaren atzealdea da, hankaren behealdeko muturrean, bernaren eta orkatilaren azpian. Gorputzaren barrualdetik, orpoan, kalkaneo izeneko hezurra dago. Literaturan dagoen orporik ezagunena, Akiles greziar heroiarena da.eu.wikipedia.org/wiki/Orpo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tibetera Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da, sino-tibetar familiakoa. Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daude Kaxmir eskualdean, Baltistan eta Ladakh herrialdeetan. eu.wikipedia.org/wiki/Tibetera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sistema optiko katadioptrikoa errefrakzioa eta islapena sistema optiko batean konbinatzen dituena da, normalean, leiar (dioptrikoak) eta ispilu kurbatuen (katopriko) bidez. eu.wikipedia.org/wiki/Sistema_katadioptriko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Batipelagikoa ozeanoaren maila bati ematen zaion izena da. Ozeanoa, sakoneraren arabera, lau edo bost mailatan banatuta dago. Batiala edo batipelagikoa, 1000 metroko sakoneratik 4000 metrokoa arte zabaltzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Batipelagiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Billie Eilish abeslari eta konpositore estatubatuarrak 23 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Billie_Eilish
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1790ean Azteka egutegia edo Eguzkiaren Harria aurkitu zen Mexiko Hiriko El Zócalon. eu.wikipedia.org/wiki/Eguzkiaren_Harria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arroka metamorfikoak metamorfismo prozesuaren ondorioz sortutako arrokak dira. eu.wikipedia.org/wiki/Arroka_metamorfiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Eise Eisingaren Errege Planetarioa, Herbehereetako Franeker udalerrian dagoen XVIII. mendeko planetario bat da, Frisia probintzian. 1774-1781 artean Eise Eisinga frisiar astronomokoak eraiki zuen. Gaur egun museo bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Eise_Eisingaren_planetarioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Messiniarreko gatz-krisia Mediterraneoko historia geologikoaren garai bat izan zen, bere hondoan gatz pilaketa masibo bat izan zuena eta, seguruenik, ia erabateko lehortze aldi bat izan zuena. eu.wikipedia.org/wiki/Messiniarreko_gatz-krisia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sight and Sound Britainia Handiko zinema-aldizkaria da, hilero British Film Institutek (BFI) argitaratzen duena. 1952az geroztik hamar urtero historiako film onenen zerrenda argitaratzen du. eu.wikipedia.org/wiki/Sight_%26_Sound
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Raunkjaerren sailkapena landareak sailkatzeko sistema bat da, urtaro desfaboragarria iragateko duten modua kontuan hartzen duena. Christen C. Raunkjaer daniar botanikariak 1904an proposatu zuen, eta 1934an osatu. eu.wikipedia.org/wiki/Raunkjaerren_sailkapena
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 60 urte Iñigo Muguruza musikaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Iñigo_Muguruza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 449.000 artikuluen muga gainditu du gaur. Artikulua "Hodgson aintzira" izan da, Antartikan dagoen 2 kilometro zabaleko izotzez estalitako aintzira.
eu.wikipedia.org/wiki/Hodgson_aintzira
Iritsiko al gara 450.000 artikulura urtea amaitu aurretik? -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1882an Home Nations Txapelketa hasi zen, gaur egun Sei Nazioen Txapelketa denaren lehen ekitaldia. eu.wikipedia.org/wiki/Sei_Nazioen_Txapelketa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gogoberotasuna edo berotasuna egitekoetan jartzen den garra da. Gogotsuak zorion, jakinmin edo onarpen handia azaltzen dute. eu.wikipedia.org/wiki/Gogoberotasun
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Grabitazio-leiarra objektu urrun baten (argi-iturria) eta begiralearen artean kokatuta dagoen materia banaketa izango da. Grabitazio-leiarrak objektu urrunak sortutako argia desbideratu ahal izango du. eu.wikipedia.org/wiki/Grabitazio-leiar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Austronesiar herriak Taiwango, Asiako hego-ekialdeko itsasoko, Mikronesiako, Ginea Berriko kostako, Melanesiako, Polinesiako eta Madagaskarreko herrien multzo handi bat dira, austronesiar hizkuntzak hitz egiten dituztenak. eu.wikipedia.org/wiki/Austronesiar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ate kuantikoak edo ate logiko kuantikoak, qubit kantitate txiki batekin lan egiten duten oinarrizko zirkuitu kuantikoak dira. Ate logiko klasikoen bertsio kuantikoak dira. eu.wikipedia.org/wiki/Ate_kuantiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ikatz-ziria sahats edo basaerramuren adar ikaztu bat da, marrazteko erabiltzen dena. Zirriborroa egiteko erabili ohi den arren, obra bukatutzat ere aurkez daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Ikatz-ziri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Elena Ziordia Dominguez margolari eta ilustratzaile bizkaitarrak 60 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Ziordia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1939an Gone with the Wind ("Haizeak Eramana") filma estreinatu zen, Victor Flemingek zuzendu eta Vivien Leigh, Clark Gable, Leslie Howard eta Olivia de Havilland aktoreek antzeztu zutelarik. eu.wikipedia.org/wiki/Gone_with_the_Wind
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gerra-legea herrialde batean salbuespenezko egoera juridiko baten ezarpena da, eta horren arabera, armadak poliziaren tokian, edo harekin lankidetzan, ordenaren mantenuaren ardura bere gain hartzen du. eu.wikipedia.org/wiki/Gerra-lege
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sinkopea konortearen galera da, erabatekoa, laburra normalean. Itxurazko heriotza-egoera hau garuneko funtzioak une batez geratu egiten direlako gertatzen da, odol arteriala garunera iristen ez delako, bihotzeko arritmia baten eraginez sarritan. eu.wikipedia.org/wiki/Sinkope
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mámoa edo medoña aro neolitikoko tumulu mota bat da, berez Iberiar penintsulako ipar-mendebaldekoa. Lurrezko edo/eta harrizko meta bat da, eskuarki biribila. Lurrazaleko irtengune nabarmen bat balitz bezala ageri ohi da. eu.wikipedia.org/wiki/Mámoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tontsura zenbait erlijiotako sarrera-ospakizuna da, egoera berri batera igarotzen denari ilea moztea eskatzen diona. Eliza katolikoak eta ekialdeko eliza ortodoxoak erabili izan du erritu hori, kide batek bere burua Jainkoari eskaini nahi izan dionean. eu.wikipedia.org/wiki/Tontsura
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arcadia Jacopo Sannazaro idazleak italieraz 1502 eta 1504 artean idatzi zuen liburua da. Idazlearen obra nagusia da eta honekin europar artzain-eleberriaren oinarriak ezarri zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Arcadia_(Sannazaro)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1874an Eusebio Mugerza "Mendaro Txirristaka" gipuzkoar bertso-paper bertsolaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Eusebio_Mugerza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987ko abenduaren 28a) bertsolaria, gidoigilea, kultur sortzailea eta ikus-entzunezko komunikatzailea da.
Gipuzkoako 2024ko Bertsolari txapelduna da.
eu.wikipedia.org/wiki/Alaia_Martin_Etxebeste -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1911n Roald Amundsen eta bere taldea (Olav Bjaaland, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting) Hego Polora iritsitako lehenak izan ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Amundsen_espedizioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hitchensen labana epistemologiaren printzipio bezala formulatutako baieztapen bat da. Printzipio honek zera dio: baieztapenen frogak baieztapenen aldekoek aurkeztu beharko dituzte. "Frogarik gabe baieztatu daitekeena, frogarik gabe ere ezeztatu daiteke." eu.wikipedia.org/wiki/Hitchensen_printzipioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fesikh Egiptoko ospakizunetarako plater tradizionala da. Antzinako Egiptoko garaietatik datorren Sham Ennessim jaialdian jaten dute egiptoarrek. Osagai nagusia korrokoi arraina da, lehorturik, gaziturik eta hartziturik jaten dena. eu.wikipedia.org/wiki/Fesikh
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sur 1931an sortu zen Argentinako aldizkari literarioa izan zen. Bi urte geroago izenburu bereko argitaletxea sortu zen. Biak Victoria Ocampo idazleak sortutakoak eta indartutakoak izan ziren. 1970ean agertu zen aldizkariaren azken zenbakia. eu.wikipedia.org/wiki/Sur_(aldizkaria)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bertikal Aretxabaletan asmaturiko joko edo buru-hausgarri bat da. 2013. urtean aurkeztu zen eta hamarkada horretan arrakasta handia izan zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Bertikal_(jokoa)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mbalax afrikar musika genero herrikoi bat da, Senegal eta Gambian garatzen dena, batez ere wolof etniako taldeen eskutik munduan zabaldu dena. eu.wikipedia.org/wiki/Mbalax
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Anna Maria Jopek pop/jazz-abeslari, konpositore eta piano-jotzaile poloniarrak 54 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Anna_Maria_Jopek
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1545ean Trentoko Kontzilioa hasi zen. Kontzilio ekumenikoa deritzona izan zen, Elizako garrantzi handieneko karguak bildu baitziren aita santuak horrela deituta eta kristautasunari zegokien gaiak eztabaidatzeko xedean. eu.wikipedia.org/wiki/Trentoko_kontzilioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bexilologia banderak aztergaitzat dituen diziplina da. Hasiera batean heraldikaren atal gisa hartzen zen, eta oraindik ere hala hartzen da batzuetan, nahiz eta egile batzuentzat semiologiaren alorra den. eu.wikipedia.org/wiki/Bexilologia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Haustura hidraulikoa (fracking izenez ere ezaguna) presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. eu.wikipedia.org/wiki/Haustura_hidrauliko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zigilua, bitxigintzari dagokionez, eraztun mota bat da, goialdea behealdea baino zabalagoa duena, eta lauagoa, laukizuzen edo obalo forma izaten du eta eramaten duen pertsonaren inizialak eramaten ohi ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Zigilu_(bitxigintza)
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ZORTZIKO TXIKIAN
👉 Mari Domingiren gaineko zortzi datu.
🟢 Youtube www.youtube.com/shorts/UZ31ykg9Q5g?cbrd=1&ucbcb=1
🟢 Wikipedia eu.wikipedia.org/wiki/Mari_DomingiThis media couldn't be displayed. See it on the original post. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Naumakia itsas gudu bat irudikatzen zuen ikuskizuna zen, Antzinako Erroman jendea entretenitzeko helburuarekin egiten zena. eu.wikipedia.org/wiki/Naumakia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mesomeria molekula edo ioi baten egitura bi formula edo gehiagoren bidez adierazten duen formula edo adierazpen mota da. Erresonantzia kimiko izenez ere ezagutzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Mesomeria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 35 urte betetzen ditu Mikel Landa Meana txirrindulari profesionalak. eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Landa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1979an abenduaren 12ko estatu kolpea gertatu zen Hego Korean. eu.wikipedia.org/wiki/Abenduaren_12ko_estatu-kolpea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Haizearka ur-jauzi bat erabiltzen duen aire konpresorea da. Sistema horretaz baliatu ziren Europako eta Estatu Batuetako burdinoletan labeak airez hornitzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Haizearka
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ebers Papiroa ezagutzen diren idatzi mediku zaharrenetariko bat da. Bere jatorria Antzinako Egipton dauka, gutxi gora-behera K.a. 1500.urtean. eu.wikipedia.org/wiki/Ebers_papiroa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kokorikatzea belauna makurtzean datzan indar-ariketa da, gehienetan pisu-barra bat zama gisa erabilita. eu.wikipedia.org/wiki/Kokorikatze_(ariketa)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Crash Landing on You 2019ko Hego Koreako telesail bat da. Hego Koreaan tvN-n eta mundu osoan Netflix-en emititu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Crash_Landing_on_You
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dreyfus afera Frantziako Hirugarren Errepublikako gizarte eta politika arloko gatazka bat izan zen, Alfred Dreyfus kapitainari (frantses herritartasunekoa, alsaziar jatorrikoa, judu erlijiokoa) eginiko traizio akusazioaren inguruan sortua. eu.wikipedia.org/wiki/Dreyfus_afera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1927an Robert Norton Noyce ingeniari estatubatuarra jaio zen. Ordenagailu pertsonalen iraultza piztu zuen zirkuitu integratu edo mikrotxiparen asmakuntzarekin (Jack Kilby-ren laguntzarekin). eu.wikipedia.org/wiki/Robert_Norton_Noyce
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1972am Apolo 17 Ilargian lurreratu zen seigarren eta azken misioa izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Apollo_17
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Galdu-irabazien kontua ekonomian, enpresa batean ekitaldi ekonomiko batean emaitza fiskala jasotzen duen agiri ofiziala da, tokiko ogasunak plazaratzen duena; irabazi eta galeren iturriak era laburrean adierazten ditu, ordaindu beharreko zerga kalkulatzeko eu.wikipedia.org/wiki/Galdu-irabazien_kontu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Botanikan, kolenkima landare gazte eta belarkaretan dagoen euste-ehuna da. Zurtoin gazteei, pezioloei eta hostoen nerbioei malgutasuna ematen die. Oro har, banaketa subepidermikoa izaten du, ehun epidermikoaren azpitik. eu.wikipedia.org/wiki/Kolenkima
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kawi edo Javar Zaharra Javako hizkuntzaren faserik zaharrena da. Sanskritoaren hiztegi nabarmena zuen, baina oraindik ez zuen garatu krama hizkuntzaren erregistro formala, javera modernoaren bereizgarria. eu.wikipedia.org/wiki/Kawi_(hizkuntza)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gerruntzea, sorbaldetatik gerriraino modu estuan estaltzen duen mahukarik gabeko jantzi femenino bat da, aurretik irekia izan ohi da eta lokarri edo botoien bidez ixten da.eu.wikipedia.org/wiki/Gerruntze
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Beringia Errusiako Lena ibaia eta Kanadako Mackenzie ibaiaren artean dagoen eskualde geografikoa da. Iparraldean Txuktxien itsasoarekin egiten du muga eta hegoaldean Kamtxatka penintsularen puntarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Beringia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Asun Ibarrondo Eguen elorriotar zerbitzari, ostalari eta enpresaburuak 72 urte betetzen ditu. Berak eta Boroa jatetxeak ostalaritzari lotutako sari ugari jaso dituzte. eu.wikipedia.org/wiki/Asun_Ibarrondo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 40 urte Nazio Batuen Batzar Nagusiak Torturaren aurkako Hitzarmena onartu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Torturaren_eta_beste_tratu_edo_zigo…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mandorlak irudi eliptiko puntadunak dira eta bertan pertsonaia sakratuen irudiak gaineratu ohi dira. Ohikoena Jesu Krirsto berpiztua da baina maiz Ama Birjina edo santuak ere agertzen dira. Batez ere arte erromanikoan eta bizantziar artean erabili ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Mandorla
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Espazio hurbila itsas-mailatik 20 eta 100 kilometro gora bitartean dagoen eremuari deritzo. Eremu honek Lurraren atmosferaren hainbat geruza hartzen ditu, zehazki: estratosfera, mesosfera eta termosferaren lehendabiziko kilometroak. eu.wikipedia.org/wiki/Espazio_hurbil
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ibarbasoa edo ibaiertzeko basoa ibaiaren ibilguaren ertzetan hazten diren zuhaitz eta zuhaixken multzo estua da. Oso ekosistema aberatsak dira eta ibilgua babesteko ezinbestekoak. eu.wikipedia.org/wiki/Ibarbaso
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bechdel testa filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean. eu.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Nakarra, substantzia organiko-ez organiko bat da. Behin gogortua dagoenean, gogorra da, zuri zilarkara, dizdiratsua eta islada irisatuekin. Substantzia honek, zenbait soinberen maskorraren barne geruza osatzen du. eu.wikipedia.org/wiki/Nakar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1815ean Ada Lovelace jaio zen. Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen pertsona izan zelako edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako. eu.wikipedia.org/wiki/Ada_Lovelace
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1983an Scarface filma estreinatu zen, Brian De Palmak zuzendu eta Al Pacino, Steven Bauer, Michelle Pfeiffer, Mary Elizabeth Mastrantonio, Robert Loggia eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zutelarik. eu.wikipedia.org/wiki/Scarface_(1983ko_filma)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Neurohezkuntza edo neuropedagogia hezkuntza-zientzien eta garapen neurologikoaz arduratzen direnen arteko integrazio handiagoa sustatzen duen diziplina edo transdiziplina da. eu.wikipedia.org/wiki/Neurohezkuntza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Osziladore harmonikoa deritzo osziladore ideal bati, zeinean magnitude fisiko baten balioaren eboluzio denboral periodikoa funtzio sinusoidal batez adierazten den eta zeinaren maiztasunak sistema fisikoaren ezaugarrien menpekotasuna duen soilik. eu.wikipedia.org/wiki/Osziladore_harmoniko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Etnomusikologia musikaren azterketaren hainbat ikuspegi biltzen dituen arlo akademikoa da, eta haren dimentsio kulturalak, sozialak, materialak, kognitiboak, biologikoak eta beste testuinguru batzuk nabarmentzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Etnomusikologia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zenbakien teorian Goldbachen aierua matematikako problema ireki eta aieru antzinakoenetako bat da. Batzuetan, zientzia honen historian problemarik zailenentzat hartzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Goldbachen_aieru
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Margolaritzan, staffage eszena batean irudikatzen diren gizaki eta animalia irudiak dira, batez ere paisaia batean, lanaren gai nagusia ez direnak. Normalean txikiak dira, eta hor daude eskala-adierazpena gehitzeko eta interesa gehitzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Staffage
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1895ean Dolores Ibarruri Gomez politikari errepublikar ezaguna jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Dolores_Ibarruri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1980an John Lennon musikaria hil zuten New Yorken. eu.wikipedia.org/wiki/John_Lennonen_hilketa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Eskandinaviar zuzenbidea Europako iparraldeko herrialdeetako (Danimarka, Islandia, Norvegia, Suedia eta Suomi) lege-sistema da, zuzenbide kontinentaleko azpitaldea. eu.wikipedia.org/wiki/Eskandinaviar_zuzenbide
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Berreste alderako isuria gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat. Gizakiok aurreiritziak bultzatuta, sinismenak bultzatuta, badugu informazio jakin bat bilatzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta gogoratzeko joera nabarmena. eu.wikipedia.org/wiki/Berreste_alderako_isuri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kaxola deitzen zaie arkeologian harrien gainazalean egindako zulo artifizial txikiei. Oro har, sekzio erdiesferikoa eta oinplano zirkularra izaten dute (nahiz eta lau angeluko oinplanokoak ere badiren). eu.wikipedia.org/wiki/Kaxola
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Greziar mitologian, Melanpo greziar igarle bat da. Hesiodok olerki bat eskainiko zion, Melampodia izenekoa, gaur egun desagertuta dagoena. eu.wikipedia.org/wiki/Melanpo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Abrogans Kodexa, latinez Codex Abrogans, alemanez gordetzen den liburu zaharrena da. Berez, hiztegi bat da; bertan latinez hartutako hitzak antzinako goi alemanera itzulita azaltzen dira. eu.wikipedia.org/wiki/Abrogans_Kodexa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1943an Jim Morrison estatubatuar idazle, poeta eta musikaria jaio zen. The Doors taldearen abeslaria izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Jim_Morrison
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Beste hilabete batez, euskara izan da Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan gehien hobetu duen hizkuntza. Urtea 14. postuan amaituko dugu, eta jada gora begira, alemana gainditzeko bidean.
meta.wikimedia.org/wiki/List_of_Wikipedias_by_sample_of_a… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 40 urte Urdaibai biosfera erreserba izendatu zuen UNESCOk. eu.wikipedia.org/wiki/Urdaibai
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mimesia kontzeptu estetiko bat da. Aristotelesen garaitik aurrera, helburu artistikoarekin egindako naturaren imitazioari dei egiten zitzaion horrela. eu.wikipedia.org/wiki/Mimesi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Yamanashiko Fruta Museoa frutaren historiari eskainitako erakusketa-espazioa da, 195.000 m²-ko parke batean kokatua, Japoniako Yamanashi hirian, Fujitik gertu. 1992 eta 1995 artean diseinatu zuen Itsuko Hasegawa arkitektoak, eta 1997an inauguratu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Yamanashiko_Fruta_Museoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Obskurantismoa jendartean ezjakintasuna zabaltzen duen edonolako ideologia da, jakintza elite baten esku utzita. Elite horrek aginte politiko eta soziala izaten du. eu.wikipedia.org/wiki/Obskurantismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tesserae Antzinako Erromako joko bat izan zen. Gaur egungo dadoen jokoa izango litzateke. eu.wikipedia.org/wiki/Tesserae
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Glissando musika-tresna batean eskala goranzkoan edo beheranzkoan nota batetik bestera igarotzeko nota horien arteko guztiak bizkor eta behatzak labainduz jotzea da. Askotan lerro zuzen batekin adierazten da, edo bi tonuen arteko lerro makur baten bitartez eu.wikipedia.org/wiki/Glissando
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur June Fernández kazetari bilbotarrak 40 urte betetzen ditu. Hainbat mediotan aritzen da eta Pikara Magazine aldizkari digital feministaren abiarazleetako bat izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/June_Fernández
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 2001ean Euskarazko Wikipediaren lehenbiziko artikulua idatzi zen: Lurra. Bide luzea egin dugu ordutik! eu.wikipedia.org/wiki/Lurra
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Psikomakia Erdi Aroko antzezpen alegoriko mota bat da; gizakiaren bertute abstraktuak, pertsona gisa aurkeztuak, bizioen aurka borrokatzen dira, hauek ere pertsonen figurekin irudikatuak. eu.wikipedia.org/wiki/Psikomakia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Oosterscheldekering-a Herbehereak uholdeetatik babesteko eraikitako dike bat da, Schouwen-Duiveland eta Noord-Beveland uharteen artean kokatua. Delta Planaren barruan egindako 13 dikeetatik handiena da. eu.wikipedia.org/wiki/Oosterscheldekering
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Antzinako Ekialde Hurbilean zigilu zilindrikoa jainkoak irudikatzen edo boterearen ikurrak zituzten motiboekin grabatutako zilindro bat zen. eu.wikipedia.org/wiki/Zigilu_zilindriko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Danzón delakoa, Kuban jatorria duen erritmo eta dantza mota bat da. 1879 inguruan Miguel Failde Pérez kubatar musikagileak sortu zuen. XX. mendearen hasieran Mexikon errotu zen, eta gaur egun herrialde honetako kulturaren zatitzat ere jotzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Danzón
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
Hemen @biraprodukzioak, @DaneliciousTM, @euwikipedia eta @hirudamatxo grabazioan, historia egin nahian.
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Crackinga olio mineralak beroaren bidez deskonposatzeko modua da. Olio horiek hodi gori batzuetatik pasaraziz, tenperatura jakin batean irakiten duen olio (gasolina, kerosenoa…) edo gas mota beste gai batzuetatik bakartzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Cracking
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1888an Emiliana Zubeldia Inda musikagile eta piano-jotzaile nafarra jaio zen. Parisko Schola Cantorumen ikasi zuen, 1933an New Yorkera eta 1937an Mexikora joan zen, eta bertan egin zuen bere ibilbide profesional gehiena. eu.wikipedia.org/wiki/Emiliana_Zubeldia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Agian ez da ospakizun ikusgarria, baina gaur euskarazko Wikipediak 90.000.000 hitzen muga gainditu du. Euskarazko entziklopediaz gain, gure hizkuntzan corpus libre bat behar duten guztientzat, mugarri ederra.
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1952ean Laino Handia hasi zen Londresen. Laino hotz bat atmosferaren kutsadurarekin konbinatu zen eta hiria lau egunez geldiarazi zuen. Osasun Ministerioaren txosten baten arabera, 4.000 pertsona hil ziren haren ondorioz. eu.wikipedia.org/wiki/1952ko_Londresko_Laino_Handia
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
Historia sailaren lehen denboraldia itxi dugu. Hauek izan dira gaiak:
🪨 Neolitoa
⚔️ Frantziako Iraultza
🏛️ Erromatarrak euskal lurretan
🐋 Euskal baleazaleak
👑 Iruñeko Erresuma
🧱 Berlingo Harresia
Mila esker @biraprodukzioak eta @DaneliciousTM
Zein gustatu zaizue gehien?
Ikusgela
@ikusgela
HISTORIA
👉 Berlingo Harresia @DaneliciousTM-ekin
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/rx1HPyvgkgk
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Berlingo_harresia -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Serbosistema tresnak eta ibilgailuak urrutitik automatikoki kontrolatzeko eta agintzeko sistema da. eu.wikipedia.org/wiki/Serbosistema
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Abdomeneko muskulu zuzena sabel hormetako muskulu bat da. 5-7. saihetsetako kartilago aurpegitik eta xifoide apofisitik pubiseko arantzara eta sinfisi pubikora heltzen da, zuntzak bertikalki doazelarik. eu.wikipedia.org/wiki/Abdomeneko_muskulu_zuzen
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Babolat Tenis marka frantziarra da, 1875ean sortu zen eta teniserako produktuen eta beste erraketa kirol batzuen fabrikazioan espezializatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Babolat
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
Aurten Ikusgelak bi saio izango ditu DA!n:
1⃣ Abenduak 5, osteguna, 13:15 (Irudienea)
🌸 Euskal kultura ulertzeko gakoak
durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/1004
2⃣ Abenduak 6, ostirala, 18:30 (Kabi@)
🤖 Erronka digitalak @badalab_eus-ekin
durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/1165
Bertan elkartuko gara?
Durangoko Azoka
@durangokoazoka
59. Durangoko Azokako EGITARAUA zein den jakin nahi duzu? 🤩
Zain egon zarete, eta iritsi DA! eguna!
Egin klik! 🖱️🖥️⌨️
#59da #59egitaraua #daegitaraua
durangokoazoka.eus/eu/egitaraua -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
HISTORIA
👉 Berlingo Harresia @DaneliciousTM-ekin
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/rx1HPyvgkgk
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Berlingo_harresia -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
TV box, set-top box (STB) bezala ere ezaguna, telebista bat kanpoko Interneteko iturri seinale batekin konektatzen duen gailu bat da. eu.wikipedia.org/wiki/TV_box
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Impeachment zuzenbide anglosaxoiaren figura da, zeinaren bidez goi kargudun publiko bat auzipetu daitekeen. Parlamentuak onartu behar du auzipetze hori eta gero akusatuaren epaiaz arduratu. eu.wikipedia.org/wiki/Impeachment
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1895ean Ramón Arcaya Íñiguiz eskultorea jaio zen Iruñean. eu.wikipedia.org/wiki/Ramón_Arcaya
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1981ean Falcon Crest telesaila estreinatu zen AEBtako CBS telebista katean. AEBtan baino Europan askoz ere arrakasta handiagoa izan zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Falcon_Crest
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mikroekonomian, Cobb-Douglas funtzioak ekoizpen-faktoreak (aldagai aske moduan) eta ekoizpena (menpeko aldagai moduan) lotzen dituzten funtzio mota bat da, funtzio potentzialean oinarriturik. eu.wikipedia.org/wiki/Cobb-Douglas_funtzioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Astrogeologia, exogeologia edo geologia planetario ere deitua, izarren inguruan orbitatzen duten astroen geologia aztertzen duen zientziaren adarra da. Aztertzen dituen objektuen artean daude, besteak beste, planetak, ilargiak, asteroideak, kometak... eu.wikipedia.org/wiki/Astrogeologia
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
Atzo #digitalizarte n saritu gintuzten, Madrilen.
Mila esker @2b -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Joxe Landa erretiratu da, baina eguraldia eta klimari buruz EHUko Informatikako bi ikaslek egindako lana aurkeztu nahi dizuegu. #ieb2024 jardunaldian aurkeztu zuten Paula Ontavillak eta Xabier Irastorzak, eta hemen duzue bideoa: youtu.be/2NHanThD4ZM?t=4280
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Annobonera Annobon uharteko hizkuntza da, berez portugesezko kreolera dena. Portugaldarrek uhartea aurkitu zutenean, ez zuen biztanlerik. Angola eta Sao Tome eta Principetik esklaboak ekarri eta forro kreolera sortu zuten. eu.wikipedia.org/wiki/Annobonera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mahuka harroa mahuka oso lasaia eta zabala da sorbaldatik ukondoraino, eta estua ukondotik eskumuturreraino. Oihala tolestuz eta mahukari barruko geruza zurrun batekin eutsiz lortzen da goiko aldearen forma. eu.wikipedia.org/wiki/Mahuka_harro
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ufazuloa ur-bazterreko egitura geologiko bat da urpeko haitzulo bat bazterrarekin lotzen duena. Urpeko haitzuloko harrien higadurak goranzko eta lehorreranzko bidean hartu ondoren, labarraren edo bazterraren gainazalean zuloa irekitzen denean gertatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Ufazulo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1894an Jesus Ioldi Bereau nafar kimikari eta politikaria jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Jesus_Ioldi_Bereau
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#euskarareneguna da, eta @ikusgela ere ospatu nahi dugu. Aurten 72 bideo berri igo ditugu, 66.000 ikustalditik gora izan ditugu YouTuben, eta Rikardo Arregi Komunikazio Saria jaso dugu. Ah! Eta gaur beste sari bat jasoko dugu Madrilen!
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gure proiektu txikia, @txikipedia, bizirik dago eta aurrera doa. Dagoeneko 7.5000 artikuluen muga gainditu dugu, eta egunero 2.500 bisita baino gehiago ditu. Gainera, artikuluen gehiengoa ikasleek idatzi dituzte!
Hemen duzu nola: eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipedian 22.366 emakume ditugu jada, iaz baino %30 gehiago. 25. hizkuntza gara emakume biografia kopuruaren arabera, eta ehunekorik handiena duena lehen 30 hizkuntzen artean.
Parte hartu nahi? eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:30.000_emakume
#euskarareneguna -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskara da 33. hizkuntza Wikipediako artikulu kopuruaren arabera, 14. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan eta 17. 10.000 artikuluen zerrendan. Bai, gorenean gaude, italiera edo alemana bezalako hizkuntzekin lehian. #euskarareneguna
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
EUSKAL KULTURA
👉 Euskara batua
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/P4_8l6qZNM4
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Euskara_batua -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
#euskarareneguna guztiok egiten dugu, baita euskarazko Wikipedia ere. Batez beste, 203 wikilari izan ditugu hilero, artikuluak sortzen, zuzentzen, hobetzen. Historiako hirugarren urterik onena izan da. Baina zu falta zara! eu.wikipedia.org/wiki/Azala
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 32 milioi bisitatik gora izan ditu urtebetean. Asko ematen du, baina iaz baino gutxiago dira. Zure gailua euskaraz al duzu konfiguratuta? Bisita ezazu lehenhitza.eus!
#euskarareneguna -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur #euskarareneguna da, eta guk euskararen alde egon baino, euskararen alde egin duguna aipatu nahi dizuegu. Prest?
Aurten 24.282 artikulu berri sortu ditugu, eta 200 hitz baino gehiago ditugu artikuluko. Aurten idatzitakoak Lur Entziklopediaren 35 liburu hartuko lituzke. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1988an Arrasate Press euskarazko herri aldizkaria sortu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Arrasate_Press
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Garai klasikoaren eta erromatarren arkitekturan, akroterak apaingarriak dituzten zokaloak dira, edota frontoiaren muturrean jarritako apaingarriak. eu.wikipedia.org/wiki/Akrotera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Rutherforden sakabanatzea fenomeno fisiko bat da, Ernest Rutherfordek 1911an azaldutakoa urre xafla saiakuntza burutu ondoren hauteman zena. eu.wikipedia.org/wiki/Rutherforden_sakabanatzea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Rift Haran Handia plaka tektonikoen mugimendu eta banaketa motel eta konstantearen ondorioz, Afrika iparraldetik hegoaldera doan 4.830 kilometroko Rift kontinental izeneko haustura geologiko handia da. eu.wikipedia.org/wiki/Rift_Haran_Handia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Cinecittà1937ko apirilaren 28an inauguratutako zinema estudio italiar ezaguna da. Faxistek eraiki zuten Italiako zinema bultzatzeko. 1950eko hamarkadan bere urrezko aroa bizi zen, noiz Erromak "Tiber ertzeko Hollywood" ezizena hartu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Cinecittà
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fototropismoa landareek argi-estimuluen aurrean duten erantzuna da. Fototropismo positiboak landarea argi-iturrirantz hazteari egiten dio erreferentzia; fototropismo negatiboak, berriz, landarea argi-iturriaren kontrako norabidean haztea dakar. eu.wikipedia.org/wiki/Fototropismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Vilgot Sjöman suediar zinema-zuzendaria eta aktorea jaio zen. Analisi psikologikoa, emakumearen bakardadea eta sexualitatearen gaiak askatasun-mota guztietara iristeko bide gisa erabili zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Vilgot_Sjöman
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1913an Buenos Airesko metroa martxan jarri zen, Hego Hemisferioko eta Latinoamerikako lurpeko lehen trenbide-sistema bihurtuz. eu.wikipedia.org/wiki/Buenos_Airesko_metroa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
In dubio pro actione printzipioa administrazio-zuzenbidearen printzipio bat da, eta lege edo arau bat interpretatzerakoan zalantzarik izanez gero, administrazioak edo epaileak ekintzaren alde, administratuaren alde, jokatu behar duela esan nahi du. eu.wikipedia.org/wiki/In_dubio_pro_actione
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hipersentikortasuna antigeno baten aurkako immunitate-erantzun desegokia edo gehiegizkoa da, eta norberaren ehunei eragiten die kalte. Ez da antigenoarekin lehenengo kontaktuan agertzen, ondorengo harremanetan baizik, sentsibilizazio aldiaren ostean. eu.wikipedia.org/wiki/Hipersentikortasun
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Azaroan wikilariek 827.145 hitz gehitu dizkiote euskarazko Wikipediari, hau da, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren tamainako hiru liburuki baino gehiago. Dagoeneko 343. liburukia ari gara idazten!
eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Wikipediaren_tamaina -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Futboleko baloia edo pilota, larruzko (edo antzeko material bareko) pilota da, eta futbolean jokatzeko erabiltzen da. Arauz, 68 eta 70 cm arteko perimetroa du, bere masa 410-450 g-koa da eta bere puzte-presioa 0,6 eta 1,1 atmosferakoa. eu.wikipedia.org/wiki/Futboleko_baloi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Dunnet Head Eskoziako iparraldeko muturrean dagoen lurmutur bat da. Erresuma Batuko lur lehorreko punturik iparraldekoena da. eu.wikipedia.org/wiki/Dunnet_Head
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Juan Zavala y de la Puentek 1874ko otsailaren 26an hartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluko presidentetza. Bere gobernuaren ezaugarri nagusia Espainiako Lehen Errepublikaren krisiaren erdian ordena eta egonkortasuna mantentzen saiatzea izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Zavala_y_de_la_Puenteren_lehen…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 120 urte Telesforo Monzón jaio zen. II. Errepublika garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, buruzagi jelkide gisa. Gerra Zibilaren ondoren erbestera ihes egin behar izan zuen; itzulitakoan Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen eu.wikipedia.org/wiki/Telesforo_Monzón
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1930ean Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdia sortu zen, San Andresko Manifestuaren bidez. eu.wikipedia.org/wiki/San_Andresko_Manifestua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bogiea edo bojea bi gurpil-bikotek osatzen dute, bata bestetik hurbil dauden bi ardatzetan muntatuta, paraleloak eta solidarioak euren artean, eta erreien gainean zirkulatzeko erabiltzen dira luzera handiko ibilgailuen bi muturretan. eu.wikipedia.org/wiki/Bogie
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mi camino es amarte Nicandro Díaz Gonzálezek TelevisaUnivisionerako ekoitzitako telenobela mexikar bat da eta 2016ko Txileko «El camionero» telenobelan oinarrituta dago. eu.wikipedia.org/wiki/Mi_camino_es_amarte
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Abu Simbel Ramses II.a faraoiak eraikitzea agindutako harkaitzean zulatutako bi tenpluk osatzen duten multzoa da. Abu Simbelgo tenplu nagusia, Egipto guztiko hobekien kontserbatua dagoenetako bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Abu_Simbel
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ados Teatroa 1994an sorturiko euskal antzerki talde bat da Astigarragan egoitza duena. Garbi Losada da antzerki zuzendaria. eu.wikipedia.org/wiki/Ados_Teatroa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Rutherfordioa elementu kimiko sintetiko bat da, Rf ikurra eta 104 zenbaki atomikoa dituena. Izen hori Ernest Rutherfod zientzialariaren omenez jarri zioten. eu.wikipedia.org/wiki/Rutherfordio
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Mikel Urdangarin Abasolo musikariak 53 urte betetzen ditu. Bertsolaritzan hasita, musikaren bidea hartu zuen geroago, gitarra eta ahotsaz baliatuta. Estilo intimistakoa, beste esparru batzuk ere jorratu ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Urdangarin
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1947an, Nazio Batuen Erakundean (NBE) Estatu judua eta Estatu palestinarra onartu ziren, 181 Ebazpenaren bidez. Honen ondorioz, egun honetan Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Palestinako_Herriarekiko_Elkartasun…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Smala Iparraldeko Afrikan, tribu bat ezartzen den kanpadenda talde bat da, hau da, tribu-buruzagi bat buru duen klan bat, bere familia zabal osoa, soldaduak, zerbitzariak... artaldeaz eta beste ondasun batzuez gain. eu.wikipedia.org/wiki/Smala
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tinto de verano espainiar jatorriko edari alkoholdun eta freskagarria da, ardoa eta gaseosa nahastuz prestatzen dena. XX. mendearen erdialdean sortua, mendearen amaieran zenbait konpainiak ontziratu zuten. eu.wikipedia.org/wiki/Tinto_de_verano
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bizkai Berria Filipinetako probintzia da, Luzongo uhartearen erdialdean kokatuta dagoena. Ia 3.975 km2-ko azalera dauka, eta Bayombong da hiriburua. eu.wikipedia.org/wiki/Bizkai_Berria_(Filipinak)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bizikletaren urkila aurreko gurpilari eusten dion bizikletaren zatia da. Direkzio-hodiak eta aurreko gurpileko abatza eusten duten beso batzuek osatzen dute bizikletaren urkila. eu.wikipedia.org/wiki/Urkila_(bizikleta)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lau Izugarriak Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi taldea da. 1961ean Stan Lee eta Jack Kirby komikigileek sortu zituzten. Lehenbiziko aldiz 1961eko azaroko The Fantastic Four #1 komikian agertu ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Lau_Izugarriak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1832an Louisa May Alcott estatubatuar eleberrigile, ipuin idazle eta poeta jaio zen. Besteak beste, Little Women eleberri ezaguna idatzi zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Louisa_May_Alcott
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1814an The Times of London lurrun-inprimategi batean ekoiztutako lehen egunkaria bihurtu zen. eu.wikipedia.org/wiki/The_Times
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Guy's Hospital, Ingalaterrako Londres hirian dagoen ospitale etxe orratz bat da. Guztira 143 metro eta 34 solairu dauzka eta 1974an amaitu zuten eraikitzen. Eraiki zen momentuan munduko eraikin ospitalario altuena zen. eu.wikipedia.org/wiki/Guy's_Hospital
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Franck eta Hertz-en esperimentua atomoen portaera kuantikoa erakutsi zuen lehen neurketa esperimental elektrikoa izan zen. 1914ko apirilaren 24an aurkeztu zen Alemaniako Fisika Elkartean, James Franck eta Gustav Hertz-ek argitaratutako artikuluan. eu.wikipedia.org/wiki/Franck-Hertz_esperimentua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 448.000 artikuluen muga gainditu du.
Artikulua Agnes Kalibata izan da, ruandar nekazaritza-zientzialaria eta politikaria.
eu.wikipedia.org/wiki/Agnes_Kalibata -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Totemismo totema gurtzen duen leinuaren edo taldearen dotrina da. Totemak taldearen kontzientzia adierazten du, taldeko kideen jokaera arautzen du eta taldearen lotura segurtatzen du. eu.wikipedia.org/wiki/Totemismo
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Iñigo Aritza ikas
@InigoAritzaIkas
DBH2ko ikasleek gaur Euskal Wikilarien elkartetik proposatutako 'Nik, zuk, guk...250 bai?" erronkan lehenengo urratsak eman dituzte.
Proiektuaren xedea ikasleek euskarak sarean bizi duen egoera ezagutzea eta Txikipedian zehazki euskarazko artikuluen presentzia areagotzea da. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Marvel's Agents of S.H.I.E.L.D. estatubatuar telesaila da, Jed Whedonek eta Maurissa Tancharoenek American Broadcasting Companyrentzat sortua. eu.wikipedia.org/wiki/Agents_of_S.H.I.E.L.D.
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Badalab
@badalab_eus
Zorionak @demonocrazy eta zorionak @ikusgela eta @euwikipedia !!!
Plazer bat da zuekin sareko euskarazko eduki libreak sortzea. Jarrai dezagun parean ditugun erronka digitalei eusten!
@RAKS_sariaThis media couldn't be displayed. See it on the original post. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Itun Antartikoa Antartikaren statusa finkatzen duen ituna da. 1959ko abenduaren 1ean Washingtonen sinatu zen eta 1961eko ekainaren 23an indarrean jarri zen. eu.wikipedia.org/wiki/Itun_Antartikoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 37 urte betetzen ditu Karen Sheila Gillan eskoziar antzezleak. Doctor Who telesailean Amy Pond bidaia-lagunaren papera betetzerakoan egin zen ezagun eta ordutik hainbat filmetan aritu izan da lanean. eu.wikipedia.org/wiki/Karen_Gillan
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
EUSKAL KULTURA
👉 Euskal arte plastikoa
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/p4Mjw629shY
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_artea -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ander Bolibar
@demonocrazy
🙌
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Lander Arretxea
@larretxea
2019an abiatutako ikerketa txiki batetik, ia 5 urte beranduago @RAKS_saria jasotzera. Jende asko eta askoren lanari esker. Zorionak denoi!
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Izugarri pozik gaude Rikardo Arregi Komunikazio saria jaso berri duelako @ikusgela proiektuak. Elkarlan zoragarriaren fruitu diren bideo libre hauek bide luzea izan dezatela! Eskerrik asko @RAKS_saria eta zorionak gainontzeko nominatuei ere!
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Hiru Damatxo
@hirudamatxo
Txanpaina irekitzea tokatu da. Zorionak @ikusgela osatzen duten den-denei. Jende mordoaren lana eta determknazioa dago sari honen atzean. Segi dezagun elkarlan sare hori zabaldu eta elikatzen!
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Izugarri pozik gaude Rikardo Arregi Komunikazio saria jaso berri duelako @ikusgela proiektuak. Elkarlan zoragarriaren fruitu diren bideo libre hauek bide luzea izan dezatela! Eskerrik asko @RAKS_saria eta zorionak gainontzeko nominatuei ere!
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1896an Richard Straussen Horrela mintzatu zen Zarathustra olerki sinfonikoa estreinatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Horrela_hitz_egin_zuen_Zarathustrak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Izugarri pozik gaude Rikardo Arregi Komunikazio saria jaso berri duelako @ikusgela proiektuak. Elkarlan zoragarriaren fruitu diren bideo libre hauek bide luzea izan dezatela! Eskerrik asko @RAKS_saria eta zorionak gainontzeko nominatuei ere!
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Berogailua etxe, gela edo barrunbe bat berotzeko erabiltzen den aparatua da. Hainbat berogailu mota daude, hala nola elektrikoak, gasezkoak, orubekoak, gasolinazkoak, egurrezkoak edo ikatzezkoak. eu.wikipedia.org/wiki/Berogailu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Barne-bakea, buruz edo espiritualki lasaitasunean egoteaz ari da, norberak antsietatearen edo desoreka emozionalaren aurrean indartsu irauteko adinako ezagutza eta ulermenarekin.eu.wikipedia.org/wiki/Barne-bake
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Arau sozial batek gizarte edo talde bateko jokabide erregelak islatzen ditu, batez ere egiteko moduetan. Arau sozialek ekintza sozialaren eremua definitzen dute eta gizabanakoak egin dezakeena eta egin ez dezakeena zehazten dute. eu.wikipedia.org/wiki/Arau_sozial
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Amerikar gaua delakoa zinemagintzan egun argitan filmatutako eszenak gau giroko eszenak bailiran simulatzeko teknika bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Amerikar_gau
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Echeveria Crassulaceae familiako genero polifiletikoa da. 393 espezie inguru ditu. Naturan Estatu Batuetako hego-mendebaldean, Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako iparraldean hazten dira, eskualde idor, erdi idor eta epeletan zehar. eu.wikipedia.org/wiki/Echeveria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Elise Hall estatubatuar saxofoi-jotzaile ‘klasikoa" hil zen. Kontzertuen sustatzailea, eta saxofoi eta orkestrarako obra kontzertistikoen (eta kontzertanteen) sustatzailea. eu.wikipedia.org/wiki/Elise_Hall
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1917an The Manchester Guardianek Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko 1916ko Sykes-Picot hitzarmen sekretua argitaratu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Sykes-Picot_Hitzarmena
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Eee PC ordenagailua eramangarri txiki bat da, Asus etxeak egina; 'azpi-eramangarri' edo netbook ere deitu den horietarikoa. Taiwango Taipei hiriburuan erakutsi zuten lehen aldiz, 2007ko ekainaren 5ean, Computex azokan. eu.wikipedia.org/wiki/Asus_Eee_PC
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zaldi Buru nebulosa Lurretik 1500 argi-urteko distantziara, Orionen gerrikoaren ezker muturraren hegoaldean dagoen gas laino hotz eta ilun bat da. Oriongo Laino Molekularren Konplexuaren zati da eta 3,5 argi-urteko zabalera du. eu.wikipedia.org/wiki/Zaldi_Buru_nebulosa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Halfpenny Yellow Maltako Kolonian argitaratutako lehenengo posta-zigilua izan zen. Viktoria Erresuma Batukoa agertzen da irudian, eta soilik posta lokalerako baliogarria zen. 1860ko abenduaren 1ean argitaratu zen lehenengoz. eu.wikipedia.org/wiki/Halfpenny_Yellow
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Central Auditorium edo Hai Alai Auditorium Txinako Shanghai hiriko Jai alai pilotalekua izan zen. Hai Alai izendapena erabili zen Jai Alairen euskal ahoskera ingeles grafiara eta Txinako transliterazioetara egokitzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Shanghaiko_pilotalekua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Krater aintzira eraketa geologiko bat da, oinarrian, sumendi baten galdaran eratutako aintzira bat edo maar bat. Kraterrak euritik jasotzen duen ura lurruntzen edo iragazten dena baino gehiago denean eratzen da krater aintzira. eu.wikipedia.org/wiki/Krater_aintzira
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Aitzpea Goenaga Mendiola aktore, zinema-zuzendari eta idazleak 65 urte betetzen ditu. Antzerki-, zinema- eta telebista-munduan ibilbide luzea egin du, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere. eu.wikipedia.org/wiki/Aizpea_Goenaga
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1975an Hego Amerikako hainbat herrialdek sekretupean Kondor Plana sinatu zuten estatu terrorismoaren bidez edozein matxinada ezkertiar zapaltzeko, AEBek bultzatu eta finantzatuta. eu.wikipedia.org/wiki/Kondor_operazioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
ETA Txekiako enpresa eta marka bat da. Konpainia formalki 1943an sortu zen Hlinsken, non 2011ra arte egon zen egoitza, baina marka zaharragoa da izatez. Etxeko etxetresna elektrikoen ekoizpena, salmenta eta konponketa egiten du. eu.wikipedia.org/wiki/ETA_(etxetresna_elektrikoak)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Papobabirusak Papovaviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Tamaina txikia dute (50 nm) eta gizakiarengan tumoreak sor ditzakete. eu.wikipedia.org/wiki/Papobabirus
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Exegesia testu erlijioso baten (Itun Zaharra, Itun Berria, Koran, Talmud, Midrash) interpretazio eta azterketa-lan sakona da. Exegeta lan hori egiten duena da. eu.wikipedia.org/wiki/Exegesi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kaunakesa artilezko jantzia zen, antzinako Mesopotamia eta Persian erabiltzen zena. Gizonek gona itxurakoa jantzi ohi zuten, eta emakumeek longain itxurakoa. eu.wikipedia.org/wiki/Kaunakes
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
"San Juan de Puerto Ricoren berreskurapena Juan de Haro gobernadorearen eskutik" Eugenio Cajés margolariak 1634 eta 1635 urteen artean egindako margolana da, Pradoko Museoan dagoena, Madrilen. eu.wikipedia.org/wiki/San_Juan_de_Puerto_Ricoren_berresku…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1895ean Adrienne Bolland frantziar hegazkinlari ezaguna jaio zen. Besteak beste, Andeetako mendikatea hegazkin bat pilotatzen zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Adrienne_Bolland
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1859an lehenengoz argitaratu zen Charles Darwin zientzialariak idatzitako Espezieen jatorria liburua. eu.wikipedia.org/wiki/Espezieen_jatorriaz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Filosofiaren historiak historian zehar filosofoek aztertu dituzten ideia, kontzeptu eta teoria filosofikoen garapena azaltzen du, beraien arteko loturak nabarmenduz eta garaian garaiko inguruabar historikoek horietan izan duten eragina ikertuz. eu.wikipedia.org/wiki/Filosofiaren_historia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fermaten printzipioa optika geometrikoaren hastapen orokorra da. Pierre de Fermatek adierazi zuen 1662an, eta honela dio: puntu batetik beste batera aldatzeko, argiak denbora laburreneko bidea egiten du. eu.wikipedia.org/wiki/Fermaten_printzipioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Caquetá, Brasilen Japurá deitua, Hego Amerikako ibaia da, Amazonasen adarra. Kolonbiako mendigunean du iturburua, Apaporis ibaiaren urak jaso ondoren, Brasilen barneratzen da. Amazonas ibaira isurtzen da, ezkerraldetik, uharteak eta aintzirak eratuz. eu.wikipedia.org/wiki/Caquetá_(ibaia)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bektore-aljebran, biderketa eskalarra bi bektoreren arteko eragiketa mota bat da, emaitza moduan eskalar bat ematen duena. eu.wikipedia.org/wiki/Biderketa_eskalar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri distopiko bat da. Aurkezten duen munduan, liburuen irakurketa debekatuta dago eta pentsamendu kritikoa, ezabatua. 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da eu.wikipedia.org/wiki/Fahrenheit_451
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1911ean Jon Oñatibia Audela idazle eta txistularia jaio zen Oiartzunen. Besteak beste, Argiako zuzendari izan zen 1946-1958 bitartean eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Oñatibia_Audela
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1982an Euskadi Irratiak lehen emisioa egin zuen Donostiako Andia kaleko egoitzatik. eu.wikipedia.org/wiki/Euskadi_Irratia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Errusiako Federazioko Gobernua gehienetan Errusiako Gobernu Federala deitua, Errusian botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Errusiako_Federazioko_Gobernua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Obsesio borondatearen kontra nagusitzen den burutapena edo irudia da, gogotik kendu ezin dena. Ideia finko batek eragindako asaldura animikoa da, gogamenari gogor erasotzen diona. Obsesioak adierazpen-alderdi ugari ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Obsesio
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Khmerrak hego-ekialdeko Asiako etniako kideak dira. Kanbodiako herritar gehiengoa (%90a) osatzen dute eta inguruko herrialdetan ere- Thailandian, Mekongeko deltan eta Vietnamen- bizi dira. Diaspora handia ere badago, Ipar Amerikan, Frantzian eta Australian eu.wikipedia.org/wiki/Khmer
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
D'Artacán y los tres mosqueperros Alexandre Dumas frantziar idazlearen Hiru mosketariak eleberrian oinarritutako japoniar-espainiar marrazki bizidun telesaila da. Pertsonaiak animalien bidez irudikatuak daude, nagusiki txakurrak, hortik telesailaren izena. eu.wikipedia.org/wiki/D'Artacán_y_los_tres_mosqueperros
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Atlantogenata proposaturiko ugaztun klado bat da. Xenarthra, Afrotheria eta Meridiungulata goiordenak biltzen ditu. Klado hau Afrika eta Hego Amerikan sortu zen, ziurrenik Kretazeoan. eu.wikipedia.org/wiki/Atlantogenata
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1898an Rachel Fuller Brown estatubatuar kimikaria jaio zen. Gizakiengan onddoek eragindako gaixotasunaren kontrako lehen antibiotikoaren garatzailea izan zen, bere bazkide Elizabeth Lee Hazen-ekin batera. eu.wikipedia.org/wiki/Rachel_Fuller_Brown
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 2015ean Oskorri folk taldeak 43 urteren ostean Arriaga antzokian bere azken agur kontzertua eskaini zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Oskorri
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fairchild C-123 Provider Chase Aircraft Companyk diseinaturiko eta Fairchild Aircraft hegazkingintza enpresak ekoitzitako garraio militarreko aireontzia da. eu.wikipedia.org/wiki/Fairchild_C-123_Provider
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sagitta zeruko ipar hemisferioko konstelazio bat da. II. mendean Klaudio Ptolomeok sailkatutako 48 konstelazioetako bat da. Ez da handiagoa den Sagittarius konstelazioarekin nahastu behar. eu.wikipedia.org/wiki/Sagitta_(konstelazioa)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Egunotan Antiguako Luberriko ikasleekin #wikiwomen proiektuaren azken bidaia egin dugu. Hiru urtez, Irlanda eta Frisiako ikasle eta hizkuntza txikien aldeko langileekin lanean aritu gara, Wikipediara emakumean biografiak ekartzeko jarduerak diseinatzeko. #erasmus
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kazetaritza horia sentsazionalismo joera duen prentsa mota da. Prentsa honetan bereziki elementu morbosoak lantzen dira: izenburu handiz jartzen dira hondamendiak, istripuak, hilketak, mota guztietako krimenak, sexu arazoak, adulterioak, eskandaluak.. eu.wikipedia.org/wiki/Kazetaritza_hori
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
A.I. Artificial Intelligence 2001eko Steven Spielbergen zientzia-fikziozko filma bat da. Brian Aldiss idazlearen "Super-Toys Last All Summer Long" eleberrian oinarritua dago, Pinotxoren abenturak eleberriaren hainbat elementu ere badituelarik. eu.wikipedia.org/wiki/A.I._Artificial_Intelligence
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Motetea Erdi Aroko eta Berpizkundeko musika polifoniko mota nagusia izan zen. Zaila da definizio zehatz eta bakarra ematea, baina korurako idatzitzako musika lana da, musika tresnaz lagundu gabea eta latineko testu sakratuetan oinarritua. eu.wikipedia.org/wiki/Motete
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Marjane Satrapi frantsesezko komikigile irandarrak 55 urte betetzen ditu. Haren lanik ezagunenak "Persepolis" izenburuko sortakoak dira, Iran autobiografia gisan deskribatzen dutenak. eu.wikipedia.org/wiki/Marjane_Satrapi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1676an Ole Rømer astronomo daniarrak argiaren abiaduraren lehen neurketa kuantitatiboak aurkeztu zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Ole_Rømer
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
ActivityPub sare sozial askotan erabiltzen den komunikazio protokolo ireki eta deszentralizatua da. pump.io haren ActivityPump protokoloan oinarrituta dago. eu.wikipedia.org/wiki/ActivityPub
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Cambozola krema hirukoitzeko gazta bat da, behi esnez egindakoa, leunki heldutako krema hirukoitzeko frantziar gaztaren eta gorgonzola italiarraren arteko konbinaketa bat dena. eu.wikipedia.org/wiki/Cambozola
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lakrea kolofonia, laka eta trementinaz egindako orea da, gorribiziz eta beste kolore mineral batzuez koloreztatua. Erraz urtzen da, fusio-tenperatura baxua duelako, eta argizariaren antzera urtuz eskutitzak, botilak eta kidekoak zigilatzeko erabiltzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Lakre
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
HISTORIA
👉 Iruñeko Erresuma @DaneliciousTM-ekin
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/-9WlwOQTw6A
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Iruñeko_Erresuma -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Saigongo exekuzioa 1968an Associated Presseko Eddie Adams fotokazetariak egin zuen argazki bat da. Vietnamgo Gerrako Tet erasoaldian hartu zen eta 1969ean Pulitzer Saria eskuratu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Saigongo_exekuzioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Balentzia elementu kimiko batek bere azken energia maila osatzeko hartu edo utzi behar duen elektroi kopurua da. Elektroi hauek lotura kimikoak osatzeko edo erreakzio kimikoak aurrera eramateko erabiliko ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Balentzia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Idoia Asurmendi García abeslari, pianista, gitarrista eta konpositore arabarrak 24 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Idoia_Asurmendi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1910ean Mexikoko Iraultza hasi zen. Francisco I. Madero buru zela Porfirio Díaz lehendakari autokrataren aurka egindako matxinadarekin hasi zen eta hamaika urtean, 900.000 bat pertsona hil zirela kalkulatu da. eu.wikipedia.org/wiki/Mexikoko_Iraultza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Greziar mitologian, Atenaren mozoloa jainkosari laguntzen dion hegaztia da. Atenaren mozoloa filosofiaren sinbolo gisa erabili izan da mendebaldeko kulturan. eu.wikipedia.org/wiki/Atenaren_mozoloa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Omentu nagusia enbrioiaren mesogastrio dortsaletik eratzen den lau orriko peritoneozko egitura da. Urdailaren makurdura nagusitik eta duodenoaren eremu proximaletik jaisten da, heste meharra eta heste lodiaren zeharkako kolona guztiz edo partzialki estaliz eu.wikipedia.org/wiki/Omentu_nagusi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
San Inazio Beisbol Elkartea Bilboko beisbol taldea da, Espainiako Beisbol Ligan dabilena. Pedro Aldaik 1956an San Inazio Kirol Elkartea sortu zuen, Bilboko San Ignazio auzoa ordezkatzeko. eu.wikipedia.org/wiki/San_Inazio_Beisbol_Elkartea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Patroklo Troiako gerrako heroia, Menezioren semea eta Akilesen laguna. Akilesek bere armak utzi zizkion Troiako gerran borrokatzeko; Patroklo Troiako harresietaraino iritsi zenean Hektorrek hil zuen eta Akilesen armak kendu zizkion. eu.wikipedia.org/wiki/Patroklo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lehenengo meza Kabilian (frantsesez: Première messe en Kabylie) Horace Vernet frantziar margolariaren olio-pintura da. Lausanako Arte Ederretako Museo Kantonalaren (MCBA) bidumakoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Lehenengo_meza_Kabilian
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako 46. presidenteak 82 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Joe_Biden
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1863an Abraham Lincoln Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Gettysburgeko hitzaldi ospetsua eman zuen. 271 hitz besterik ez ditu, baina oso garrantzitsua da herrialdearen historian. eu.wikipedia.org/wiki/Gettysburgeko_hitzaldia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Loja Zaharra Mutrikuko Alde Zaharrean dagoen eraikin bat da; portuaren lehen lerroan dago, Moilako dorretxearen alboan. Udalerriko eraikin adierazgarrienetakoa da, baita portuko nabarmenena ere. eu.wikipedia.org/wiki/Loja_Zaharra_(Mutriku)
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
FILOSOFIA
Miguel Unamuno ulertzeko gakoak
👉 Hezur-haragizko gizakia
👉 Hilezkortasun irrika
👉 Bizitzaren sentimendu tragikoaz
👉 Espainiaren problema
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: www.youtube.com/watch?v=Epnly550qzE
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Miguel_Unamuno -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaizki diseinatutako eta eraginkortasun gabeko kanpo argiztapenak, kanoi laser eta proiektoreen erabilpenak, eta argien itzaltzeko ordutegiaren erregulazio txarrak eragiten dute, orokorrean, argi kutsaduraren arazoa. eu.wikipedia.org/wiki/Argi_kutsadura
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tribisburu erromatarren garaiko aztarnategia da. Sollube mendiaren hegalean dago, Munarrinagusi izeneko bizkar batetik hurbil, Bizkaiko Bermeo eta Busturia udalerrietako lurretan. Bizkaian aurkitu den errausketa-nekropoli bakarra da. eu.wikipedia.org/wiki/Tribisburu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ingurutxoa bereziki Nafarroan eta Gipuzkoako ekialdean ospatzen den dantza folklorikoa da, soka-dantzarekin lotua. Bikote mistoek dantzatzen dute, zirkuluak osatuz erlojuaren aurkako norabidean. eu.wikipedia.org/wiki/Ingurutxo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Estricalla musika taldea da. Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute. eu.wikipedia.org/wiki/Estricalla
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Agnes Baltsa mezzosoprano greziarrak 80 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Agnes_Baltsa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1992an Spike Lee estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Denzel Washington aktoreak antzeztutako Malcolm X filma estreinatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Malcolm_X_(filma)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Epe finkoko gordailua finantza-eragiketa bat da. Eragiketa horretan, finantza-erakunde batek, eskudirutan edo espezietan diru-baliabide jakin batzuk mantentzearen truke, errentagarritasun finkoa edo aldakorra ematen du. eu.wikipedia.org/wiki/Epe_finkoko_gordailu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Galaktorrea edoskitzarotik kanpo titiburuetatik esnea jariatzeari deritzo. Prolaktina edo tiroideko hormonetan izandako gorabeheren ondorioz, sendagai, ebakuntza ginekologiko edo gaixotasun zenbaitengatik gerta daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Galaktorrea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erdiko bokal itxi biribildua bokal mota bat da, zenbait hizkuntzetan erabilia dena. Bere Nazioarteko Alfabeto Fonetiko ikurra /ʉ/ marratua da (marrarik gabeko /u/-k atzeko bokal itxi biribildua errepresentatzen du), eta dagokion X-SAMPA ikurra } da. eu.wikipedia.org/wiki/Erdiko_bokal_itxi_biribildu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Loom 1991. urtean LucasFilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen fantasiazko abentura grafiko bat izan zen. Brian Moriarty bideo-joko programatzaileak sortu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Loom
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gogoan izan mastodon.eus gunean ere bagaudela.
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sistema hexagonala kristalografian dagoen 7 sistema kristalinoetako bat da. Oinarri hexagonala duen prisma erregularren simetria bera dauka. eu.wikipedia.org/wiki/Kristal-sistema_hexagonal
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Jon Garaño zinemagileak 50 urte betetzen ditu. Bere lan ezagunenen artean daude, besteak beste, Loreak, Handia eta La trinchera infinita filmak. eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Garaño
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1869an Suezko kanala ireki zen. eu.wikipedia.org/wiki/Suezko_kanala
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Moroaren iturria Erromako Piazza Navonan dagoen eskultura ezaguna da. Horrela esaten zaion arren badirudi Neptunoren eskultura bat izan zitekeela, enparantzaren beste aldean dagoen iturriaren gisakoa. eu.wikipedia.org/wiki/Moroaren_iturria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ekologian, faktore biotikoak edo osagai biotikoak elkarri eragiten dioten izaki bizidunak dira, ekosistema bateko flora eta fauna. Beste era batera esanda, ekosistema bateko izaki bizidunen artean ezartzen diren harreman asexualak. eu.wikipedia.org/wiki/Faktore_biotiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gran Paradiso Italiako mendia da, Alpeetako mendikatean eta Aostako Harana eta Piemonte eskualdeen artean kokatua, Frantziako mugatik hurbil. eu.wikipedia.org/wiki/Gran_Paradiso
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Konbinatorian, Bellen zenbakiek multzo finituen partiketa posibleen kopurua adierazten dute. Bellen zenbakiak Bn sinboloz adierazten dira, non n zero edo handiagoa den zenbaki oso bat baita. eu.wikipedia.org/wiki/Bellen_zenbaki
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sistroa antzinako musika tresna bati ematen zaion izena da, uztai edo ferra formaduna, platertxo metalikoak zituena, hagatxo batzuetan sarturik, astinduz soinua ateratzen zutenak. eu.wikipedia.org/wiki/Sistro
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Eugène Louis Simon araknologo, entomologo eta botanikari frantsesa hil zen. Historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria da, 4000 espezie berritik gora deskribatu zituelarik. eu.wikipedia.org/wiki/Eugène_Simon
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1965ean jaurtia, Venera 3a, beste planeta bat ukitu zuen lehen zunda izan zen. Sobietar Batasunaren Venera Programaren barnean zegoen. eu.wikipedia.org/wiki/Venera_3
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
«Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik» Sokrates filosofoaren esaldia da. Esaldi honek bere metodoaren lehen pausua izan behar zuena irudikatzen du: ironia sokratikoa. Egiara heltzeko, gure ezjakintasuna onartzea izan behar da egin beharreko lehen gauza. eu.wikipedia.org/wiki/Ezer_ez_dakit,_ezer_ez_dakidala_baizik
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hiriko bero-uhartea (HBU) bere inguruak baino beroago dagoen hirigunea da. Arrazoi hauek eragiten dute: batez ere lurrazalaren eraldaketak hiri-garapena dela eta, eta hein batean energia erabiltzeagatik sortutako bero hondakinek. eu.wikipedia.org/wiki/Hiriko_bero-uhartea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hala Bedi Irratia batzar bidezko irrati libre bat da, 1983ko abuztuaren 4an Gasteizen sortua. Irratiaren xedea nagusia beste komunikabideetan lekurik ez duten edukiei eta igorleei espazioa ematea da. eu.wikipedia.org/wiki/Hala_Bedi
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Golde Axe Sega japoniar bideo-joko konpainiaren arkade joko bat da, Beat 'em up generokoa. 1989an argitaratu eta 1990eko hamarkadaren hasierako mundu mailako arkade bideo-joko arrakastatsuenetako bat bilakatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Golden_Axe
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gizona bere bakardadean Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 1993an argitaratutakoa Pamiela argitaletxearekin. eu.wikipedia.org/wiki/Gizona_bere_bakardadean
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1922an José Saramago idazle portugaldarra jaio zen. Literatura europarreko egilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Olerkiak, eleberriak, ipuinak, antzerkia eta saiakera landu zituen. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1998an. eu.wikipedia.org/wiki/José_Saramago
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1884an 1885eko otsailaren 26ra arte iraungo zuen Berlingo Konferentzia hasi zen. Bertan, Inperialismo Berriaren garaian Afrikako europar kolonizazioa eta merkataritza arautzen zituen Akta Orokor bat sinatu zuten.eu.wikipedia.org/wiki/Berlingo_Konferentzia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Germaniar zuzenbidea germaniar herriak eraendu zituen lege-sistema da. Hasiera batean, ez zeukaten lege-bilduma idatzirik, eta, beraz, ohiturazko zuzenbidea zen. eu.wikipedia.org/wiki/Germaniar_zuzenbide
-
Euskarazko Wikipedia reposted
HITZA Lea-Artibai eta Mutriku
@HITZAleamutriku
[ERREPORTAJEA] 🙌 Emakumeen presentzia sarean zabalduz 👇
— #wikiemakumeok #wikipedia @euwikipedia #leaibarra #bizkaia —
lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2024/11/15/emakumeen-pres… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Abdomeneko erraiak geruza desberdinez osaturik daude: mukosa geruza, mukosapeko geruza, giharrezkoa eta adbentizia, zeina abdomenaren kasuan peritoneoa izango den. Osaera hau digestio aparatu osoan zehar mantentzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Epiploi_txiki
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Karakateko erromatar kanpalekua, Karakateko tontorrean armada erromatarrak eraiki zuen kanpalekua da. 2016an Antxoka Martínez arkeologoak zuzendutako katen eta bestelako azterketen bidez aurkitu zuten, Elgoibar eta Soraluzeko Udalen laguntzarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Karakateko_erromatar_kanpalekua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Buruko oihala emakume askok erabili izan duten jantzi-osagarria da, burua, lepoa eta kokotsa estaltzen dituena. Oro har oihal zuri eta finez egina da, eta apaingarri bezala, hotzaren kontra, edo ilea ez zikintzeko erabil daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/Buruko_oihal
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erortzen ari den gizona Max Beckmann margolari alemaniarraren mihise gaineko olioa da. 1950ean egina, gaur egun Washingtongo Arte Galeria Nazionaleann dago. eu.wikipedia.org/wiki/Erortzen_ari_den_gizona
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gogoan izan mastodon.eus gunean ere bagaudela.
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1887an Indalecio Ojanguren Arrillaga argazkilari eta mendizale eibartarra jaio zen. Bereak dira oso ezagun egin diren argazki asko, hemen adibide batzuk. eu.wikipedia.org/wiki/Indalecio_Ojanguren
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 2003an 90377 Sedna aurkitu zuten. Eguzki-sistemako gorputz txiki bat da; zehazki, transneptunotar objektu bat. eu.wikipedia.org/wiki/(90377)_Sedna
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mexikoko bandera 1968ko irailaren 16an erabakitakoa da. Neurri bereko hiru zutabez osatuta dago: berdea, zuria eta gorria. Banderaren erdian Mexikoko armarria dauka. eu.wikipedia.org/wiki/Mexikoko_bandera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Takotsubo miokardiopatia miokardioaren bat-bateko ahultzea gertatzen den miokardiopatia ez iskemiko mota bat da. Estres emozionalak sortu dezake; erlazio sentimental baten amaiera edo lagun baten heriotzak sor dezakeen sindromea da. eu.wikipedia.org/wiki/Takotsubo_miokardiopatia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Guarania Hego Amerikako etnia indigena bat da. Gaur egun, guaraniak bizi dira nagusiki Brasilen eta Paraguain, baina baita Bolivian, Argentinan eta Uruguain ere. eu.wikipedia.org/wiki/Guarani_(etnia)
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ERRONKA DIGITALAK
👉 Zerk mugatzen du euskara sarean?
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/2aAtmEJZLoM
▶️ Wikipedia: w.wiki/BxVG
Ikusgela 🤝 @badalab_eus -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Argass erromatar garaiko Akitanian jainko edo jainkosa baten izena da. Galiénen Garona Garaian azaltzen da berari eskainitako inskripzioa. Ez dugu jainko horren ezaugarririk ezagutzen. eu.wikipedia.org/wiki/Argass
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Ane Lardi wikilariak @nahiaquinco
ekarri du Euskarazko @euwikipedia|ra
Nahia Quincoces Altuna (Mendexa, 1983) mendiko eskiatzailea da. Kirol honetan, mundu mailan hainbat probatan lehenengo postuak lortu ditu.
eu.wikipedia.org/wiki/Nahia_Quincoces_Altuna -
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Mamen ondarrutar wikilariak Andrabanda ekarri du Mamen ondarrutar wikilariak Andrabanda ekarri du @euwikipedia|ra
Andrabanda Ondarroako batukada talde feminista da, perkusioaren eta ahotsaren bitartez emakumeak bistaratzea helburu duena.
eu.wikipedia.org/wiki/Andrabanda -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Grosse Koalition bat koalizio-gobernu bat da, alderdi anitzeko parlamentu-sistema batean garatzen dena, zeinean bi alderdi politiko nagusiek, premiaz edo interes koiunturalengatik, bat egiten duten gobernu-koalizio bat eratzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Grosse_Koalition
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1840an Claude Monet margolari inpresionista frantziarra jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Claude_Monet
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1985ean Kolonbiako Nevado del Ruiz sumendiak laba egotzi eta izozgune bat urtu zuen, luizi bat sortuz eta Armero herria estaliz. 23.000 hildako utzi zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Nevado_del_Ruiz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Multics (Multiplexed Information and Computing Service ingelesezko espresioaren laburdura) denbora banatuko lehen sistema eragileetako bat izan zen, eta eragin handia izan zuen ondorengo sistema eragileen garapenean. eu.wikipedia.org/wiki/Multics
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Europa Jupiterren satelite bat da, berengandik 670.900 km-ra kokatua. Beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri, Ilargiak Lurrari bezala. Eguzki-sistemako 6. satelite handiena da. eu.wikipedia.org/wiki/Europa_(satelitea)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Peso ley argentinarra Argentinako Errepublikan 1970etik 1983ra zirkulazioan egon zen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea ARL zen eta bere sinboloa $Ley[1], peso eta dolar izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. eu.wikipedia.org/wiki/Peso_ley_argentinar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Scattergories mahai-joko bat da, Parker Brothers konpainiak 1988an argitaratua. Kategoriak jolasean oinarrituta dagoela ematen du. eu.wikipedia.org/wiki/Scattergories
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hematoxilina gai solido hori azukreduna da. Disoluzioan dauden hidroxidoei kolore urdina ematen die eta azidoei horia. eu.wikipedia.org/wiki/Hematoxilina
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 110 urte Julio Caro Baroja antropologo, historialari eta hizkuntzalaria jaio zen. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. eu.wikipedia.org/wiki/Julio_Caro_Baroja
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1912an Robert Scott eta bere gizonen gorpu izoztuak aurkitu zituzten Ross izotz hesian Antartikan. eu.wikipedia.org/wiki/Robert_Falcon_Scott
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Delta hegala motorrik gabeko hegaldiak planeatuz egiteko diseinatua dagoen aireontzi bat da. Aireratze eta lurrartzea abiadura txikian egiten direnez, oinez egin litezke. Oihal eta hagez osatutako egitura zurruna du. eu.wikipedia.org/wiki/Delta_hegal
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Vatikanoko gastronomia zehaztea oso zaila da, Vaticano estatu txiki bat delako. Bertan jatetxe bakarra dago eta eskaintzen den janaria Italiako gastronomiaren oso antzekoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Vatikanoko_gastronomia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Scuderia Ferrari Ferrari automobilgintza enpresaren lasterketa taldea da. Besteak beste, 1 Formulako lasterketetan dihardu. Enzo Ferrari izan zen haren sortzailea. eu.wikipedia.org/wiki/Scuderia_Ferrari
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Muhteşem Yüzyıl (euskaraz: «mende bikaina») Turkiako telenobela historikoa da, Tims Productions enpresak ekoitzia. eu.wikipedia.org/wiki/Muhteşem_Yüzyıl
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Devoniarra Paleozoikoko laugarren garaia da. Bere hedapena gutxi gorabehera orain dela 416 Ma eta 359 Ma artean hedatzen da. Ingalaterrako Devon hiritik hartzen du izena, bertakoak baitira garai honetatik ikertutako lehenengo harriak. eu.wikipedia.org/wiki/Devoniar
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1866an Sun Yat-Sen mediku, politikari, militar, estatu-politikari, filosofo eta ideologo txinatarra jaio zen. Txinako Errepublikako lehen presidentea eta Kuomintangen sortzailea izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Sun_Yat-sen
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1995ean Bilboko metroa inauguratu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Bilboko_metroa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Finantza-merkatua finantza alorreko aktiboak trukatzeko eta prezioak zehazteko gunea da. Oro har, edozein ondasun eta produkturen merkatu kontsidera daiteke finantza-merkatu, betiere eroslearen helburua berehalako kontsumoa ez den bitartean. eu.wikipedia.org/wiki/Finantza_merkatu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Necker-en kuboa ilusio optiko bat da, Louis Albert Necker suitzar kristalografoak 1832an lehen aldiz argitaratu zuena. Erreferentzia-marko soil bat da, kubo baten bi dimentsioko marrazkia. eu.wikipedia.org/wiki/Necker_kubo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Tainera Karibeko taíno herriak hitz egiten zuen hizkuntza zen, arawak familiakoa. Espainiar kolonizazioaren garaian, Karibeko hizkuntza nagusia zen. eu.wikipedia.org/wiki/Tainera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gari-alearen parabola Jesus Nazaretekoak Joanen ebanjelioan aipatzen duen alegoria bat da, piztuera eta sakrifizioari buruz. eu.wikipedia.org/wiki/Gari-alearen_parabola
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Belardi-ezkoa (Cuphophyllus pratensis) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da. Belardietan bizi den onddo jangarria da, uda amaieratik negua hasi arte, banaketa zabalekoa, baina ez da inon ugaria. eu.wikipedia.org/wiki/Belardi-ezko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Anabel Alonso Gómez telebistako aurkezle, umorista eta aktore bizkaitarrak 60 urte betetzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Anabel_Alonso
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1959an Bilboko Iralabarriko ikastola klandestinoa itxiarazi zuen poliziak. Bi irakasle atxilotu zituzten. eu.wikipedia.org/wiki/Iralabarriko_ikastola
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erromatar zentsorea Antzinako Erroman, hiritarren eta haien ondasunen errolda egiteko ardura zuten bi goi kargudunetako bakoitza zen. Bost urtez behin aukeratzen zituzten. eu.wikipedia.org/wiki/Erromatar_zentsore
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hemorroidea uzkiaren kanpoaldeko edo heste larriaren muturreko zainen hantura da; mina, erredura, hazkura eta odoljarioa ditu ezaugarritzat. eu.wikipedia.org/wiki/Hemorroide
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Multzo mediatikoa hainbat komunikabide dituen enpresa-multzoa da, batez ere idatzizko komunikabideetan, ikus-entzunezko komunikabide tradizionaletan eta telekomunikazio-modu berrienetan (bereziki, Internet) dibertsifikatzen denean. eu.wikipedia.org/wiki/Multzo_mediatiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Orfeu Negro (eusk: 'Orfeo beltza') 1959ko Marcel Camus frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Vinicius de Moraesen Orfeu da Conceição antzezlanean oinarrituta. eu.wikipedia.org/wiki/Orfeu_Negro
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Telegonia troiar zikloko olerki galdu baten izena da. Egiletza Eugamon Zirenekoari eman zaio eta K. a. VI. mendean datatua izan da. Olerki hau idazteko erabili zen iturri nagusietako bat, hau ere galduta dagoen Tesprotida izan zela uste da. eu.wikipedia.org/wiki/Telegonia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1887an Elisa Leonida Zamfirescu errumaniar ingeniari kimiko, asmatzaile, irakasle eta nazioarteko desarmearen defendatzailea jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Elisa_Leonida_Zamfirescu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 10 urte Kataluniaren independentziarako kontsultan independentziaren aldeko baiezkoak irabazi zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Kataluniaren_independentziarako_201…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iztuetari kantua Nestor Basterretxea eskultoreak 1971an sortutako metalezko xaflez egindako eskultura bat da. Donostian dago Euskadi plazan. Hasieran krema kolorezkoa zen, baina gaur egun horiz margotuta dago. eu.wikipedia.org/wiki/Iztuetari_kantua_(eskultura)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Banc d'Arguin Parke Nazionala Mauritaniako mendebaldeko kostaldean dagoen parke nazionala da, Arguingo badian dagoena. Hegazti migratzaile ugarien haziera-lekua da, batez ere flamenkoena, txirri hankalaburrena, pelikanoena eta txenadena. eu.wikipedia.org/wiki/Banc_d'Arguin_Parke_Nazionala
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipedia 447.000 artikuluetara iritsi da.
447.000. artikulua "Daaaaaalí !" izan da, 2024ko frantsesezko film komikoa, Salvador Dalí artistari buruz.
eu.wikipedia.org/wiki/Daaaaaalí_! -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdeko udalerririk handiena. Burdin Aroan hasita Antzinako Erroman jada bazegoen bertan herrixka bat, ikerlariek maiz Menoscarekin identifikatu dutena. eu.wikipedia.org/wiki/Zarautz
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Amical Wikimedia
@AmicalWikimedia
Continuem escoltant a @theklanB, que ens explica el funcionament de l'@euwikipedia. #viquitrobada2024 #viquitrobadasabadell @Viquipedia
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Durangoko wikilariok 7.557 emakume ekarri ditugu @euwikipedia-ra
Genero orekatik gero arte hurbilago.
#wikiemakumeok -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Al-Fatiha Koraneko lehen atala edo surah da. Zazpi bertset (ayat) ditu, eta Allahren gidaritza eta mesedea eskatzeko erabiltzen da. Al-Fatiha esamoldearen esanahi literala "Irekitzen duena/Giltza" da. eu.wikipedia.org/wiki/Al-Fatiha
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ikaita karbonato motako minerala da, kaltzio karbonatoaren hexahieatoak hartzen duen izena. Ikaitak kristal piramidal oso zorrotzak osatzen ditu, maiz erradialki antolatuak, azazkal baten tamainatik punta oso handietaraino. eu.wikipedia.org/wiki/Ikaita
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 95 urte betetzen ditu Aleksandra Pakhmutova errusiar konposatzaileak. 60. hamarkadan hasi zen ezagun egiten Sobietar Batasunean. eu.wikipedia.org/wiki/Aleksandra_Pakhmutova
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1793an Parisko Louvre museoa jendeari ireki zen lehen aldiz. eu.wikipedia.org/wiki/Louvre_museoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hezkuntza publikoa herrialde bakoitzeko hezkuntza-sistema nazionala da, administrazio publikoak kudeatzen duena eta zergen bidez ordaintzen dena. eu.wikipedia.org/wiki/Hezkuntza_publiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Filadelfia esperimentua, 1943ko urriaren 23an, merkatal itsasgizon ohi baten lekukotasunaren arabera, AEBetako Armadakk Filadelfiako ontzioletan burututako ustezko telegarraio-esperimentua izan zen. Amen-omen hau hainbat aldiz gezurtatu da. eu.wikipedia.org/wiki/Filadelfia_esperimentua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ana María Lajusticia Bergasa (Bilbo, 1924ko uztailaren 26a – Bartzelona, 2024ko azaroaren 7a) bizkaitar kimikaria, magnesioaren inguruan produktu dietetikoak banatzeko negozioa sortu zuen.
eu.wikipedia.org/wiki/Ana_Maria_Lajusticia -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zanbo pertsona beltz baten eta amerindiar baten arteko mestizajetik jaiotako pertsonari ematen zitzaion izena da. eu.wikipedia.org/wiki/Zanbo_(antropologia)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Itsu-mandoka haur jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Nafarroa Beherean dagoen Sohütan, Baigorrin, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa. Dena dela, mundu osoan da ezaguna. eu.wikipedia.org/wiki/Itsu-mandoka
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Hidraulofonoa musika tresna akustiko tonudun bat da, soinua hidraulikoki sortzen duena jotzaileak bertatik jariatzen den ura (edo bere ordez erabilitako jariakina) zuzenean ukitzen duenean. Steve Mann kanadar ingeniariak asmatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Hidraulofono
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 70 urte betetzen ditu Kazuo Ishiguro japoniar jatorriko idazle britainiarrak. 2017an Literaturaren Nobel Saria eman zioten. eu.wikipedia.org/wiki/Kazuo_Ishiguro
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1873an hiru egun iraun zuen Jurramendiko gudua hasi zen, Bigarren Karlistaldian. Gerrilla karlista gailendu zen kopurutan ia bikoitza zen armada liberalaren aurka, eta gerra amaiera arte Lizarraldea kontrolpean mantendu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Montejurrako_gudua_(1873)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Eurasiako Batasun Ekonomikoa (EBE) Eurasia iparraldeko estatuek osatutako batasun ekonomikoa da. Errusiak, Kazakhstanek, Bielorrusiak, Armeniak eta Kirgizistanek osatzen dute. eu.wikipedia.org/wiki/Eurasiako_Batasun_Ekonomikoa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gerra psikologikoa gatazka batean zuzenean armak erabili gabe aurkaria menderatzeko erabiltzen diren teknika psikologikoen multzoa da. Gerra mota honetan, propaganda erabiltzen da etsaien kemenaren azpiak jateko, eta norberarena indartzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Gerra_psikologiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
1995eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 78. edizioa izan zen. 1995eko maiatzak 13 eta ekainak 3 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3736 kilometroko ibilbidea eginez. Tony Rominger izan zen garailea. eu.wikipedia.org/wiki/1995eko_Italiako_Giroa
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Joxe Azurmendi Katedra
@JAK_eus
Zorionak @ikusgela-ri, @RAKS_saria-ren lau finalistetako bat izateagatik!
@euwikipedia-rekin batera, filosofiarekin loturik dauden hainbat bideo sortzeko lanetan parte hartu du Joxe Azurmendi Katedrak ere.
📽️Hemen aurkitu daitezke horiek denak:
www.youtube.com/watch?v=hLMqL4f1Cps&list=PLs5yjBIvuIiDAMt… -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
ERRONKA DIGITALAK
👉 Fake news: egia zalantzan
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: www.youtube.com/watch?v=xBjmJ72gHZ8
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Albiste_faltsu
Ikusgela 🤝@badalab_eus -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Txirrita gipuzkoar bertsolariaren istorioetan oinarrituta, animazio telesaila eman zuen ETB1ek 1999an. 52 atal izan ziren, Juanba Berasategiren taldeak egin zituen marrazkiak eta pertsonaien ahotsak bertsolari ospetsuek egin zituzten. eu.wikipedia.org/wiki/Txirrita_(telesaila)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Paratohormona (PTH) paratiroide guruinak odoleko kaltzio eta fosfato kontzentrazioak erregulatzeko jariatzen duen hormona da. Bere jariaketarako oinarrizko estimulua odoleko kaltzio kontzentrazioa da. eu.wikipedia.org/wiki/Paratohormona
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte hil zen Hans Thoma alemaniar margolaria. Bere arteak ez du antz handirik modernitatearekin, eta bere sorterriko bizitza sinple eta idilikoaren inpresioak islatzen ditu. eu.wikipedia.org/wiki/Hans_Thoma
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1947an Meet the Press (euskaraz: «ezagutu prentsa») estatubatuar elkarrizketa-saioa eman zen lehen aldiz NBC katean; herrialdeko saiorik beteranoena da. eu.wikipedia.org/wiki/Meet_the_Press
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lamborghini Aventador, Lamborghini etxeko Superkirol-automobil modelo bat da. 2011-2022 artean ekoiztu zen eta 2023an Lamborghini Revuelto modeloak ordezkatu zuen. eu.wikipedia.org/wiki/Lamborghini_Aventador
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
🥳🥳🎉🎊🎉
Ikusgela
@ikusgela
Ikusgela @RAKS_saria-ko Komunikazio alorreko finalistetako bat da 🎊🎊🎊
rikardoarregikazetaritzasaria.eus
Mila esker aitortza eder honengatik.
Zorte on
✨ @ezhainondo (@eitbpodkast / @hirudamatxo)
✨ Flop kultura (@fm983irratia)
✨ Ezer ez eta festa (@berria) -
Euskarazko Wikipedia reposted
RAKS_kazetaritzasaria
@RAKS_saria
📹🏅🖋2024ko Komunikazio sarirako 4 finalistak.
🗓 Azaroaren 27an izango da sari banaketa ekitaldia, Andoainen, 19:00etan.
📲 rikardoarregikazetaritzasaria.eus -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Jaialdi gastronomikoa gastronomiaren inguruan ospatzen den jaialdi bat da. Horietan, plater edo produktu gastronomiko baten dastaketa publikoa egiten da gehienetan, lehiaketa batekin batera, jai giroan eta askotan produktu horren sustapena egiteko asmoz. eu.wikipedia.org/wiki/Jaialdi_gastronomiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Urrian euskara izan da Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan gehien hobetu duen bigarren hizkuntza. 14. postuan jarraitzen dugu, eta dagoeneko artikuluen 2/3 luzeak dira.
Lagundu nahi?
eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Wikipedia_guztiek_izan… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Lurera gehienbat Iranen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza da. Gutxi gorabehera 4,2 milioi gizabanakok dute lehen hizkuntzatzat. eu.wikipedia.org/wiki/Lurera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Avignongo Jaialdia antzerki jaialdia da, Frantziako Avignon hirian urtero udan ospatzen dena. 1947an egin zen lehen aldiz. eu.wikipedia.org/wiki/Avignongo_Jaialdia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Odaliska beltzarana François Boucher frantziar margolariaren lan ospetsua da. 1745an margotuta, egiteko oihal gaineko olioaren teknika erabili zuen. Parisko Louvre museoan gordetzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Odaliska_beltzarana
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gure albisteen sekzioa, une honetan.
eu.wikipedia.org/wiki/Azala -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Patrick Keheille idazleak 60 urte betetzen ditu. Kanpo ezizenaz ere ezaguna da (familiaren etxearen izena da) eta pastoralak idazteagatik nabaritu da. eu.wikipedia.org/wiki/Patrick_Keheille
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1843 Kubako Matanzas eskualdean, Carlota izeneko esklaboa buruzagi zutela esklaboek matxinada abiatu zuten. Matxinada sei hilabetez luzatu zen eta esklabistek Carlota harrapatu, hil eta bere gorpua zatikatu ostean amaitu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Carlota_(esklabo_matxinatua)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Brooklyn zubia AEBetako New York hirian dagoen zubia da. Zubi hibrido bat da, tirante-zubi baten eta zubi eseki baten ezaugarriekin, East River zeharkatzen duena Manhattan eta Brooklyn barrutien artean. eu.wikipedia.org/wiki/Brooklyn_zubia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Glikokaliza zelula mintzetik kanporantz ateratzen diren glikolipidoen eta glikoproteinen kate gluzidikoek eta azido hialuronikoak osatzen duten geruza da. eu.wikipedia.org/wiki/Glikokaliz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Erromako Inperioan, erreka eta ibaietako ura betidanik bizitzaren adierazgarri bat izan zen, eta erromatarrak maisuki aprobetxatu zuten baratzeak ureztatzeko, eta hirietako biztanleen bizi-kalitatea bermatzeko. eu.wikipedia.org/wiki/Ur_sakratuak_Erromatar_Inperioan
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
FILOSOFIA
Byung-Chul Han ulertzeko gakoak
👉 Komunikazioaren tirania
👉 Erritualen amaiera
👉 Boterearen forma berriak
👉 Exhibizionismoa
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/mq3mxGCVGOQ
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Byung-Chul_Han -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Some Like It Hot 1959ko komedia-filma da, Billy Wilder austriar-estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marilyn Monroe, Tony Curtis, Jack Lemmon, George Raft, Joe E. Brown eta Pat O'Brien izan ziren antzezle nagusiak. eu.wikipedia.org/wiki/Some_Like_It_Hot
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
AEBko hauteskunde presidentzialak beti azaroko lehen astelehenaren osteko lehen asteartean dira. Gaur milioika estatubatuarrek polarizazio handiko hautua egingo dute. eu.wikipedia.org/wiki/2024ko_Ameriketako_Estatu_Batuetako…
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Tilda Swinton britainiar telebista eta zinemako aktore eta performance-artistak 64 urte betetzen ditu. Besteak beste, Oscar sari baten irabazle da. eu.wikipedia.org/wiki/Tilda_Swinton
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 14 urte Motxo arrantzontziak hondartzea izan zuen Zumaia eta Deba arteko harraldean, Gipuzkoako flysch ingurunean. eu.wikipedia.org/wiki/Motxo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
ScummVM (ingelesezko Scumm Virtual Machine esaldiaren laburdura, euskaraz Scumm Makina Birtuala) berez LucasArtsen SCUMM motorrerako sortutako abentura grafikoak gauzatzeko aukera ematen duen programa informatiko bat da. eu.wikipedia.org/wiki/ScummVM
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
(90482) Orko Kuiper gerrikoko objektu bat da, zehazki, plutino bezala sailkatzen da. 2004eko otsailaren 17an aurkitu zen arren, 1951. urteko argazki batzuetan ikus daiteke. eu.wikipedia.org/wiki/(90482)_Orko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
As izenarekin (eis hitz grekotik, "bat" esan nahi duena, edo latinezko aes hitzetik, "brontze" esan nahi duena) ezagutzen dira erromatarren jatorrizko txanponak eta geroago ere, brontzez egin ziren moneta batzuk, unitate bateko balioa zutenak. eu.wikipedia.org/wiki/As_(txanpona)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Heriotzaren ahutzetan barrena 1944ko ekainaren 6an Robert F. Sargent AEBetako kostazainak egindako argazki bat da. AEBetako Armadaren 1. Infanteria Batailoia agertzen dira LCVP batetik Omaha Beachen Normandiako Lehorreratzean, II. Mundu Gerran. eu.wikipedia.org/wiki/Heriotzaren_ahutzetan_barrena
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Prusiako urdina kolore urdin iluneko substantzia bat da, askotan pinturan pigmentu gisa erabiltzen dena eta, antzina, planoetan maiz erabiltzen zena (hortik dator ingelesez planoei blueprint deitzea). eu.wikipedia.org/wiki/Prusiako_urdina
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sean Combs (Diddy izen artistikoaz ezaguna) estatubatuar rapero, ekoizle, enpresari eta aktoreak 55 urte betetzen ditu. Gaur egun kartzelan dago, besteak beste sexu-trafikoaz eta krimen antolatuaz akusatuta, 2025ean izango den epaiketaren zain. eu.wikipedia.org/wiki/Sean_Combs
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 2000n lehenengo tripulazioa iritsi zen Nazioarteko Espazio Estaziora. eu.wikipedia.org/wiki/Nazioarteko_Espazio_Estazioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Simca 1200 edo Simca 1100 automobil-modelo ezaguna izan zen, 1967tik 1982ra bitartean Simca fabrikatzaile frantsesak eta Barreiros fabrikatzaile espainiarrak ekoitzia, 1100 markarekin Frantzian eta 1200 gisa Espainian. eu.wikipedia.org/wiki/Simca_1200
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sondatar herria hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Java uharteko mendebaldean duena. Gaur egun, Indonesiako beste eskualde batzuetan ere hedaturik dago, eta herrialdeko etniarik ugarienetan bigarrena da. eu.wikipedia.org/wiki/Sondatar_herria
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euri-dantza kultura askotan ezaguna den ohiturazko dantza da, euriari dei eginez uzta oparoak biltzeko egiten dena. Egipto zaharretik hasi eta XX. mendeko Balkanetan ere ezaguna da, nekazaritza-giroko kulturetan batez ere. eu.wikipedia.org/wiki/Euri-dantza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gerezi garaia Lucio Urtubiaren biografia ilustratua da, Mikel Santosek (Belatz) 2014an egina. Eleberriaren proiektua Mikel Santosek berak garatu zuen, eta Lucio Urtubiarekin idatzi zuen gero. eu.wikipedia.org/wiki/Gerezi_garaia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1898an Karlos Elgezua Lasuen gipuzkoar eskultorea jaio zen, erretratuetan aditua. eu.wikipedia.org/wiki/Karlos_Elgezua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1988an MITetik Morris harra jaurti zen, komunikabide askoren arreta erakarri zuen Internet bidezko lehen zizare informatikoa izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Informatika_har
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Errealitate adostua, oro har, talde edo gizartearen adostasunaren bidez ebatzitako errealitateari deritzo. Hots, norberaren ikuspuntua edo banakako esperimentu enpirikoen ordez, kolektiboaren iritzia hartzen da aintzat. eu.wikipedia.org/wiki/Errealitate_adostu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Haurren sexualitatea haurren sentipen eta jokabideen multzoa da, euren sexu-garapenaren baitan. Haurrek sexualitatea bizi arren, haurrekin sexu harremanak izatea gehiegikeria da eta haurrari ondorio psikologiko larriak ekartzen dizkiola frogatu da.
eu.wikipedia.org/wiki/Haurren_sexualitatea -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ze tamaina du Euskarazko Wikipediak? Gure kalkuluen arabera, inprimatuko bagenu, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren tamainako 340 liburuki izango genituzke. Iraila eta urrian wikilariek halako bost liburu gehiago idatzi dituzte.
eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Wikipediaren_tamaina -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Oroitzapenezko txanponak berariaz gertakari edo gauza jakin baten oroitzapena egiteko jaulkitzen diren txanponak dira. Balio bereko txanpon arruntekin alderatuta diseinuan bereizten dira. eu.wikipedia.org/wiki/Oroitzapenezko_txanpon
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Wulfenita Pb(MoO4) formula kimikoa duen minerala da. Bere gogortasuna 3-3,5 artekoa da Mohs eskalan, haustura irregularra du, esfoliazio diskretua, distira adamantinoa du eta marraren kolorea zuria da. eu.wikipedia.org/wiki/Wulfenita
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1942an Shere Hite alemaniar sexologo eta feminista jaio zen. Shirley Giza-sexualitateari buruz egin zituen ikerketengatik da ezaguna. eu.wikipedia.org/wiki/Shere_Hite
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 420 urte William Shakespeareren Otelo antzezlana Londresko Whitehall jauregian antzeztu zen lehen aldiz. eu.wikipedia.org/wiki/Otelo_(antzezlana)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Căpĭtātĭo antzinako Erroman eta administrazio bizantziarrek eta, batez ere, persiarrek egin zuten zerga da, baita Frantzian ere Erregimen Zaharrean eta Europako inperio kolonialetan. Terminoak "buru bakoitzeko zerga" esan nahi du. eu.wikipedia.org/wiki/Căpĭtātĭo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Mulukhiyah Corchorus olitoriusen hostoekin egindako platera da. Batez ere Egipton, Ekialde Hurbilean, Sudanen, Zipren, Libian, Tunisian eta Aljerian jaten da. eu.wikipedia.org/wiki/Mulukhiyah
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 22.000 emakume jaso ditu jada. Aurten 4.453 emakume eta 2.727 gizonezko gehitu dituzte wikilariek.
Parte hartu nahi?
eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:30.000_emakume -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Fundamentalismoa doktrina baten tradiziozko edukiari tinko atxikitzen zaion muturreko joera da, gizarteko arlo sozial, ekonomiko, politiko, kulturala eta bizimodua, oro har, erlijiozko sineste eta dogmen arabera neurtu eta xedatu nahi dituena. eu.wikipedia.org/wiki/Fundamentalismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kill Bill: Volume 1 2003ko Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako borroka arteetako filma bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Kill_Bill:_Volume_1
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Marisa Barrena Larruzea
@MarisaBarr31103
Ondarroako euskal #wikiemakumeok
Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku -an
@euwikipedia elikatzen. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Danimarkako Parlamentua (danieraz Folketing) Danimarkako legebiltzarra da. Kopenhage hiriburuko Christiansborg jauregian kokatzen da. 179 kideek osatzen dute. eu.wikipedia.org/wiki/Folketing
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 65 urte betetzen ditu Mari Luz Esteban Galarzak. Antropologia feministan, medikuntzako antropologian eta gorputzaren eta emozioen antropologian aditua da eta erreferentea da Euskal Herriko feminismoan. eu.wikipedia.org/wiki/Mari_Luz_Esteban_Galarza
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kalabaza nebulosa, Puppis konstelazioan dagoen protonebulosa planetario bat da. Arraultza Ustel Nebulosa ezizena du, bertan dauden sufrezko konposatu ugarien ondorioz, sekulako kiratsa eragingo lukeena bertan hori frogatzeko egoterik balego.
eu.wikipedia.org/wiki/Kalabaza_nebulosa -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1973an IRAko hiru presok Dublingo Mountjoy espetxetik ihes egin zuten helikopteroz. eu.wikipedia.org/wiki/Mountjoy_espetxeko_ihesa_helikopteroz
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sri Lankako bandera 1972ko maiatzaren 22an erabakitakoa da. Banderan urre koloreko lehoi bat agertzen da ezpata bat eskuan duela. Lehoiak srilankar etnia adierazten du. Ezkerraldeko zutabe berdea Islamarekiko fideltasunaren sinboloa da. eu.wikipedia.org/wiki/Sri_Lankako_bandera
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ahaztutako gaixotasun tropikalak gaixotasun infekziosoen multzo bat dira, Afrika, Asia eta Amerikako garapen bideko herrialdeetan ohikoak direnak. Patogeno mota desberdinak dira eragileak, hala nola, birusak, bakterioak, protozooak eta helmintoak. eu.wikipedia.org/wiki/Ahaztutako_gaixotasun_tropikalak
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
RK Metaloplastika Serbiako eskubaloi taldea da, Šabac hirikoa. Jugoslaviako talde indartsuenetakoa izan zen eta bi aldiz irabazi zuen Europako Kopa. eu.wikipedia.org/wiki/RK_Metaloplastika
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
HISTORIA
👉 Euskal baleazaleak @DaneliciousTM-ekin
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/q3T8VVgsyhg
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_baleazaleak -
Euskarazko Wikipedia reposted
Huhezi (MU)
@Huhezi
🆕 Ikastetxeek #wikikasi proiektuan parte hartzeko deialdia ireki dugu!
👉🏼#wikipedia eta konpetentzia digitalak lantzeko ikas-egoerak diseinatuko dira DBHn. @euwikipedia eta @TalaiosKoop-ekin batera ari gara lanean.
ℹ️ Informazio gehiago: www.mondragon.edu/eu/-/ikastetxeek-wikikasi-proiektuan-pa… -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sagar hozkada, usadioz Halloween jaiegunean burutzen den jolas bat da. Jolas honetan edukiontzi handi batean urez bete eta barnean sagarrak ipintzen dira. Jolasaren partaideek burua edukiontzian sartu eta hortzekin sagarrak atera behar dituzte. eu.wikipedia.org/wiki/Sagar_hozkada
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Artzain-neska bat bere artaldearekin (frantsesez Bergère avec son troupeau) Jean F. Millet margolari frantsesaren bi margolan dira, 1860an eta 1863an hurrenez-hurren eginak. Lana errealismoan kokatzen da. eu.wikipedia.org/wiki/Artzain-neska_bat_bere_artaldearekin
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1883an Marie Laurencin frantziar margolaria jaio zen. Margolanak, akuarelak, marrazkiak eta grabatuak egin zituen. Emakume margolari kubista gutxietako bat izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Marie_Laurencin
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 50 urte The Rumble in the Jungle (Borroka oihanean) boxeo borroka egin zuten Kinshasan (orduko Zairen). Garai hartan pisu astunetako munduko txapelduna zen George Foreman eta aurreko txapelduna zen Muhammad Ali aurrez aurre aritu ziren. eu.wikipedia.org/wiki/The_Rumble_in_the_Jungle
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Wieliczkako gatz meatzea Krakoviatik gertu dagoen Wieliczka hirian dagoen gatz-meatze bat da, Poloniako hegoaldean. XIII. mendetik aurrera induskatu zen eta mahaiko gatza sortu zuen etengabe 1996ra arte. eu.wikipedia.org/wiki/Wieliczkako_gatz_meatzea
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Monumentu naturala balio paisajistiko, geologiko edo historiko berezia edo beste mota batekoa (baita sinbolikoa ere) duen elementu natural bat da, hala nola: ehunka urte dituen zuhaitz bat, baso bat, leize bat, uharte bat, eta abar. eu.wikipedia.org/wiki/Monumentu_natural
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Padma ibaia Bangladeshko ibairik garrantzitsuenetako bat da. Himalaia mendilerroan sortzen da, eta Ganges ibai sakratuaren ibaiadar nagusietako bat da. eu.wikipedia.org/wiki/Padma
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Emmanuel Hebreerazko hitza da, «Jainkoa Gurekin» esan nahi duena. Isaiasen profezia famatuan (7,14) Ajaz Judako erregeari esaten zaio «Birjina batengandik jaioko den haurrari» izen hori emango zaiola. eu.wikipedia.org/wiki/Emmanuel
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Presio osmotikoa mintz erdiragazkor bateko bi aldeen artean dagoen presio aldeari deritzo, osmosi fenomenoa gertatzen denean eta sistema egoera orekatuan dagoenean. eu.wikipedia.org/wiki/Presio_osmotiko
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1902an Angela Figuera Aymerich olerkari bilbotarra jaio zen. Haren poesiaren ezaugarri nagusietarako batzuk gizakiarekiko elkartasuna eta amatasunaren goraipamena izan ziren. eu.wikipedia.org/wiki/Angela_Figuera_Aymerich
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1956an Suezko krisia hasi zen: Israelgo indarrek Sinaiko penintsula inbaditu zuten eta Egiptoko indarrak Suezko kanalerantz itzularazi zituzten. eu.wikipedia.org/wiki/Suezko_Krisialdia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Cœur Défense (euskaraz: «Defentsaren bihotza») Parisko La Défense barrutiko bulego etxe-orratza da. 350.000 m² ditu, Europan espazio erabilgarri gehien duen eraikina da, Bukaresteko Errumaniako Parlamentuaren Jauregia batera. eu.wikipedia.org/wiki/Cœur_Défense
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Leo Minor zeruko ipar hemisferioko konstelazio bat da. Latinez "Lehoi Txiki" esan nahi du, eta kontrajartzen da Leo konstelazioarekin. Hartz Handia du bere iparraldean eta Leo hegoaldean. eu.wikipedia.org/wiki/Leo_Minor
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
T baskonikoa idazkera iberikoen ipar-ekialdeko aldaeran gutxi batzuetan agertzen den zeinu grafiko bat da, haren itxuragatik T izendatu dena (T latindar larri baten forma bera du). eu.wikipedia.org/wiki/T_baskoniko
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Azkue Fundazioa
@AzkueFundazioa
AZKUE Fundazioak sustatutako elkarlana 😃
Ikusgela
@ikusgela
Bideo hau @AzkueFundazioa ren babesarekin egin dugu, mila esker!
Laburpenak beti geratzen dira motz. Baina lasai, euskarak ingurune digitalean egin duen ibilbidea osotasunean jasotzeko @euwikipedia dugu.
Hemen hasi gara lan horretan: eu.wikipedia.org/wiki/Euskara_eta_ingurune_digitala
Animatzen? -
Euskarazko Wikipedia reposted
Ikusgela
@ikusgela
EUSKAL KULTURA
👉 Euskara ingurune digitalean
Bideoa osorik:
▶️ Youtube: youtu.be/0NHjpPCT4x4
▶️ Wikipedia: eu.wikipedia.org/wiki/Euskara_eta_ingurune_digitala -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Xalbadorren heriotzean Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia da. 1978an argitaratu zuen Lore bat, zauri bat diskoan. Oso ezaguna da, horrela hasten da: "Adiskide bat bazen orotan bihozbera...". eu.wikipedia.org/wiki/Xalbadorren_heriotzean
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 100 urte Zbigniew Herbert poloniar poeta, saiakeragile eta antzerkigilea jaio zen. Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Zbigniew_Herbert
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 500 urte Frantzisko I.a Frantziakoaren agindupeko armada batek Pavia hiri italiarra setiatu zuen, hurrengo urteko Paviako guduaren aurrekaria. eu.wikipedia.org/wiki/Paviako_gudua
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
1826ko Portugalgo monarkiak sortutako konstituzioa, Portugalen sortutako bigarrena izan zen eta Gutun Konstituzionalaren izena jarri zitzaion Petri IV.a erregeak idatzi zuelako eta ez zelako Gorteen eskutik idatzia ezta bozkatua ere izan. eu.wikipedia.org/wiki/1826ko_Portugalgo_Konstituzioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Trendelenburg posizioan, gorputza ahoz gorako etzaneran edo posizio supinoan dago baina 15-30 graduko plano inklinatu batean oinak buruaren gainetik altxatuta. eu.wikipedia.org/wiki/Trendelenburg_posizioa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Iberiar penintsulako wikilarien artean egindako "Emakume idazleen edizio maratoia" amaitu da. Euskaraz 112 emakume idazle berri ditugu, gehien egin dituen hizkuntza. meta.wikimedia.org/wiki/Women_Writers_Edit-a-thon_2024/Ar…
Eskerrik asko @wikimedia_es, @galipedia, @wikimedia_pt eta @viquipedia! -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Diptongoa silaba bakar batean bata bestearen ondoren dauden bi soinu bokalikoren multzoa da. Bokal itxiena erdibokal gisan gauzatzen da diptongoan, laburrago. eu.wikipedia.org/wiki/Diptongo
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Egunean Behin
@eguneanbehin
.@euwikipedia ren @ikusgela bideoen ekimenak babesten du aste hau Egunean Behin-en ikusgela.eus irabazlearentzat 100€ko kultur bonoa oparituko du, eta beste bat, 75€koa, zozketaz. Ikusi eta ikasi, eta ondo joka.
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Benta Berri Pausokak Euskal Telebistarako sortutako telesaila da. 1997ko irailaren 8an eman zuten lehen saioa eta 105 atal izan zituen. eu.wikipedia.org/wiki/Benta_Berri_(telesaila)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Ekologian, bentosa ur-ekosistemetan hondoari atxikiak eta hondoarekin harremanetan bizi diren organismoen multzoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Bentos
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1860an Kanō Jigorō japoniarra jaio zen. Jiu-jitsu eta antzerakoen alderdi teknikoak ikertu zituen eta judoa asmatu zuen. 1882ko otsailean sortu zuen lehenengo judo eskola. eu.wikipedia.org/wiki/Kanō_Jigorō
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1955ean Nicholas Ray estatubatuar zinema zuzendariaren Rebel Without a Cause filma estreinatu zen. eu.wikipedia.org/wiki/Rebel_Without_a_Cause
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bell P-63 Kingcobra, AEBetako Bigarren Mundu Gerrako ehiza-hegazkin nagusienetako bat izan zen. eu.wikipedia.org/wiki/Bell_P-63_Kingcobra
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Frenologia teoria sasizientifiko bat da, egun baliorik gabea. Haren ideia nagusia da jarrera kriminalen joerak burezurra neurtuz eta aurpegiaren ezaugarriak kontuan izanik aurreikus daitezkeela. eu.wikipedia.org/wiki/Frenologia
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Samiak Eskandinaviako iparraldean bizi den talde etnikoa da, laponiar izenaz ere ezaguna. Datu zehatzik ez den arren, guztira 80.000 bat lagun direla kalkulatzen da, eta hizkuntza galtzeko arriskuan duten arren, tradizionalki samieraz mintzatu izan dira. eu.wikipedia.org/wiki/Sami_(herria)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Klaketa bideoa eta zinema ekoizteko erabiltzen den gailu bat da. Irudiaren eta soinuaren sinkronizazioan laguntzen du, eta argi eta garbi identifikatzen du zer eszena edo hartualdi grabatzen ari den. eu.wikipedia.org/wiki/Klaketa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Cacareco Rio de Janeiroko parke zoologikoan jaio zen eta São Pauloko parke zoologikoan bizi zen errinozero emea izan zen. 1959ko urriko udal hauteskundeetan, 100 mila boto inguru jaso zituen zinegotzi izateko hautagai gisa. eu.wikipedia.org/wiki/Cacareco
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur Elissa pop abeslari libanoarrak 53 urte betetzen ditu. Libanon ez ezik Arabiar munduan ere abeslaririk ezagun eta salduenetakoa da. eu.wikipedia.org/wiki/Elissa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1990ean 60 eskalatzailek 36 gau eta egun luzatu zen kanpaldia abiatu zuten Atxarteko harrobiko horman, plataforma batean zintzilik. 24 orduko txandak egiten zituzten, harrobiarekin Labargorriko horma historikoa suntsitzen ari zirela salatzeko eu.wikipedia.org/wiki/Atxarte
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Animalia-epaiketak gizaki ez ziren animaliei XVIII. eta XIX. mendeetan Europan egin zitzaizkien epaiketak izan ziren. 1386an, adibidez, Falaisen (Frantzia), txerri eme bat epaitu zuten haur baten hilketa leporatuta. eu.wikipedia.org/wiki/Animalia-epaiketa
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Bakailaoa Club Ranero erara Bilboko sukaldaritzaren errezeta nagusienetariko bat da. Denborarekin errezeta desitxuratu bada ere, hasieran bakailaoa pil-pil erara egiten zuten, piper txorizeroak nagusi ziren barazki-frijituarekin. eu.wikipedia.org/wiki/Bakailaoa_Club_Ranero_erara
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Ewan McAndrew
@emcandre
"Walking in the footsteps of Scotland's accused witches". Recorded at the Edinburgh Futures Institute on 23rd October 2024.
Version two of our Map of Accused Witches in Scotland is live along with a new History of Witchcraft in Edinburgh walking tour: youtu.be/1xlDnc1tg98 -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Olinpiar pebetontzia edo suontzi olinpikoa Olinpiar Jokoetako lehiaketa egunetan su olinpikoa piztuta egoten den pebetontzi edo egitura handia izaten da, 1928tik aurrera ohikoa bihurtu den ezaugarri arkitektoniko bat. eu.wikipedia.org/wiki/Pebetontzi_olinpiko
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Wikimedia España
@wikimedia_es
#editatona | ¡No pierdas la oportunidad de ser parte de la #editatona en línea sobre escritoras! 💚Únete a esta iniciativa para reducir la brecha de género en #wikipedia... ¡Tienes hasta el 27 de octubre!💻 Edita en castellano, euskera, catalán, gallego, extremeño y portugués.
.
🔗¡Inscríbete y contribuye al cambio!👉wikimedia.es/del-14-al-27-de-octubre-sumate-a-la-editaton…
#escritorasenwikipedia -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Koloretako telebista telebista transmisio teknologia bat da, koadroaren koloreari buruzko informazioa barne hartzen duena; beraz, bideo irudia koloretan bistaratu daiteke telebistetan. eu.wikipedia.org/wiki/Koloretako_telebista
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Parisko berdea artsenikoan oinarritutako pigmentu organiko bat da. Esmeralda koloreko hauts kristalino bat da, oso toxikoa, plagizida eta intsektizida gisa erabili dena, baita artean margo gisa ere. eu.wikipedia.org/wiki/Parisko_berdea
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Wikipedia
@Wikipedia
Edit by edit. Word by word. Every article on Wikipedia is created by people, and backed by reliable sources.
Learn more ➡️ wikimediafoundation.org/knowledge-is-human/
#knowledgeishuman -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1763an José Joaquín Ferrer Cafranga gipuzkoar itsasgizon eta astronomoa jaio zen. eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Joaquin_Ferrer
-
Euskarazko Wikipedia reposted
Wikimedia España
@wikimedia_es
#editatona | ¡No pierdas la oportunidad de ser parte de la #editatona en línea sobre escritoras! 💚Únete a esta iniciativa para reducir la brecha de género en #wikipedia y dar visibilidad a las talentosas escritoras de la península Ibérica 💻 Edita en castellano, euskera, catalán, gallego, extremeño y portugués.
.
🔗¡Inscríbete y contribuye al cambio! ¡Tienes hasta el 27 de octubre👉 wikimedia.es/del-14-al-27-de-octubre-sumate-a-la-editaton…
#escritorasenwikipedia -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sinkretismoa dotrina, teoria edo kultura desberdinak bateratzen saiatzen den sistema da. Erlijioen historian, bi erlijioek bat egitea edo elkar kutsatzea da. eu.wikipedia.org/wiki/Sinkretismo
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Matematikan, bi punturen arteko distantzia euklidearra espazio euklidearrean, bi puntuen arteko zuzenkiaren luzera da. Puntuen koordenatu kartesiarretatik abiatuta kalkula daiteke, Pitagorasen teorema erabiliz.
eu.wikipedia.org/wiki/Distantzia_euklidear -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko 36 urte jaio zen Abel Azcona artista iruindarra, Madrilen. Arte performatiboan aritu da batez ere, eta polemika ugari eragin ditu, bereziki ostia kontsakratuz egindako artelanaren ondorioz.
eu.wikipedia.org/wiki/Abel_Azcona -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Sandwicharen teoremak bi funtziok puntu batean muga berera jotzen badute, aurreko bien artean zehaztu daitekeen beste edozein funtziok puntu horretan muga bera izango duela adierazten du. eu.wikipedia.org/wiki/Sandwicharen_teorema
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez, 1984an, aurkeztu zen Macintosh 128K ordenagailu pertsonala. 2494 dolar estatubatuarreko prezio zuen, beix koloreko karkasa bat zuen eta modulu bakarrekoa zen.
eu.wikipedia.org/wiki/Macintosh_128K -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez duela 20 urte euskarazko Wikipediaren azala martxan jarri zen, nahiz eta lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6koa izan. eu.wikipedia.org/wiki/Euskarazko_Wikipedia_(webgunea)
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945eko uztailaren 13a - 2023ko urriaren 2a) euskal idazlea, itzultzailea eta euskaraz traduktologiaren inguruan jardun duen egilerik oparoenetakoa zen. eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Mendiguren_Bereziartu
-
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Goldbachen aierua matematikako problema irekia da. Batzuetan, zientzia honen historian problemarik zailenentzat hartzen da. Honakoa da bere formulazioa:
"2 baino handiagoa den zenbaki bikoiti oro bi zenbaki lehenen arteko batuketa bezala idatz daiteke"
eu.wikipedia.org/wiki/Goldbachen_aieru -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Pello Bilbao Lopez de Armentia (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1990eko otsailaren 25a) txirrindularia da, 2010az geroztik profesionala.
eu.wikipedia.org/wiki/Pello_Bilbao -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
OpenStreetMap eta Wikidata elkartuz, Bilboko Zabalguneko kale izendegiko gizonezkoak (urdinez) eta emakumezkoak (gorriz - ezetz jakin zeintzuk?) ikus ditzakegu mapan.
@theklaneh wikilariak ariketa hau zure hirian nola egin azaldu du tutorial honetan.
wikimedia.eus/2023/05/kale-izendegiaren-generoa-openstree… -
Post not available here, view on XPost not available here, view on X
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Zein lanbide dute gure biografiatan agertzen diren emakumezkoek? Eta gizonezkoek? Baietz asmatu zein den zein.
Zuzenean ikusteko:
- Emakumezkoak: w.wiki/KKU
- Gizonezkoak: w.wiki/KKT -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaur 12 urte @berritxarrak taldeak Payola diskoa argitaratu zuen.
eu.wikipedia.org/wiki/Payola -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Berrikuntza dugu Wikipedian. Orain, sare sozial eta hainbat webgunetako loturak automatikoki agertuko dira pertsona, erakunde edo musika-taldeen infotauletan. Baita @Ingumakeriak eta @armiarma loturak ere.
Adibide batzuk:
@berritxarrak, @julegoi, @muguruzafm edo Bernardo Atxaga. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Gaurko egunez 1963an Valentina Terexkova kosmonauta sobietarra espazioratutako lehen emakumea bihurtu zen, Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
eu.wikipedia.org/wiki/Valentina_Terexkova -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Kaixo euskaldunok! Bai, hala da, gertu gaude frantsesezko Wikipediak baino jarraitzaile gehiago edukitzetik Twitterren.
Gauza bat egingo dugu: egin RT mezu honi. Ez bagaituzu jarraitzen, egizu. Ea lortzen dugun hilabete honetan munduko 7. izatea.
Viquipèdia 2️⃣5️⃣
@Viquipedia
Bon dia @kapaxianico!
1️⃣ @wikipedia
2️⃣ @idwiki
3️⃣ @ArabicWikipedia
4️⃣ @bnwikipedia
5️⃣ @Viquipedia
6️⃣ @eswikipedia
7️⃣ @wikipedia_fr
8️⃣ @euwikipedia
D’aquestes, ni tan sols totes piulen tuits enciclopèdics. A partir de la 9a o tenen menys de 3.000 seguidors o no són actives. -
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia
Euskarazko Wikipediak 350.000 artikulu ditu!
350.000. artikulua "Dardarina" izan da, Parkinsonari lotutako euskal mutazio bat.
eu.wikipedia.org/wiki/Dardarina -
Huhezi (MU)
@Huhezi
Wikipedialari afrikarrak prest hitzaldia emateko Eskoriatzako campusean.
@MUnibertsitatea
Euskarazko Wikipedia
@euwikipedia





















































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































































